Ekimen lagunkoien sarea sortzeko asmoz, era guztietako erakundeak (publikoak, pribatuak eta sozialak) gonbidatu nahi ditugu, lagunkoitasunaren aldeko mugimenduarekin bat egin dezaten.
Zer onura dakarkie erakundeei lagunkoitasunaren aldeko mugimenduarekin bat egiteak?
- Lagunkoia sarean sartzea. Hala, Esperientzien Mapan agertuko dira, baita beste plataforma batzuetan ere.
- Denboraren Bankuko erabiltzailea izatea. Bertan, ideiak, jarduerak eta denbora doan truka ditzakete Euskadiko beste pertsona eta erakunde batzuekin.
- Leku eta txokorik gogokoenak Toki Lagunkoien Mapan jasotzea.
- Euskadi Lagunkoiaren blogean idaztea, erabiltzaileekin ideiak, hausnarketak, kezkak, iritziak, etab. partekatzeko.
- Ekimen lagunkoiak proposatzea.
- Buletin elektronikoan (newsletter) harpidetzea
- Jaso posta elektronikoan Euskadi Lagunkoiari buruzko informazio guztia! (albisteak, ekimenak, berriak…).
- Euskadi Lagunkoiaren esparruan martxan diren jarduera eta ekimen guztietan modu aktiboan parte hartzea.
- Leku, udalerri edo hiri bateko lagunkoitasun mailari buruzko iritzia ematea eta beste erabiltzaile eta erakunde batzuekin eztabaidan aritzea, lagunkoitasunari buruzko galdera-sortari erantzunez.