Zainketa partekatuko espazioa


Entitate bultzatzaileak: Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Saila. Adinekoen Zerbitzua.

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea, Komunikazioa eta informazioa

Helburua biztanleria: Herritarrak oro har, Adinekoak

Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programaren barnean dauden pertsona zaintzaileak.

Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programaren barnean dauden zaindutako pertsonak.


Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Adinekoentzako zentro soziokulturaletan adinekoentzako zainketa eta arretarako espazio bat sortzea, bien bitartean, adinekoen senideek, dagokien osasun-zentroan zainketarako prestakuntza jasotzen duten bitartean (Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programaren, adinekoentzako zentro soziokulturalen eta osasun-zentroaren arteko lankidetza).



Helburua:

Zaintzaileei prestakuntza-jardueretan parte hartzeko aukera erraztea.

Arreta eta zainketa behar dituzten adineko pertsonek baliabide komunitarioak erabiltzeko aukera ematea.

Baliabide komunitarioetan narriadura kognitiboa duten adineko pertsonak ikusgarri egitea.

Bestelako baliabide komunitarioekin sarean lan egitea: kasu honetan, gizarte- eta osasun-baliabideekin.



Metodologia:

Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programak baliabide berri bat eskaintzen du: bertan, familia zaintzaileekin eta zaindutako adinekoekin aldi berean egiten da esku-hartzea.

Baliabidea egokitu egiten da pertsona zaintzaileak osasun-zentroak antolatutako prestakuntza-programan parte hartu ahal izateko. Prestakuntza-programa hori eremuko adineko zentro soziokulturaletan eskaintzen da.

Horretarako, prestakuntza-saioen ordutegian, profesional batek zainduko ditu zainketa behar duten adineko pertsonak, hain zuzen ere adinekoentzako zentro soziokulturaleko espazioetan.

Pertsona zaintzaileei zuzendutako bestelako prestakuntza- edo aisialdi-jardueretan baliabide hau ere aplikatzeko aukera aurreikusi da.



Parte hartzea: Bai

Eragina:

Jardueran parte hartu duten pertsonek (zaintzaileak eta zaindutakoak) asebetetzea adierazi dute.


Prestakuntza-jarduerari dagokionez, eskaintza baino handiagoa izan da eskaria. Pertsona interesdun guztiei parte hartzeko aukera emateko 19ra areagotu da partaide kopurua.


Guztira 9 plaza eskaini ziren zaindutako adineko pertsonak zainketa-espaziora joateko. Hasiera batean baliabide hori erabiltzea pentsatu zuten familia batzuek, azkenean zaindutako pertsona gabe joatea erabaki zuten.


Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna