Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programa


Entitate bultzatzaileak: Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Saila. Adinekoen Zerbitzua.

Arloa: Komunikazioa eta informazioa

Helburua biztanleria:

Deskribapena:

Berrikuntza adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programaren barnean, zaindutako pertsonak ere kontuan hartzen dituzten formatu berriekin.



Helburua:

Zaindutako adineko pertsonak familia-ingurunean mantenduz, haiei bizi kalitatea sustatu eta hobetzeko jardueretan parte hartzeko aukera ematea

Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programaren jardueretan zaindutako adinekoa ere kontuan hartzea, zainketa-harremaneko kalitatea hobetzeko.



Metodologia:

Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programak urteko 9 jarduera eskaintzen ditu formatu klasikoetan.

Elementu berritzailea da iragan ikasturteaz geroztik, jarduera berri batzuetan zaindutako adineko pertsonak ere parte hartzen duela: Zentzumenak pizteko musika eta Guztiok margotzen dugu.

Enpresa esleipendunarekin eta bestelako entitateekin elkarlanean antolatzen dira jarduerak, betiere programaren barnean: Gasteizko MAP (Musika, Artea eta Prozesua) Institutua, eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola.



Parte hartzea: Bai

Berritzailea:

Elementu berritzailea da iragan ikasturteaz geroztik, jarduera berri batzuetan zaindutako adineko pertsonak ere parte hartzen duela: Zentzumenak pizteko musika eta Guztiok margotzen dugu.




Eragina:

Musika-jardueretan 22 pertsonak parte hartu dute. Ez dira asko, baina asebetetze-maila handia adierazi zuten.


Pertsona parte-hartzaileen ustez, zehaztutako helburuak lortu ziren.


Formatu berritzaileko jardueretara joateko erresistentzia batzuk daude. Familia zaintzaileek zailtasunak dituzte denbora ongi kudeatzeko.


Zabalkunderako kanalak hobetu behar dira (informazio kualitatiboagoa emateko).


Bestelako entitateekin lankidetza egitea onuragarria da: Arte eta Lanbide Eskolarekin, besteak beste. Muralak margotzeko jarduera artistikoa 2017ko otsailerako dago programatuta.


Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna