Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Durangaldea

Biztanle kopurua: 7.533 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %17,44 (1.314 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %4,05 (305 pertsona)

Atxikimen data: 2017ko maiatza

AbadinŽo lagunkoia


Talde eragilea:

Momentu honetan 11 pertsonek osatzen dute talde eragilea eta udal teknikaria ere partaide den WhatsApp aplikazioko talde baten bitartez koordinatzen dira. Bilerak, ekimenak dituen beharren arabera egiten dira, eta beharrezkoa denean, udal teknikariak ere parte hartzen du.


Diagnosia:

2017ko maiatza eta iraila artean, galdeketa baten bidezko launkoitasun mailaren neurketa burutu zen, inkestaren 271 erantzun jaso ziren (183 emakumezkoenak eta 81 gizonezkoenak).

Herritarren topaketak 2017ko irailean hasi eta 2018ko ekainera arte iraun dute. Sesio bakoitza, hizkuntza eta adinaren kriteria jarraitu den lau foku taldetan antolatu da. Talde bakoitzean 8 eta 10 pertsona artean hartzen zuten parte eta 36 bat pertsonek hartzen zuten parte sesio bakoitzean. Horrez gain, udalerriaren inguruko ikuspegi zabalagoa edukitzeko, udal programa eta beste iturri batzuen bilketa eta analisia burutu dira.

Mugimendu arazoak dituzten 80 urtetik gorako pertsonekin bilera berezi bat antolatzeaz gain, sail desberdinetako udal teknikari eta zerbitzu hornitzaileekin hainbat topaketa burutu dira. eta Abadiñok duen ezaugarri geografikoa ikusita, landa eremuetako auzoetan ere 4 topaketa ospatu dira.

Deskargatu diagnosi txostena

Ekintza plana:

Momeentu honetan ekintza planaren lehenengo pausuak ematen hasi dira. Horretarako, talde eragilea lan metodo bat antolatzen ari da, ekintza zehatz eta neurgarriak jasotzeko jokatzeko metodo egokiena zein izango litzateken ikertu eta jarraipena egin ahal izateko tresnak sortu dituzte.

Informazio guztia jaso ondoren, dokumentua udal teknikariekin debatituko da eta udalbatzari aurkeztuko zaio.

Webgunea:

https://bit.ly/2Fnkuk2


Bideoa: 


Lantaldea:
Abadiño taldea

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin