Pertsona zaintzaileei adinekoentzako zentro soziokulturaletako ikastaro- eta lantegi-programetara sarbidea emateko lehentasuna


Entitate bultzatzaileak: Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Saila. Adinekoen Zerbitzua.

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea

Helburua biztanleria: Adinekoak

Adineko pertsonak zaintzen dituzten 60 urteko eta hortik gorako pertsonak, familiei laguntzeko programaren barnean daudenak.


Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Adinekoentzako zentro soziokulturaletan sarbide-lehentasuna ematea 60 urteko edo hortik gorako pertsonei, aldi berean beste adineko pertsonen zaintzaile badira (adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programaren eta adinekoentzako zentro soziokulturalen lankidetza).



Helburua:

Adinekoentzako zentro soziokulturaletan eskaintzen diren ikastaro- eta lantegi-programan parte hartzeko aukera ematea adineko pertsona zaintzaileei, plazen zozketa-prozesutik pasatu beharrik gabe (jarduera hau abian jarri da egiaztatuta geratu baita familia zaintzaileek gainerako populazioak baino zailtasun gehiago dituztela aisialdi-baliabideak erabiltzeko).



Metodologia:

Adinekoentzako zentro soziokulturaletako ikastaro eta tailerretan pertsona zaintzaileentzako plazak erreserbatu ziren.

Pertsona zaintzaileei jakinarazi zitzaien plaza erreserbatuak zituztela eta haiek betetzeko zein prozesuri jarraitu behar zioten. 2015/2016 ikasturtean adinekoentzako 2 zentro soziokulturaletan esperientzia pilotuak egin ziren jarduera batzuetan.

2016/2017 ikasturterako 252 plaza eskaini dira 138 jardueratan, hain zuzen ere Gasteizko adinekoentzako 15 zentro soziokulturaletan. 21 jardueratan horrelako 34 plaza bete dira.



Parte hartzea: Bai

 Kudeaketa-prozesuaren balioespen teknikoa.



EvaluaciĆ³n: Askotariko metodoak: ikuspegi kualitatiboa eta kuantitatiboa erabiltzea.

Asebetetze-inkestak.


Partaidetza-erregistroak X


Jarraipen-elkarrizketak


Kudeaketa-prozesuaren balioespen teknikoa.



Eragina:

Eskainitako programazioko ikastaro eta lantegietan gora egin du pertsona zaintzaileen partaidetzak.


Esleipendun suertatu diren pertsonek asebetetze-maila handia adierazi dute.


Plazen kudeaketa-prozesua egokitzeko orduan gehiegizko lan-zama egon da. Hurrengo ikasturteetarako (dagoeneko pentsatutako) hobekuntzekin konpon daiteke arazo hori.


Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna