25 Azaroa 2020

Donostia Lagunkoia "Taldearen ezaugarri diren eta giroan nabari diren hainbat faktore daude: zintzotasuna, konfiantza, eskuzabaltasuna, ia magikoa eta oso inspiratzailea da"

 

Julia Arrieta Donostia lagunkoiako talde eragileko kideak elkarrizketa luze hau eskaini digu Eva Salaberria programako koordinatzailearekin batera. Taldearen bilakaera, filosofia eta pandemiak antolaketan eta aurrera eraman dituen ekintzetan izan duen eragina azaldu digute.

23 Azaroa 2020

"El podcast de Durango Amigable" ko protagonistak batu egin dira COVID-19ari lagunkoitasunetik aurre egiteko

Durango Lagunkoiako talde eragileak "El podcast de Durango Amigable" irrati ekimen berriari hasiera eman dio. Taldeko koordinatzaile Jon Fernandezek elkarrizketa eskaini digu Miguel del Valle, Montse Llorente, Mari Carmen Lorente, Maribel Navarro eta Javier Lozanorekin batera.

Jarraian, Durango lagunkoiaren bilakaera eta aurre egin beharreko erronkak zein izan diren jakin nahi izan dugu.

Ez galdu elkarrizketa!

19 Azaroa 2020

Bizkaiko Batzordeak 72 parte-hartzaile bildu ditu

 

Azaroaren 18an Bizkaiko Batzordea modu birtualean ospatu da. Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko kideek parte hartu dute, baita Euskadi Lagunkoia sareari atxikitako 20 udalerritako ordezkariek ere.

16 Azaroa 2020

Thomas Scharf "COVID-19 pandemiaren ondorioz, gero eta adineko gehiago daude gizarte-bazterkeria arriskuan"

 

Thomas Scharf, Newscastleko Unibertsitateko irakaslea eta Gerontologiako Britainiar Elkarteko presidentea, abenduaren 4an "COVID-19 testuinguruan Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiak Europan IV. Jardunaldian" parte hartuko du.

Aurkezpenean, COVID-19k adinekoekin ingurune lagunkoietan izan dituen inplikazioak aztertuko ditu, desberdintasunak murrizteko eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko ikuspegi handiagoa behar dela erakutsiz.