Gertura zaitez eta ezagut ezazu. Nagusi 2013


Entitate bultzatzaileak: Bilboko Udala

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea

Helburua biztanleria: Adinekoak

Bizkaian bizi diren 60 urtetik gorako pertsonak


Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Urriaren 18 eta 20 bitarte 17. Nagusi Azoka egin zen BECen (Bilbao Exhibition Centre).

Azokaren helburu nagusia izan zen belaunaldi arteko harremanak eta zahartze aktiboa sustatzea, adinekoentzako eta haien zaintzaileentzako zerbitzu zein jarduerak eskainiz, besteak beste.



Helburua:

Metodologia:

1.1 MURAL ARTISTIKO PARTE HARTZAILEA: mural artistiko honen asmoa da bisitariek, artista plastiko batek zuzenduta, pixkanaka mural bat egitea, Bilboko Udalak “Bilbo, hiri adiskidetsua adinekoekin B+60” Ekintza Planaren barnean egingo dituen ekintzak modu plastiko eta estetikoan adierazteko. “Eskulanak” (moztu, itsatsi, margotu) eta abian jarri nahi diren ekintzen eduki eta proposamenen inguruko ekarpenak konbinatuko dira.

1.2. BIDEOA: Bilbo, hiri adiskidetsua adinekoekin bideoa ikusi eta entzuteko (entzungailuak) espazio bat ezarriko da. Proiektua ezagutzeko laburpen bikaina da bideo hori.

1.3 PHOTOCALL-ORRI MARKATZAILEA: ekitaldiko argazki bat oroigarri gisa etxera eramatea beti izan da jarduera arrakastatsua, baina aurten orri-markatzaile bat eramango dute etxera argazkiarekin, Udalaren zigiluarekin, Udaleko webgunean gizarte-ekintzarako esteka zuzenarekin eta Bilbo hiri adiskidetsua ekimenaren estekarekin.

1.4 GALDETEGIA: ezagutzen al dituzu Gizarte Ekintzako zerbitzuak? Bi elementu edukiko ditu: alde batetik mural bat, gizarte-ekintzako zerbitzu garrantzitsuenekin. Bertan, ezagutzen dituzten zerbitzuak markatu beharko dituzte. Bestetik, antzeko galdetegi bat. Bertan, ezagutzen dituzten zerbitzuak markatzeaz gain, haiek nola ezagutu dituzten zehaztu beharko dute. Zerbitzu horietakoren bat erabiltzen badute, balioespena egiteko eskatuko diegu.

1.5. GUSTATUKO LITZAIZUKE… Espazio honetan, horrelako elkarte batean parte hartzeak dituen onurak “saldu” beharko dituzte Adineko Pertsonen Elkarteek. Hiru egunean zehar, elkarte ezberdinetako ordezkariek informazioa emango diete bertaratzen diren pertsonei. Liburuxka edo mural erakargarriak eramatea eskatuko genieke. Leihoan antzeko mezu bat agertu beharko da: GUSTATUKO LITZAIZUKE?

ELKARTE PARTE-HARTZAILEAK: LAGUN ZAHARRA elkartea / ZURBARAN elkartea / HOGAR NAVARRO / SAN INAZIO / BOLUETA Elkartea / BEGOÑA Elkartea / IRALA Elkartea / GURE KABI Elkartea / ACOTE / SAN GABRIEL / ADINEKOEN ALDE / OTXARKOAGA Elkartea / MASUSTEGUI / SAN FRANCISCO / CENTRO ARAGONÉS; 1.6. IGEL TOKA TXAPELKETA, ERCILLA ELKARTEAK ANTOLATUTAKOA; 1.7 EHOZIRIA, SAN ANTOLIN ELKARTEAK ANTOLATUTA. Ostirala, 11:30ean

1.6. Igel Toka txapelketa. Ercilla Elkarteak antolatuta.

1.7. Ehoziria. San Antolín Elkarteak antolatuta. Ostirala, 11:30ean

Urriaren 18 eta 20 bitarte.

 



Parte hartzea: Bai
Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna