Probintzia: Bizkaia

Eskualdea:
Debabarrena

Biztanle kopurua:
15.951 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%23,65 (3.772 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%6,56 (1.047 pertsona)

Atxikimendu data:
2017ko azaroa

 

Talde eragilea:

2018. urtean zehar, talde eragilea sortu eta batzeko lanak egin ziren. Momentu honetan, 16 pertsonek osatzen dute talde eragilea, 13 adineko pertsona, Udaleko ordezkari politiko bat eta gizarte zerbitzuetako 2 teknikok osatzen dutelarik. Horietatik 3 dira 60 urtetik beherako pertsonak eta gehiengoa emakumezkoak dira (10 pertsona).
 

Diagnosia:

2016 – Parte-hartzea lortzea

  • Zeharkako lana: bigarren mailako iturrien azterketa, analisi estatistikoak, dokumentu esanguratsuen kontsulta…
  • Bakarkako elkarrizketak:

Sail desberdinetako profesionalen artean: udalerriaren lagunkoitasun maila aztertzeko, adinekoen egunerokotasunaren inguruko aspektu/berezitasunak ezagutzea, sail desberdinak proiektu estrategikoan inplikatzea. 60 urtetik gorako pertsonak: beraien begi-bistatik herriak duen lagunkoitasun maila aztertzea, proiektuaren ibilbidean parte-hartzera gonbidatu.

  • 60 urtetik gorako adineko pertsonen kontaktua: 60 urtetik gorako adinekoen artean ekimenaren bakarkako aurkezpena; herriko auzo desberdinetako zeresana duten pertsonak eta herriko beste aktibitateetan parte hartzen duten 60 urtetik gorako adineko pertsonak.
  • Ekimenaren inguruko aurkezpena: ekimena aurkeztu zen pertsonen interesa piztu eta bertan parte hartu zezaten gonbidatzeko.
  • Lehen foku taldearen garapena egitea. 

2017 – Foku taldeen garapena

“Parte hartzaileak erakartzea” fasean 4 talde desberdintzen dira. Horietatik 2 adineko pertsonek osatzen dituzte, hirugarrena zaintzaileek eta azkena zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonek. Talde hauekin, OMEk ezarritako 8 arlo desberdinak lantzen dira herrian dauden aspektu positibo, behar eta hobetzekoak identifikatzeko.

Sesio horietan jasotako informazioarekin, ondorio batzuk ateratzen dituzte (proiektuan parte hartzen duten pertsonei errepasatzeko itzultzen zaie, beraiek jaso zutenarekin bat egiten duen jakiteko) eta horiek Udaletxeko sail desberdinetara bideratzen dira. Ondorio edo hobekuntza proposamen horiek izango dira akzio plana gidatuko dutenak.

Deskargatu ondorioak

2018ko memoria

 
Akzio Plana:

2019an, akzioa planaren inguruko diseinuan egingo da lan, eta horretarako, talde eragileak dinamizatutako hainbat sesio burutuko dira, bilera horietan, 60 urtetik gorako pertsonek edo beraien zaintzaileek osatutako taldeek diagnosi fasean antzemandako behar eta zailtasunei aurre egiteko erantzun edo proposamenak bilatuko direlarik. 

Sesio horiek eremu derberdinen arabera zehaztu dira, hauek dira orain arte aurreikusi direnak: 

  • Otsailak 18: Etxebizitza.
  • Otsailak 25: Parte-hartzea eta gizarte ehuna.
  • Martxoak 4: Herritarron parte-hartzea eta enplegua.
  • Martxoak 11: Errespetua eta inklusioa.
  • Martxoak 25: Komunikazio eta informazioa.
  • Apirilak 1: Gizarte zerbitzuak eta osasuna.

Behin, herritarrek zituzten proposamenak entzun eta Akzio Planean jaso ondoren, honako hau departaendu politiko desberdinek kontrastatu eta balioetsiko dute, horrela, udalerrian egingarriak diren konponbideak proposatu eta zehaztuz. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin