Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Durangaldea

Biztanle kopurua: 7.533 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %17,44 (1.314 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %4,05 (305 pertsona)

Atxikimen data: 2017ko maiatza

AbadinŽo lagunkoia


Talde eragilea:

Momentu honetan 11 pertsonek osatzen dute talde eragilea eta udal teknikaria ere partaide den WhatsApp aplikazioko talde baten bitartez koordinatzen dira. Bilerak, ekimenak dituen beharren arabera egiten dira, eta beharrezkoa denean, udal teknikariak ere parte hartzen du.


Diagnosia:

2017ko maiatza eta iraila artean, galdeketa baten bidezko launkoitasun mailaren neurketa burutu zen, inkestaren 271 erantzun jaso ziren (183 emakumezkoenak eta 81 gizonezkoenak).

Herritarren topaketak 2017ko irailean hasi eta 2018ko ekainera arte iraun dute. Sesio bakoitza, hizkuntza eta adinaren kriteria jarraitu den lau foku taldetan antolatu da. Talde bakoitzean 8 eta 10 pertsona artean hartzen zuten parte eta 36 bat pertsonek hartzen zuten parte sesio bakoitzean. Horrez gain, udalerriaren inguruko ikuspegi zabalagoa edukitzeko, udal programa eta beste iturri batzuen bilketa eta analisia burutu dira.

Mugimendu arazoak dituzten 80 urtetik gorako pertsonekin bilera berezi bat antolatzeaz gain, sail desberdinetako udal teknikari eta zerbitzu hornitzaileekin hainbat topaketa burutu dira. eta Abadiñok duen ezaugarri geografikoa ikusita, landa eremuetako auzoetan ere 4 topaketa ospatu dira.

Deskargatu diagnosi txostena

Ekintza plana:

Momeentu honetan ekintza planaren lehenengo pausuak ematen hasi dira. Horretarako, talde eragilea lan metodo bat antolatzen ari da, ekintza zehatz eta neurgarriak jasotzeko jokatzeko metodo egokiena zein izango litzateken ikertu eta jarraipena egin ahal izateko tresnak sortu dituzte.

Informazio guztia jaso ondoren, dokumentua udal teknikariekin debatituko da eta udalbatzari aurkeztuko zaio.

Webgunea:

https://bit.ly/2Fnkuk2


Bideoa: 


Lantaldea:
Abadiño taldea

Abanto Amigable Logo

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 9.577 biztanle.

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Lea Artibai

Biztanle Kopurua: 425

65 urtetik gorakoen ehunekoa: 90 (%21,17)

80 urtetik gorakoen ehunekoa: 39 (%9,17)

Atxikimendu data: 2019ko apirila

Amorotok, Gizaburua, Aulesti, Mendexa eta Munitibarrekin batera “Lea Ibarra herri Lagunkoia” proiektua sortu du, ekimena elkarlanean burutuz.

Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean modu kolektiboan eraikitako bisioa azaltzen du, bai pertsonek eta eragile publiko eta pribatuek, Adinarekin Lagunkoia den Lea-Ibarra erakitzeko. 

Deskargatu Diagnosia

Deskargatu Ekintza Plana

 

 

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Nerbioi Ibarra

Biztanle kopurua: 12.265

65 urtetik gorakoen portzentaia: 2.030 (16,55%)

80 urtetik gorakoen portzentaia: 785 (6,4%)

Atxikimendu data: 2018ko abendua

Diagnosia martxan jartzeko helburuarekin, topaketak antolatuko dituzten eta lagunkoitasun inkestak banatuko dituzten talde eragilearen bilaketaren fasean daude

Prbintzia: Bizkaia

Eskualdea: Enkarterri

Biztanle kopurua: 7.739

65 urtetik gorakoen portzentaia: 1.750 (22,61%)

80 urtetik gorakoen portzentaia: 678 (8,76%)

Atxikimendu data: 2018ko iraila

Diagnosia martxan jartzeko helburuarekin, topaketak antolatuko dituzten eta lagunkoitasun inkestak banatuko dituzten talde eragilearen bilaketaren fasean daude.

 

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Ezkerraldea

Biztanle kopurua: 100.313

65 urtetik gorakoen portzentaia: % 22.37 (22.439 pertsona)

80 urtetik gorakoen portzentaia: % 8,08 (8.105 pertsona)

Atxikimendu data: 2019ko otsaila

Talde eragilearen bila ari da, diagnosia martxan jartzeko helburuarekin, herri topaketak egin eta lagunkoitasun inkestak burutuz. 

 

 

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 40.983 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %26,15 (10.719 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %8,57 (3.514 pertsona)

Atxipen data: 2017ko apirila.

logo Basauri

Talde eragilea: 

Talde eragileak 19 kidek osatzen dute, 60 urtetik gorakoak dira eta udalerriko elkarte desberdinetakoak dira. 15 egunean behin biltzen dira Pozokoetxe zentroan. 


Diagnosia:

Momentu honetan diagnosia idatzen ari dira Basaurin, 151 pertsonek parte hartu duten 19 foku talde sortu ondoren, 60 urtetik gorakoei eginiko inkesten 216 erantzun jaso dira. Lan hori 2018ko martxoa eta maiatzaren artean burutu zen. 

Foku taldeak, talde eragileak gidatu zituzten, bakoitzean eragileetako 2-3 pertsonek parte hartuz. Horrez gain, bertaratzen ziren pertsona guztien parte hartzearen bitartez debate aktibo eta emankorrak sortzeko eta taldea kontzentratuta mantentzeko teknikoen laguntza izan zuten.

19 foku taldetatik, 14 adineko pertsonek osatzen zituzten, bat zaintzaileek, 3 zerbitzu publiko eta pribatuetako profesionalek eta azkenik, beste bat elkarte eta GKEek.

Deskargatu diagnosia

Deskargatu ekintza plana

Informazio gehiagorako, sar zaitez beraien webgunean 

 

Lantaldea:

BASAURITALDEA


Probintzia:
Bizkaia.

Eskualdea: Busturialdea- Urdaibai.

Biztanle kopurua: 16.861 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: 22,33% (3.765 personas)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: 7,37% (1.243 personas)

Atxikimen data: 2016ko azaroa.

 

Talde eragilea:

Talde eragilea zortzi pertsonez osotuta dago, danak emakumeak. Bataz besteko adina 64 urtekoa da. Udaleko gizarte langile bat, psikologoa eta gerontologa bat, pertsona nagusien elkarteko lehendakari ohia, zahartze aktiboko programetako parte hartzaileak.

Proiektuko fase desberdinetan, beharrizanen arabera batzen dira.

 

Diagnostikoa:

Lagunkoitasun diagnostikoa 2016an burutu zan, urte beteko lanaren ondoren.

Proiektuaren aurkezpen batzarrera etorteko gonbidapena zabaldu zan. Horretarako, Udaletik prentsa ohar bat bialdu zan, komunikabide ezberdinetan programari buruzko informazioa emateko. Gainera herriko elkarte desberdinekin kontaktatu zan (Demiku eta Erroxape elkartea) eta Gizarte Ongizaterako Udal patronatoak antolatzen dauzan programetako erabiltzaileak ere gonbidatuak izan ziren.

“Bermeo, pertsona nagusiakaz herri lagunkoia” aurkezpen batzarra burutu zan. Batzar horretan programa azaldu eta parte hartzeko animatu genien.

Diagnostikoa egiteko 6 talde fokal antolatu ziren:

  • Menpekotasuna duten pertsona nagusiak zaintzen dituzten familiartekoen talde bat: 6 emakume
  • Pertsona nagusien lau talde: danatara 25 emakume eta 2 gizon
  • Zerbitzu hornitzaileen talde bat, udal teknikariekaz osotuta: 5 emakume eta 3 gizon

Horrez gain, lagunkoitasun inkestak Bermeoko puntu estrategiko desberdinetan banandu ziran (Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan, Sancti-spiritus Zaharren egoitzan, Gizarte eta Kultura etxean, Berhaz bulegoan, Liburutegian eta Kiroldegian). Danatara 129 inkesta jaso ziran. Inkesta bete dutenen %79,1a emakumezkoa izan da eta %17,1a gizonezkoa. Euren bataz besteko adina 67 urtekoa izan da. Gazteenak 26 urte eta zaharrenak 91 urte izanik.

Egindako lan guztiarekin (bigarren mailako iturrien azterketa, gaikako talde saioak, lagunkoitasun inkestak), udalerriaren lagunkoitasun mailari buruzko diagnostikoa egin zan, oinarrizko dokumentu bat sortuz.


Deskargatu diagnosi txostena


Plana:

Diagnosiaren berrikuste eta hobekuntzak burutu dira, aldi berean, adineko pertsonen parte hartzerako 8 saio egin dira. Bertan, adineko pertsonen ordezkariak hautatu ziren eta horrez gain, parte-hartze saio horietan egon ziren eztabaidetatik jasotako ekarpenak biltzen dituen dokumentu bat egin da.

Azkenik, 2017. urtean akzio plana burutu zen, bertan 8 eremuetako 50 akzio daude bilduta. Plana 2018-2020 urte bitarteetan burutzeko dago egina.

Deskargatu plana

 

Plan prestaketa

 

Bermeo lagunkoia inprentarako

 

 

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Bilbo handia

Biztanle kopurua: 345.110 pertsona

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %23,75 (81.972 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %8,93 (30.837 pertsona)

Atxikimendu data: 2016 hasieran batu zen Euskadi Lagunkoia taldera, nahiz eta, OMEren sarera 2010. urtean batu zen.

 

Diagnosia:

2010 eta 2011. Urte bitartean egin zen herriko diagnosia. Diagnosia burutzeko, 8 foku taldetan banatu ziren horien artean zeuden: 48 adineko pertsona, 24 gizarte profesional, 12 zaintzaile eta elkarte zein ONGtako 12 ordezkari. Horrez gain, 300 inkesta banatu ziren hirian zehar eta 209 erantzun jaso zituzten (%35 emakumeenak eta %65 gizonezkoenak).

 

Lagunkoitasun plana:

2012an zehar plan bat adostu zen. 8 arloen baitan estrukturatu zen akzio plana. Udaleko 13 alorrek hartu zuten parte:

  • Zirkulazio eta Garraioa
  • Obra eta Zerbitzuak
  • Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena
  • Osasuna eta Kontsumoa
  • Gizarte Akzioa
  • Hezkuntza eta Kultura
  • Hiritarren Parte-Hartzea
  • Bilbao Ekintza
  • Alkatetza: Prentsa Bulegoa
  • Alkatetza: Sari eta Errekonozimenduak
  • Berdintasuna
  • Hiritarren segurtasuna
  • Eusko Jaurlaritzako Osasuna

 

Azpimarratzeko akzioak:

2012-2014. Urte bitartean B+60 akzio plana jarri zen martxan.  Eraikuntza eta aire libreko guneetan “Muévete seguro” proiektua jarri da martxan. Ekimen honen helburua, adineko pertsonak hirian zehar dauden seinale nagusi zein bideko marka desberdinen inguruan kontzientziatu eta formatzea da. Hori lortzeko, adineko hezitzaile talde boluntario baten laguntza eduki zuten.

Horrez gain, Sare eta gizarte laguntzako alorretik bultzatuta, telefono “lagunkoia” ezarri da. Telefono horrek, beharrak identifikatzeaz gain, informazio eta aholkularitza eskaintzen ditu adineko pertsonentzat.

 

B+60 IBILBIDEA planaren ebaluaketa:

B+60 planaren ebaluaketaren hasieran, Bilboko Udaletxeak, hiriak adineko pertsonekiko zuen egokitzapen maila neurtzeko OME-KOBEk sustatutako proiektu pilotuan parte-hartzeko gonbidapena jaso zuen. Udalak, esperientzia berri honetan parte-hartzeko bere proiektua aurkeztu zuen eta horren ondorioz, munduko beste 12 hiribururekin batera, gida berri honen datu adierazgarri zein osagarriak erraztu eta partekatzeko aukeratu zuten.

OME-KOBEk sustatzen duten gida berri honek, herri mailan adineko pertsonen inguruko egokitzapenak pixkanaka hobetzen joan daitezen, ebaluazio eta jarraipenean jarraitu beharreko pausu adierazle zein osagarriak ezartzen ditu.

Bi prozesuak denboran bat-egite honek (B+60 planaren ebaluaketa eta OME-KOBEk ezarritako gida berria), bi prozesuen arteko sinergiak sortu, Bilbo adineko pertsonekiko lagunkoia izatea lortu eta herriko neurketa metodoetan gidatu eta hobetzeaz gain, proiektu honek ikuspegi mundiala izatea lortu du beste hainbat hiriren erreferente bihurtuz.

 

B+60 II Plan Mundialaren elaborazioa:

2015. urte bukaeratik hasi eta 2016. urtean zehar, sortu zen B+60 II Plan Mundiala. Proiektu hau, administrazio publiko, zahartzearekin erlazionatuta dagoen hiritar eragile eta Bilbon erroldatuta dauden 60 urtetik gorako adineko pertsonen kolaborazioarekin sortu zen. Bigarren plan honen helburua, 2016-2019. urte bitartean, Bilboren lagunkoitasun maila igotzea da, adineko pertsonek, osasun, parte-hartze eta segurtasun aukerak edukitzen jarrai dezaten zahartzen ari diren bitartean.

 

 

"Bilbo, adineko pertsonekiko hiri lagunkoia" Diagnosi txostena

Akzio proposamenen dokumentua

IBILBIDEA B+60 planaren ebaluaketa

2016-2019 adineko pertsonekiko hiri lagunkoia II Plana

Webgunea

 

Bideoak:

 

 

Foku taldeak

adinekoak 1

adinekoak 2

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Duranguesado.

Biztanle kopurua: 29.031 biztanle.

65 urte baino gehiagoko portzentaia: %18,07 (5.246 pertsona)

80 urte baino gehiagoko portzentaia: %6,10 (1.771 pertsona)

Atxikipen data: 2016ko azaroa.

 

Talde eragilea:

Hasieratik parte hartu zutenak oraindik ere egon arren, urteak pasa ahala, taldeko parte-hartzaileak aldatuz joan dira. 15 egunez behin biltzen dira eta taldea 8 pertsonek osatzen dute gutxi gorabehera.

15 egunean behin egiten dituzten bilera horietan, akzio planerako egiten dituzten aurrerapenen berri ematen dute taldeko kideek. Bilera horien helburua, koordinatzea, helburuen zehaztapena, orientazioa eta taldekideen motibazioa lortzea da.

 

Diagnosia:

Diagnosian lan egiteko, 9 adineko pertsona, Udaleko 3 langile eta ikerketa talde batek osatutako talde bat sortu zen.

Bataz besteko 9 pertsonako 10 foku talde aurrera eraman ziren 2014ko martxoa eta maiatza bitartean. 80 parte-hartzaile izan ziren guztira. Talde eragileko adineko pertsonek gidatzen dituzte 2 ordu eta erdiko iraupena duten topaketa hauek.

Foku taldeak pertsonen perfilen arabera sailkatu ziren: talde dinamizatzailea, 60 eta 74 urte bitarteko 2 talde (sexu segregazioaren bitartez banatuta), 75 urtetik gorako adinekoen beste 2 talde (sexu segregazioaren bidez banatuta), zaintzaileak, gizarte eta osasuneko pertsona profesionalak, zerbitzu, hirigintza, etxebizitza zein garraioen profesionalak eta amaitzeko, bi bazkide talde.

Foku taldeetan ateratako informazioaz gain, 180 galdetegi jaso dira, horietatik 160 60 urtetik gorako pertsonak erantzundakoak. Diagnosia 2015ean amaitu zuten.

Diagnosi txostena

 

Akzio plana:

Durangoko Udaleko adineko pertsonen arloko teknikariek idatzi zuten 2016-2018 akzio plana. Ondoren, talde eragileari helarazi zitzaion idatzitakoa ikertu eta beraien oniritzia jasotzeko.

Akzio plana hobetu ulertzeko, Durango herri lagunkoiak modu honetara du antolatuta:

  • Ikerketa arlo bakoitzak helburu orokor batzuk ditu.
  • Helburu orokorrak lerro estrategiko batek zehaztu eta mugatu ditu.
  • Lerro estrategiko bakoitza betetzeko akzio general batzuk ditu.
  • Eta akzio general bakoitza akzio konkretuetan dago xehetuta.

Guztira 22 akzio orokor biltzen ditu planak, aldi berean orokor horiek akzio zehatzago batzuetan daude xehetuta.

Akzio plana

 

Akzioak:

Akzio planean martxan jarri direnen artean, honako hauek dira ekimen azpimarragarrienak:

  • Mugikortasun segururen inguruko kontzientziazio eta formakuntza: txirrindulari eta oinezkoen arteko bizikidetasuna lortzeko partekatzen dituzten guneen inguruko arautegia banatu…
  • Hirigintza eta gune publikoen inguruan talde eragileak dituen proposamenak batzea
  • Parke “biosaludable” baten sorkuntza
  • Proiektuaren logoa muralean pintatu.

 

Webgunea:

Durangoko Udala

Facebook orrialdea

 

Argazkiak: 

con responsable de movilidad del ayunta

DE RUTA

mural

radion junio 1

 

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Busturialdea.

Biztanle kopurua: 845 biztanle

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea:
Debabarrena

Biztanle kopurua:
15.951 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%23,65 (3.772 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%6,56 (1.047 pertsona)

Atxikimendu data:
2017ko azaroa

 

Talde eragilea:

2018. urtean zehar, talde eragilea sortu eta batzeko lanak egin ziren. Momentu honetan, 16 pertsonek osatzen dute talde eragilea, 13 adineko pertsona, Udaleko ordezkari politiko bat eta gizarte zerbitzuetako 2 teknikok osatzen dutelarik. Horietatik 3 dira 60 urtetik beherako pertsonak eta gehiengoa emakumezkoak dira (10 pertsona).
 

Diagnosia:

2016 – Parte-hartzea lortzea

  • Zeharkako lana: bigarren mailako iturrien azterketa, analisi estatistikoak, dokumentu esanguratsuen kontsulta…
  • Bakarkako elkarrizketak:

Sail desberdinetako profesionalen artean: udalerriaren lagunkoitasun maila aztertzeko, adinekoen egunerokotasunaren inguruko aspektu/berezitasunak ezagutzea, sail desberdinak proiektu estrategikoan inplikatzea. 60 urtetik gorako pertsonak: beraien begi-bistatik herriak duen lagunkoitasun maila aztertzea, proiektuaren ibilbidean parte-hartzera gonbidatu.

  • 60 urtetik gorako adineko pertsonen kontaktua: 60 urtetik gorako adinekoen artean ekimenaren bakarkako aurkezpena; herriko auzo desberdinetako zeresana duten pertsonak eta herriko beste aktibitateetan parte hartzen duten 60 urtetik gorako adineko pertsonak.
  • Ekimenaren inguruko aurkezpena: ekimena aurkeztu zen pertsonen interesa piztu eta bertan parte hartu zezaten gonbidatzeko.
  • Lehen foku taldearen garapena egitea. 

2017 – Foku taldeen garapena

“Parte hartzaileak erakartzea” fasean 4 talde desberdintzen dira. Horietatik 2 adineko pertsonek osatzen dituzte, hirugarrena zaintzaileek eta azkena zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonek. Talde hauekin, OMEk ezarritako 8 arlo desberdinak lantzen dira herrian dauden aspektu positibo, behar eta hobetzekoak identifikatzeko.

Sesio horietan jasotako informazioarekin, ondorio batzuk ateratzen dituzte (proiektuan parte hartzen duten pertsonei errepasatzeko itzultzen zaie, beraiek jaso zutenarekin bat egiten duen jakiteko) eta horiek Udaletxeko sail desberdinetara bideratzen dira. Ondorio edo hobekuntza proposamen horiek izango dira akzio plana gidatuko dutenak.

Deskargatu ondorioak

2018ko memoria

 
Akzio Plana:

2019an, akzioa planaren inguruko diseinuan egingo da lan, eta horretarako, talde eragileak dinamizatutako hainbat sesio burutuko dira, bilera horietan, 60 urtetik gorako pertsonek edo beraien zaintzaileek osatutako taldeek diagnosi fasean antzemandako behar eta zailtasunei aurre egiteko erantzun edo proposamenak bilatuko direlarik. 

Sesio horiek eremu derberdinen arabera zehaztu dira, hauek dira orain arte aurreikusi direnak: 

  • Otsailak 18: Etxebizitza.
  • Otsailak 25: Parte-hartzea eta gizarte ehuna.
  • Martxoak 4: Herritarron parte-hartzea eta enplegua.
  • Martxoak 11: Errespetua eta inklusioa.
  • Martxoak 25: Komunikazio eta informazioa.
  • Apirilak 1: Gizarte zerbitzuak eta osasuna.

Behin, herritarrek zituzten proposamenak entzun eta Akzio Planean jaso ondoren, honako hau departaendu politiko desberdinek kontrastatu eta balioetsiko dute, horrela, udalerrian egingarriak diren konponbideak proposatu eta zehaztuz. 

getxo lagunkoia

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Uribe Kosta

Biztanle kopurua: 78.554 biztanle

65 urtetik gorakoen portzentaia: 22,85% (17.946 pertsona)

80 urtetik gorakoen portzentaia: 6,49% (5.098 pertsona)

Atxikimendu data: 2016ko ekaina

 

Talde eragilea: Diagnostikoa burutu ondoren Getxo lagunkoiak kontuan hartzeko moduko parte-hartzaile kantitatea lortu du, horregatik, 2018 erdialdera horiek guztiak gidatuko dituen talde eragile bat sortuko dela aurreikusi dute.


12 pertsonako talde batekin lan egiten saiatuko da eta talde horrek parte hartzearen organo, kontseilaria eta aholkulari izaera izan behar ditu. 12 horietatik 8, 60 urtetik gorako adineko pertsonak izango dira, 2 edo 3 izango dira berriz, udaleko arlo teknikoko arduradunak,, proiektuaren arduradun teknikoa eta amaitzeko, kanpo taldeko edo aholkularitzako pertsona arduraduna. Hauek, hiruhilekoan behin bilera bat egiteaz gain, landuko den gaiaren araberako kanpoko gonbidatuak taldean tokia edukitzeaz arduratuko dira.
Honako hauek dira taldearen eginkizunak:

  • Adineko pertsonekiko herri lagunkoia izateko akzio planaren garapenean kolaboratzea. Horretarako, aholku, iradokizun eta ideiak mahai gainean jarri beharko ditu.
  • Bakoitzaren arloan (segurtasuna, hirigintza, kirola, komunikazioa, sare sozialak…) akzio planen inplementazio egokia izan dadin bide desberdinak proposatzea.
  • Proiektuen eta lagunkoitasunaren planean bildutako neurrien jarraipena egitea.


Diagnosia: Vancouverreko (2007 OME) protokolo eta talde osaketaren aldakortasunak (adina, sexua, aniztasun funtzionala eta bizilekua) kontuan izanik, 9 foku talde osatu dira. Foku talde hauek, 2017ko martxoaren 13, 14, 15 eta 27an, Algortako gizarte zerbitzuen egoitzan burutu ziren.


9 talde hauetatik 8, herrian bizi diren 60 urtetik gorako adineko pertsonaz osatuta egon dira. Falta den taldea berriz, Udaleko eta adineko pertsonei zuzendutako laguntza eta zerbitzuetan lan egiten duten erakundeko arduradunek osatzen dute (telelaguntza, etxeko laguntza zerbitzua, egoitza, ke detektagailuak) Guztira 86 pertsonek hartu dute parte, 78 adineko pertsonak dira (38 emakume eta 40 gizon), eta horietatik 10ek mugikortasun murritza dute (gurpildun aulkia, taka-taka edo bestoi moduko dispositiboak erabiltzen dituzte).


Osagarri moduan, ikerketa kuantitatibo bat ere egin da. Horretarako, g telefono zein pertsonan 507 galdetegi estrukturatu burutu dira. Inkesta hori, Euskadi lagunkoiak proposatu zuen eta ondoren Getxoko idiosinkrasiak hobetu du. Galdetegi guztiak 60 urtetik gorako adineko pertsonei egin zaizkie 2017ko maiatzaren 13 eta ekainaren 1 artean.

 

Deskargatu diagnosia 1. zatia

Deskargatu diagnosia 2. zatia

Deskargatu diagnosia 3. zatia

Deskargatu diagonsia 4. zatia 

 

Lagunkoitasun Plana:

Momentu honetan Getxoko akzio plana lantzen ari dira eta horretarako, ondorengo pausuak eman dira:

  • 2016-2019 legealdiarekin, diagnosian proposatutako arlo desberdinen hobekuntzak uztartzea.
  • Diagnosian aurkeztutako proposamen eta lehenengo akzio plana osatzeko proposamenetan lehentasunak ezartzea. Hori aurrera eramateko, 85 pertsonak parte hartu duten Getxo Lagun Koffee dinamika erabili da.
  • Martxoaren 23rako Getxo Lagun Koffee ekimenean ateratako ondorioak webgunean ezarriko dira.

 

Akzioak: Diagnosian bildutako bi prozesuez gain, honako hauek izan dira mugarri esanguratsuenak:

  • 160 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten 2017ko otsailaren 17an burutu zen proiektuaren aurkezpen publikoa.
  • 2018ko otsailaren 16an egindako Getxo Lagun Koffee. 85 pertsonak parte hartu duten eta akzio planaren oinarrizko lehentasunak ezartzea helburu duen World coffee metodologia.

 

Getxo lagunkofferen ondorio txostena

Galdetegia

Burututako galdetegiaren erantzunak

 

Informazio gehiagorako: http://www.getxo.eus/

 

Lantaldea 

32855721402 cf25a4a9ef z

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Lea Artibai

Biztanle Kopurua: 209

65 urtetik gorakoen ehunekoa: 36 personas (17,22%)

80 urtetik gorakoen ehunekoa: 16 personas (7,65%)

Atxikimendu data: 2019ko ekaina

Gizaburuak, Amoroto, Aulesti, Mendexa eta Munitibarrekin batera “Lea Ibarra herri Lagunkoia” proiektua sortu du, ekimena elkarlanean burutuz.

Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean modu kolektiboan eraikitako bisioa azaltzen du, bai pertsonek eta eragile publiko eta pribatuek, Adinarekin Lagunkoia den Lea-Ibarra erakitzeko. 

Deskargatu Diagnosia

Deskargatu Ekintza Plana

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Arratia-Nervión.

Biztanle kopurua: 4.194 biztanle

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Lea Artibai

Biztanle kopurua: 706 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %22,38 (158 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%8,78 (62 pertsona)

Atxikimendu data:
2017ko uztaila


Talde eragilea: 

Perfil desberdinetako 7 pertsonek osatzen duta "Ispaster Herri Adeitsua" ekimeneko talde eragilea: 4 adineko pertsona, horietatik 2 jubilatuen elkarteko kide direlarik, herriko alkatea, gizarte langile bat eta adinez nagusia ez den herritar bat. 

Taldea aldizka biltzen da eta besteak beste, foku taldeak dinamizatu, proiektua helarazi, proposamen berriak gehituz ondorioak kudeatu eta herritarren beharren bozgorailu izan dira. 


Diagnosia:

2018. urtean zehar garatu da diagnosi txostena, horretarako foku taldeak eta lagunkoitasun inkestak baliatu dira. Taldeetatik 2, adineko pertsonak osatutakoak izan dira, horietatik bat 75 urtetik beherako pertsonek (6 emakume eta 6 gizon) eta bestea 75 urtetatik gorako pertsonek (3 emakume eta 3 gizon) osatu dituztelarik. 

Lagunkoitasun inkesta udalerriko etxe guztietan zabaltzeaz gain, udaerriko webgunean argitaratu eta jubilatuen elkarteko kideei erraztu zitzaien. 46 galdetegi jaso ziren guztira, eta horietatik erdiak izan ziren 65 urtetik gorao pertsonek bete zituztenak. 

Deskargatu diagnosia

 

Talde eragilea:

Grupo motor Ispaster

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 7.533 biztanle

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Lea Artibai

Biztanle kopurua: 7.228 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %24,09 (1.741 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %8,86 (641 pertsona)

Atxikimendu data: 2017ko ekaina

 

 

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea:
Lea Artibai

Biztanle kopurua:
451 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%19,51 (88 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%6,65 (30 pertsona)

Atxikimendu data:
2017ko azaroa

Mendexak, Munitibar, Amoroto, Gizaburua eta Aulestirekin batera “Lea Ibarra herri Lagunkoia” proiektua sortu du, ekimena elkarlanean burutuz.

Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean modu kolektiboan eraikitako bisioa azaltzen du, bai pertsonek eta eragile publiko eta pribatuek, Adinarekin Lagunkoia den Lea-Ibarra erakitzeko. 

Deskargatu Diagnosia

Deskargatu Ekintza Plana

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Uribe

Biztanle kopurua:
17.384 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%15,86 (2.757 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%4,60 (800 pertsona)

Atxikimendu data:
2018ko otsaila



Diagnosia:
Herri Lagunkoien sarera batu berri denez, diagnosia osatuko duen eta galdetegiak banatuko dituen talde eragilearen bila dabiltza.

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Lea Artibai

Biztanle Kopurua: 466 habitantes

65 urtetik gorako pertsonen ehunekoa: 22,75% (106 pertsona)

80 urtetik gorako pertsonen ehunekoa:: 10,3% (48 pertsona)

Atxikimendu data: 2019ko otsaila

Munitibarrek, Amoroto, Gizaburua, Aulesti eta Mendexarekin batera “Lea Ibarra herri Lagunkoia” proiektua sortu du, ekimena elkarlanean burutuz.

Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean modu kolektiboan eraikitako bisioa azaltzen du, bai pertsonek eta eragile publiko eta pribatuek, Adinarekin Lagunkoia den Lea-Ibarra erakitzeko. 

Deskargatu Diagnosia

Deskargatu Ekintza Plana

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Meatzaldea

Biztanle kopurua: 7.579

65 urtetik gorakoen portzentaia: 1.417 (18,70%)

80 urtetik gorakoen portzentaia: 518 (6,83%)

Atxikimendu data: 2018ko azaroa

Diagnosia martxan jartzeko helburuarekin, topaketak antolatuko dituzten eta lagunkoitasun inkestak banatuko dituzten talde eragilearen bilaketaren fasean daude.

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea:
Bilbo handia

Biztanle kopurua:
46.120 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%26,51 (12.226 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%8,89 (4.100 pertsona)

Atxikimendu data:
2018ko otsaila

portu amigable


Talde eragilea: 

Talde eragilea adineko 20 pertsonek osatzen dute, 10 emakume eta 10 gizon. Bilerak hilabetero egiten dituzte eta beharrak agintzen badu gehiagotan ere bildu ohi dira.

Talde eragilean dagoen pertsona kopuru altua ikusita, lehenengo fasean 6-8 pertsonako lan batzordeak osatu dira informazioaren, formakuntzaren, finantzaketaren eta dokumentazioaren gaiak lantzeko.

Aldi berean, talde eragileko 6 pertsona inguruk osatzen duten dinamizatzaile talde bat sortu da, gai zerrenda egiteaz eta bestelako kudeaketa eta plangintzaz arduratzen dena. Horrek akordio guztiak erabakitzen diren Talde Eragilearen bilerak arintzen ditu.

Diagnosia:

Momentu honetan, talde eragilea diagnosiko prozesuaren hasieran da. Horretarako, estatuko beste hainbat esperientzia aztertu dira eta lagunkoitasun inkesta eta herri topaketak burutzen ari dira.

Lagunkoitasun inkesta talde eragileak egin du, OMEk dituen kontsulta interesak eta baldintzak aintzat hartuz. Lagunkoitasun inkesta gizarte zentroetan zein beste hainbat establezimenduetan dago eskuragarri eta martxoaren 30a baino lehenago bete behar da. Erantzunak San Roque, Villabuena, Buenavista eta Zubia gizarte zentroetan ezarritako kutxetan sar daiteke.

Deskargatu inkesta


Talde eragilea: 

Portugalete grupo promotor

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 46.043 habitantes.