HorKonpon


Entitate bultzatzaileak: Donostia 2016

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea

Helburua biztanleria: Herritarrak oro har

Herritarrak oro har. Hala ere, oso pisu garrantzitsua dute saioetara ekartzen dituzten objektuak konpontzen ez dakiten baina beren ezagutza beste batzuei (normalean, gazteagoei) helarazten dieten adinekoek.


Lurralde eremua: Herria

Ambito Localidad: San Sebastián-Donostia

Deskribapena:

HorKonpon tailer ireki bat da, eta eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun tresnak konpontzea eta berrerabiltzea du ardatz. Herritarrak autonomoagoak izatea (do it yourself) eta talde-lanean gehiago aritzea (do it together) ditu helburu. Horretarako, adin eta gaitasun guztietako jendea bildu nahi du, elkarrengandik ikas dadin sustatzeko, ezagutza tekniko eta teknologikoak partekatuta.



 Esteka webgunera

Helburua:

Herritarrak autonomoagoak izatea (do it yourself) eta talde-lanean gehiago aritzea (do it together) ditu helburu, adinekoen (emakume nahiz gizonen) ezagutza partekatuta. Konplizitate-uneak sortzea ez dakitenen eta ezagutza partekatzen dutenen artean; horretaz gain, belaunaldiarteko harremaneko une oso aberasgarriak sortzen dira.



Metodologia:

Irratiak, entxufeak, jostailuak, kremailerak edo beste edozein objektu konpontzeko gai diren guztiak gonbidatuta daude HorKonpon tailer irekiak Ubik-en, Tabakalerako sorkuntza-liburutegian, eskaintzen duen eremu honetara etortzera. Halaber, ganbaran baztertuta dauzkaten etxetresna elektrikoei eta tresnei hautsa kendu eta liburutegira ekartzeko gonbit egiten zaie herritar guztiei, denen artean konpondu ahal izateko.

HorKonpon tailerrean parte hartzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da: eskulanen arloan zer erakutsi izatea edo eskulanak egiten ikasi nahi izatea. Azken batean, ahalik eta gaitasun eta ezagutza gehienak partekatu nahi ditu ekimenak, zurgintzako, josketako, elektrizitateko, mekanikako eta aterki-konponketako lanak egiteko, besteak beste.

Olatu Talkako programazioaren harira maiatzaren 31n egindako lehenengo saioan lortutako arrakasta ikusita, hilero eman zen tailerra, bigarren larunbatean, 2016 gunean, Donostitruk ekimenarekin bat eginez, eta 2016ko urtarriletik gaur arte Tabakalerako instalazioetan jarraitu du. 2018ko maiatzean, hiru urte bete ditu, etenik gabe (hilero, bigarren larunbatean, baita udan ere).

HorKonpon diseinatzerakoan, antzekoak diren tokiko eta nazioarteko beste eredu batzuk hartu dira erreferentzia gisa, hala nola duela hiru urte Holandan sortu zen eta gaur egun beste herrialde batzuetara ere zabaldu den ekimena; eta, hurbilago, Bergarako KafeKonpon elkartearena.

 



Egoera: Amaituta

Parte hartzea: Bai

Adinekoek zeregin aktiboa eta oso garrantzitsua dute ezagutzaren konpontzaile eta partekatzaile gisa. Halaber, tailerraren «erabiltzaile» gisa ere har dezakete parte; horrela, objekturen bat konpondu beharra badute, tailerrera ekar dezakete, eta hura konpontzen ikasi. Kontuan izan behar da gure adinekoen bizitza-filosofiak objektuekiko atxikimendu handia erakusten duela (objektu horietako asko bizitzako une bereziekin erlazionatzen dituzte: eztei-bidaia, seme-alaben oparia…), eta konpondu egin nahi izaten dituzte; horretaz gain, jarrera garrantzitsua dute jasangarritasunari dagokionez (nahiago dute konpondu, «erosi» baino), eta belaunaldi berriei ere erakutsi behar diete. Egoera horiek beti ikusten dira HorKonpon tailerretan, eta hala erakusten diete saioetan parte hartzen duten guztiei.



Evaluación: Askotariko metodoak: ikuspegi kualitatiboa eta kuantitatiboa erabiltzea.

Boluntarioen laguntzarekin hilero HorKonpon tailerrekin jarraitu ahal izatea ezinbesteko ebaluazio-irizpide bat da: haiek gabe, HorKonpon-ek ez luke funtzionatuko. Saioz saio partekatzen duten ezagutza guztia oso baliotsua da, konpontzen den objektu kopurutik harago.


HorKonpon topagunea da jende askorentzat, baita elkartzeko aitzakia ere. Elkar ezagutzen ez zuten eta gaur egun proiektu batek elkartzen dituen pertsonen talde bat sortu da.



Elementu berritzaileak: Ikuspegi berritzailea: jardunbideak ezaguna zen arazo bati erantzuten dio, eta, horretarako, ikuspegi edo metodologia berritzailea darabil

Berritzailea:

HorKonpon antolaketaari eta lan-metodologiari dagokienez da berritzailea. Liburutegi batean egin delako ere bada berritzailea. Horrela, herritarrek eta parte-hartzaileek ezagutza partekatzeko beste aukera batzuk ikusten dituzte, «liburuetatik harago», maker (egile) ikuspegi batetik, hasiera batean jende gazteagoarekin lotzen dena.



Eragina: Epe luzerako eragin jasangarria: proiektua amaitu eta askoz geroago neurtu da eragina (6 hilabete edo gehiago).

Eragina:

Hilabete hauetan guztietan (hiru urte) haren eragina neurtu da: duela hiru urte baino gehiago egin zen lehenengo tailerra, eta, orduz geroztik, hilero egin da, behin ere huts egin gabe. Bestalde, konpontzaile gisa parte hartzen duten pertsonak aldatuz joan dira, nahiz eta badiren hasieratik dauden batzuk. Pixkanaka, jende berria agertzen da. Azkenean, elementu ugari konpondu dira, ezagutza ugari partekatu da, etab.



Jasangarritasuna: Ezarrita: proiektua finkatuta dago; zenbait urte daramatza martxan.

Jasangarritasuna:

Nahiz eta proiektua finkatuta egon, haren oinarri nagusia ezagutza duten pertsonen borondatezko partaidetza da, taldean lan egiteko interesa eta beharra partekatzeko.



Erreplikagarritasuna: Sistematizatu da jardunbidearen prozesua beste toki batzuetan erreplikatu ahal izateko; hala ere, oraindik ez da transferitu.

Hiriko beste auzo batzuetara ere zabaldu nahi genuke jardunbidea, edo beste herri batzuetara. Pozik partekatuko genuke gure esperientzia.


Deskargatu PDF formatuan
Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna