Probintzia: Bizkaia

Eskualdea:
Bilbo handia

Biztanle kopurua:
46.120 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%26,51 (12.226 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%8,89 (4.100 pertsona)

Atxikimendu data:
2018ko otsaila

portu amigable


Talde eragilea: 

Talde eragilea adineko 20 pertsonek osatzen dute, 10 emakume eta 10 gizon. Bilerak hilabetero egiten dituzte eta beharrak agintzen badu gehiagotan ere bildu ohi dira.

Talde eragilean dagoen pertsona kopuru altua ikusita, lehenengo fasean 6-8 pertsonako lan batzordeak osatu dira informazioaren, formakuntzaren, finantzaketaren eta dokumentazioaren gaiak lantzeko.

Aldi berean, talde eragileko 6 pertsona inguruk osatzen duten dinamizatzaile talde bat sortu da, gai zerrenda egiteaz eta bestelako kudeaketa eta plangintzaz arduratzen dena. Horrek akordio guztiak erabakitzen diren Talde Eragilearen bilerak arintzen ditu.

Diagnosia:

Momentu honetan, talde eragilea diagnosiko prozesuaren hasieran da. Horretarako, estatuko beste hainbat esperientzia aztertu dira eta lagunkoitasun inkesta eta herri topaketak burutzen ari dira.

Lagunkoitasun inkesta talde eragileak egin du, OMEk dituen kontsulta interesak eta baldintzak aintzat hartuz. Lagunkoitasun inkesta gizarte zentroetan zein beste hainbat establezimenduetan dago eskuragarri eta martxoaren 30a baino lehenago bete behar da. Erantzunak San Roque, Villabuena, Buenavista eta Zubia gizarte zentroetan ezarritako kutxetan sar daiteke.

Deskargatu inkesta


Talde eragilea: 

Portugalete grupo promotor

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin