Adinekoei orientazio juridikoa emateko proiektu pilotua ezartzea


Entitate bultzatzaileak: Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua., Bilboko Udala, Gizartekintza Saila

Arloa: Gizarte eta osasun zerbitzuak

Helburua biztanleria: Adinekoak

Bilbon bizi diren adinekoak.


Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Bilboko Gizartekintza Sailak proiektu pilotu bat jarri du martxan orientazio juridikoko doako zerbitzua emateko, modu esperimentalean. Zerbitzu horren bidez, nora jo ez dakiten eta abokatua ordaintzeko diru gutxi duten adinekoek izan ditzaketen arazo juridikoak bideratuko dira, eta haien inguruko aholkularitza emango da.



Helburua:

Bilboko udalerrian bizi diren adinekoei orientazio juridikoko zerbitzua ematea.



Metodologia:

Orientazio-zerbitzuak harrera egingo die hala eskatzen duten Bilboko udalerriko adinekoei, eta haien erreferentzia izango da zalantzak argitzeko, oinarrizko orientazio juridikoa jasotzeko, eta, hala badagokio, abokatu baten zerbitzuak eskatzeko, doako laguntza juridikoaren onuraz baliatuta, adinekoak horretarako baldintzak betez gero, edo, bestela, abokatu partikularra hartuta. Edonola ere, alderdi material hauei buruzko gaiak landuko dira:

-       Testamentuak, jaraunspenak eta oinordetzak

-       Gizarte Segurantzako pentsioak eta gizarte-prestazioak edo -zerbitzuak

-       Kontsumoa, bankua eta aseguruak

-       Laguntza juridikoari, dokumentu judizialei eta, behar izanez gero, doako justizia eskatzeari buruzko informazioa

-       Auzotasuneko eta jabetza horizontaleko arazoak

-       Ezgaitze judiziala eta babes judiziala

-       Administrazioen arteko beste izapide batzuk (izaera sozialik gabekoak)

Bilboko Udaleko Gizartekintza Saila:

-  Erabiltzaileen hitzorduak kudeatuko ditu, eta haiei arreta emango dieten abokatuen agenda prestatuko du hitzordua hartzeko sistema baten bidez (telefono zk.: 944204766; ordutegia: 09:00etatik 13:30era). Agendak prestatzeaz arduratuko diren langileek ordu-erdiro emango dituzte hitzorduak.

-  5 bulego jarriko ditu abokatuentzat, behar dituzten gauza guztiez hornituta, hala nola altzariak, ordenagailua (zerbitzaria, eta erabiltzaileak erregistratzeko datu-basea) eta telefonoa. Bulego horietako bakoitza oinarrizko gizarte-zerbitzuen 5 bulegoetako batean egongo da, eta guztiek 09:45etik 11:15era emango dute zerbitzua, egun hauetan: - Astelehena: Santutxu - Asteartea: Rekalde - Asteazkena: Basurto - Osteguna: San Francisco - Ostirala: Deusto

-   Zerbitzua ematerakoan jasotako datu pertsonalak tratatzeaz arduratuko da, baita haiek behar bezala babesteaz ere, zer motatako datuak diren.

-  Bilboko erretiratuen elkarteetan eta adinekoen zentroetan emango du zerbitzuaren berri, baita Udalaren gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten adinekoen artean ere.

- 6.000 euro ordainduko dizkio Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuari, emandako zerbitzuaren ordainetan. 

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua:

-       Abokatu talde bat jarriko du, Udalaren gizarte-zerbitzuetan era horretako zerbitzuak eskatzen dituzten adinekoei arreta emateko, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 11:00etara, Bilboko Udalarentzat lanegun diren egun guztietan.

-       Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko kide guztietatik zerbitzua zer abokatuk emango duten hautatuko du, zenbait printzipiotan (lehia, publikotasuna, diskriminaziorik eza, tratu-berdintasuna eta gardentasuna) oinarritutako prozedura baten arabera.

-       Ahal den neurrian, zerbitzua emango duten abokatuak eta abokatu horiei esleitu zaien oinarrizko gizarte-zerbitzua bera izatea bermatuko du. 

-       Abokatuen ordezkapenak kudeatuko ditu; ordezkapenik bada, horren berri eman beharko dio Gizartekintza Sailari. Kasu hauetan ordeztu beharko ditu zerbitzuari atxikitako abokatuak: hutsegite justifikatu bat badago (gaixotasuna, oporraldia, etab.), hutsegite ez-justifikatu bat badago, zerbitzurik ematen ez badu, edo kexa oinarridunak jasotzen badira erabiltzaileengandik. * Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoan koofizialak diren bi hizkuntzetan ematen dela bermatuko du; hortaz, bost abokatuetatik gutxienez bik euskaraz nahiz gaztelaniaz eman ahal izango dute zerbitzua. *Debekatuta dago Orientazio Zerbitzuaren gaiak taldeko beste kideei edo beren bulego profesionaletara bideratzea, edo gai horiek zeharkako beste bideren bat erabilita aztertzea.

-       Proiektu pilotuaren amaieran, jarduera-memoria bat prestatuko du, eta, bertan, oinarrizko gizarte-zerbitzu bakoitzean artatutako pertsona kopurua (sexuaren arabera banatuta), auzo bakoitzean artatutakoak, haien adina eta eremu materialen araberako sailkapena jasoko ditu gutxienez. 

-       Zerbitzua amaitzen denean ez Bazkunak berak ez zerbitzua eman duten abokatuek erabiltzaileen datu pertsonalak gordeko ez dituztela bermatuko du; hortaz, ezabatu egingo ditu, dagoeneko udal erakundearen fitxategian agertuko balira, eta, bestela, udal erakundeari bidaliko dizkio, euskarri informatikoan edo fisikoan.



Parte hartzea: Bai
Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna