Nagusi KZ plus


Entitate bultzatzaileak: Bilboko Udala

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea

Helburua biztanleria: Adinekoak

55 urtetik gorako herritarrak


Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Teknologia berriak 55 urtetik gorako herritarrei hurbiltzeko proiektua, talde hori trebatzeko eta kulturizatzeko, eta taldeari balio erantsia emateko.



Helburua:

Teknologia berrien arloko prestakuntza ematea, bestela, baztertuta geratzeko arriskua baitago. 

Aisialdia aprobetxatzeko. Adinekoek denbora dute, beste talde batzuek ez bezala.

Teknologia berriek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta laguntzak eskaintzea. 

Gaur egun linean zer baliabide dauden erakustea, doakoak ala ez.

Ahal den neurrian, ekipo informatiko bat erosten laguntzea. 

Ahal den neurrian, komunikazioa ahalbidetzea (Internet).

Gaur egun dauden KZgunea zentroen eta zentro horietako baliabideen erabilera optimizatzea.

Administrazioak oro har eskaintzen dituen baliabideak optimizatzea. 

nagusiKZ boluntarioaren figura sortzea.

Antzeko adineko pertsonengana iristeko gaitasuna aprobetxatzea.

Etsenplu emanez, ahal dela eta erabilgarria dela erakustea.

Taldearentzat positiboa den beste edozein helburu. 

 

 



Metodologia:

1. fasea: barnetegia. Zirkuituaren hasiera izango da, eta parte hartuko duten pertsonak elkartuko dira. Egun osoz egongo dira elkarrekin, 10:00etatik 18:00etara. 1. fasea ez da nahitaezkoa. Bertan, ikuspegi orokorra eman nahi zaie, eta proiektuaren helburuak lortzeko motibatu. Bi bertsio izango ditu.

A bertsioa: Udaletako eta oro har elkarteetako arduradunei eta eragile aktiboei zuzenduta dago, gero, beren elkarteetan proiektuaren berri eman dezaten, eta ahalik eta jende gehien ekar dezaten proiektura. Bertsio honetan, proiektuaren ezaugarriei buruzko iritzia emateko eta edozein faseri dagozkion xehetasunak kentzeko edo txertatzeko aukera dago.

B bertsioa: “A bertsiora” etorri zirenek egindako lanari esker izena eman duten eta proiektuan parte hartuko duten adinekoei zuzenduta dago. “A bertsioan” ez bezala, ez da eztabaidatuko proiektuaren ezaugarriei buruz, baina jasoko dira iradokizunak.

Bi bertsioetarako: KZgunea zentro batean bil litezke, edo taldearen beste edozein tokitan, hala eskatuz gero. Azken kasu horretan, toki horrek beharrezkoak diren instalazioak eta komunikazioak badituela ziurtatu beharko da. KZgunea zentroak lokaleko ekipamendua eta beharrezkoak diren langileak jarriko ditu, baldin eta bideragarria bada eta dauzkan baliabideekin egin badezake; bilera egin behar den bakoitzean aztertuko da hori. Horren guztiaren helburua da jardunaldia praktikoa eta erabilgarria izatea guztientzat, arrazoizko prezioa izatea, eta giro lasaia nagusi izatea; bazkaria parte-hartzaileek ekartzea proposatzen dugu, eta bilera egingo den leku berean jatea.

Hau izango da jardunaldiaren egitaraua:  -  09:30. Harrera eta parte-hartzaileen aurkezpena.  -   10:00. (KZgunearen eskutik) KZgunearen aurkezpena, egungo egoera eta talde horri eskaintzen dizkion aukerak.  - 10:30. (Nagusi+KZgunearen eskutik) Proiektuaren aurkezpena eta haren faseen azalpena. Iritzi-eskaera, proiektuak aberasteko (“A bertsioan” soilik).   -  11:30. Atsedenaldia  -12:30. (DBEBen eskutik) DBEBen aurkezpena: erakundeetan eta partikularren artean informazioa tratatzearekin erlazionatutako arriskuak.  Nola jokatu Interneten, arriskuak saihesteko.  -  13:30. Bazkaltzeko tartea.  -  15:00. (Reciclaneten eskutik) Reciclanet: zer da? Ekipamendua erosteko ahalmena eta haren eskaintzari buruzko hitzaldia.  -  16:00. (ezartzeko) Software librea. Merkeago, arrisku gutxiago, eta ekipamendu xumeagoetarako ahalmen handiagoa.  -  17:00. (Koordinatzailearen eskutik) Prestakuntza-zirkuitua “2. faseari buruzko informazioa”, bertaratuei libre dauden eta etor daitezkeen galdetzea, fase horretako prestakuntza planifikatu ahal izateko.  -  18:00. Agurra.  Fase honetako “B bertsioa” ez da nahitaezkoa, baina bai gomendagarria proiektuan sartu nahi dutenentzat.

2. fasea: prestakuntza. Adineko guztiei zuzendua. Elkarteen bidez sartuko dira fase honetan, “1. faseko A bertsioa” egin ondoren. “1. faseko B bertsioa” egin eta berehala egingo da “2. fasea”, koordinatzaileak “Prestakuntza-zirkuitua” programako atalean adierazitakoaren arabera. Gehienez, KZgunea zentroan sartzen den pertsona kopuruak parte hartu ahal izango du ikastaroan, eta, gutxienez, berriz, 4 pertsonak. KZguneak zentroetan beharrezkoak diren guneak planifikatu eta erreserbatuko ditu, ezarritako prestakuntza-zirkuituko ikastaro guztiak ezarritako denbora-tartean eta tokian osatu ahal izateko. KZguneko dinamizatzaileekin egingo da fase hau, eta, ondoren, nagusiKZ boluntarioarekin egin ahal izango litzateke, betiere, dinamizatzaileek lagunduta.

Talde horri zer prestakuntza interesatzen zaion identifikatu beharko da, eta, emaitzaren arabera, mailak ezarri. Hasiera batean, bi maila iradokitzen dira:

1. maila Guztira: 40 ordu: -  Oinarrizko Internet.  /  Oinarrizko Internet (20 ordu)  +  -          Administrazio elektronikoa.  /  Administrazio elektronikoa (20 ordu)

2. maila: Guztira: 32 ordu geh. / 26 ordu gutx. -                                   Administrazio elektronikoa.  / Sinadura elektronikoa (2 ordu)  / Openideiak (2 ordu)  / Osasun-txartela (2 ordu) / Metaposta I (2 ordu)  /  Metaposta II (2 ordu)  -          Oinarrizko Internet.  / eBay (2 ordu) / PayPal (2 ordu)  -          Sare sozialak.  /  Facebook (2 ordu)  / Flickr eta haren tresnak (2 ordu)  / Blogger (2 ordu)   /  YouTube (2 ordu)  -          Google aplikazioak.  / Maps eta Earth (2 ordu)  -          Argazkietako aldaketak  / KIOA (2 ordu) 

Aukerakoak (geh. 6 ordu): baliteke inork izenik ez ematea “1. faseko A bertsioan” aukeratu beharreko prestakuntza-ikastaroetan (gutxi gorabehera 3 ikastaro, gehienez 2 ordukoak). Geuk planifikatuko dugu prestakuntza-zirkuitu hau, KZgunearen zentroetan eta ohiko ordutegian.

Goiko zerrendan agertzen diren ikastaroen % 80 osatzen dituenean esango dugu parte-hartzaileak maila guztiak gainditu dituela. Ikastaroetara joatea kontrolatuko da, eta ez da azterketarik izango, salbu eta adinekoek hala eskatuz gero. Kasu horretan, gai horietako bati buruzko azterketa egin ahal izango genieke, ITtxartelaren bidez. Adinekoek proiektuan parte hartu dutela esan ahal izateko, ezinbestekoa izango da gutxienez “1. maila” gainditzea. Proiektuarekin erlazionatutako ikastaro guztiak KZgunearen ohiko eskaintzan sartuta daudenez, parte-hartzaileek ikastaro horietako edozein errepikatu ahal izango dute, beharrezkotzat jotzen badute; horretarako, dinamizatzaileei eskatu behar diete, zentroen ohiko ordutegian.

Aurreko mailekin erlazionatutako ikastaroez gain, adinekoek gure webgunean dituzte ikastaro horiek. Zalantzarik izanez gero, KZguneko dinamizatzaileengana jo dezakete parte-hartzaileek. nagusiKZ boluntarioa bilatuko da, eta, etorkizunera begira, prestakuntza ere eman ahal izango du dinamizatzaileekin batera, bai proiektu honen barruan, bai ondoren, C eta B motetako KZgunea zentroetan, boluntarioak onartuz gero eta KZguneak egingarria dela uste badu. Esperientzia pilotua aztertu ondoren baloratuko da hori. Prestakuntzaren erabilera praktikoa sustatuko da, eta webguneak, blogak, etab. sor daitezen bultzatuko da. Lan horiek saria izango dute “3. fasean”.

3. fasea: emaitzak eta sari-banaketa. Fase hau BECeko Nagusiren hurrengo edizioarekin batera egin liteke; posible izanez gero, hauek egingo genituzke: -          Ordenagailuak jarriko genituzke gune batean.  -          BECeko egunetako bakoitza proiektuan parte hartu duten taldeetako batek kudeatuko luke.  -          Azken egunean sariak banatuko lirateke. -          Gune honetaz nagusiKZ boluntarioak arduratuko lirateke, eta, horrela, -          Denontzat irekia den gune bat izango litzateke; alegia, ez litzateke egongo prestakuntza-zirkuitua egin dutenei soilik mugatuta.  -          Bistan denez, dinamizatzaileen laguntza izango lukete azokak iraun bitartean.  Emaitzen arabera aztertuko dugu hori, eta, data hurbildu ahala. KZgunerako ez da ezinbestekoa azken fase hori BECeko “Nagusi2013” azokarekin batera egitea; hortaz, beste aldeen iritzia jasoko da.

 



Parte hartzea: Bai
Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna