Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola eta Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak


Entitate bultzatzaileak: Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak, Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea

Helburua biztanleria: Herritarrak oro har

Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Proiektu honen asmoa da adinekoentzako zentro soziokulturalak adineko pertsona erabiltzaileentzako espazio lagungarriago bihurtzea, eta instalazio horiek erabiltzen dituzten 60 urtetik gorako pertsonen premia berrietara egokitzea. Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasgai ezberdinekin lankidetzan jardun zen adinekoentzako zentro soziokulturalak berritzeko plan bat osatzeko, hain zuzen ere Zaramagako Adinekoentzako Zentro Soziokulturala erreferentzia gisa hartuta, eta zerbitzuaren teknikariek eta adineko pertsona erabiltzaileek adierazi zein antzemandako premiak oinarritzat hartuta.


Adin-tartea 30 urte ingurukoa denez, erabilera anitzeko espazio malguak izateaz gain, espazio bero eta atseginak ere izan behar dira, herritar guztiei irekita daudenak. Erronka onartu zen eta azaroaren 8an lankidetzaren emaitzak erakusten dituen erakusketa inauguratu zen.

Proiektu honek egungo eta etorkizuneko esku-hartze eta lankidetza ezberdinei bidea ireki die, non adinekoentzako zentro soziokulturaletako erabiltzaileek eta Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasleek hirian eragina duten ekintzetan lankidetzan jarduten duten.

Lankidetza horri esker elkarren arteko ezagutza handiagoa sortzen da eta bi belaunaldien arteko mito eta mugak hausten dira.



Helburua:

Adinekoentzako zentro soziokulturalak komunitateari irekitzea.

Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasleei praktikarako espazioak eskaintzea.

Belaunaldi arteko harremanak bultzatu eta sustatzea. 

Bi belaunaldien arteko hautemate positiboa bultzatzea, baita belaunaldi bakoitzaren premiekiko enpatia handiagoa ere.

Adinekoentzako zentro soziokulturaletako espazioek eskaintzen dituzten aukera ezberdinen aurrean ikuspegi irekiagoa edukitzea.

Pertsona erabiltzaileek sentitu eta adierazi gabeko premiak antzematea.

Adinekoentzako zentro soziokulturalak sustatu eta irekitzeko jarduerak diseinatzea.

 



Metodologia:

Adinekoentzako zentro soziokulturaletako animazio-taldearen ideia bat dela eta sortu zen ekimena. Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolari ekimena proposatu zitzaion eta harekiko interesa azaldu zuen. Lehenbizi, eskolako zuzendariarekin eduki ziren hartu-emanak; eta, gero, irakasle interesdunekin.

Erreferentziako 3 ikasgai ezarri ziren. Jardueraren plangintza egiteko bilkura ezberdinak zehaztu ziren. Adinekoentzako zentro soziokulturalen plano xehatua bidali zen.

Ikasleek Zaramagako Adinekoentzako Zentro Soziokulturalera bisitaldia egin zuten, horrelako zentroak nolakoak diren ikasteko. Ikasleek Adinekoentzako Zentro Soziokulturalera bisitaldia egin zuten, bertan, adineko pertsona erabiltzaileekin (eta jardueren batzordeetan parte hartzen duten pertsonekin) hitz egiteko.

Proiektuak egitea.



Parte hartzea: Bai

Eragina:

Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak lanen aurkezpena egin zuen. Lan guztiekin erakusketa bat egitea erabaki zen.


Erakusketa diseinatu eta prestatu da. Adineko pertsonentzako zentroetan parte hartu zuten ikasleek beren lanak aurkeztu dituzte.


2016/2017 ikasturterako proposamen berriak koordinatu ziren irakasleekin.


Eragile parte-hartzaileak: Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola: zuzendaria, irakasleak, ikasleak.


Adinekoentzako zentro soziokulturalak: Adinekoentzako Zentro Soziokulturalen arduraduna, animazio soziokulturaleko erdi-mailako teknikaria, informazioko administrazio-laguntzaileak, kafetegiko langileak, Jarduera Batzordeetako adinekoak.


Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna