60 urtetik gorako Bilboko emakumeen egoerari buruzko azterlana


Entitate bultzatzaileak: Bilboko Udala

Arloa:

Helburua biztanleria:

Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Azterlan honetan, 60 urtetik gorako 59 emakumek beren ikuspegia, bizipenak eta ezagutza eskaini dituzte, gainerako herritarrek ondo ezagut ditzaten adineko emakumeen errealitatea, interesak eta nahiak, baita haien beharrak ere Bilboko bizitza sozial, ekonomiko, kultural eta politikoko esparru guztietan adineko gizonen eta gainerako emakumeen baldintza berdinetan parte hartu ahal izateko.



Helburua:

Metodologia:

Printzipio gidari gisa aniztasunaren eta desberdintasunaren errespetua hartuta, Bilboko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren ardatz ere badena, denek aukera berdinak izatea eta, adina edozein dela ere, inor ez baztertzea bermatu nahi da, besteak beste.

Azterlana emakumeen elkarteei, adinekoen elkarteei eta interesatuta dagoen orori zuzenduta dago, eta Oihane Agirregoitiak, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak, eta Eduardo Maizek, Gizartekintza eta Etxebizitzako zinegotziak, aurkeztuko dute, otsailaren 26an, 17:00etan, Bidebarrietako liburutegian. 

Zahartzaroaren feminizazioa Biztanleria-proiekzioen arabera, biztanleria zahartzen ari da, eta, 2050erako, 65 urtetik gorako munduko biztanle kopurua hirukoiztu egingo da. Bilboko datuen arabera, 60 urtetik gorako emakumeak Bilboko biztanleen % 28 dira. Horretaz gain, Bilbon bizi diren 60 urtetik gorako 99.322 biztanleetatik % 59,21 emakumeak dira. Baina datu hori ez da soilik Bilboko udalerrian nabarmentzen; errealitate orokorra da, gero eta emakume adineko gehiago egongo baita. 

60 urtetik gorako Bilboko emakumeak Parte-hartze aktiboa: kulturako, berdintasuneko, aisialdiko, kiroletako eta osasunaren sustapeneko udal ikastaro, tailer eta programetan parte hartzen duten adinekoen % 80 baino gehiago emakumeak dira. Nabarmentzekoa da emakume askok parte hartzen dutela adinekoen elkarteetan (gutxi gorabehera Bilboko emakume adinekoen % 20); adineko izatera pasatzean hasi dira parte hartzen, eta ahalduntze-esperientzia gisa ikusten dute, ondo sentiarazten diena. Emakume adinekoentzat oso garrantzitsua da beste emakume batzuekin elkartzea eta gozatzea, batez ere etorkinentzat, eta, haien ustez, Bilboko garraio publikoa zerbitzu publiko ona da, funtsezkoa zahartze aktiboa eta parte-hartzailea izateko. Desgaitasun-ziurtagiri gutxiago: emakume gutxik dute desgaitasun-ziurtagiria, Bilboko biztanleen kopurua kontuan hartuta, adin-tartea edozein dela ere. Nahiz eta emakumeen ia % 60k izan 60 urte baino gehiago, ziurtagirien % 48,11 soilik dituzte. Mendekotasunari dagokionez, emakumeak dira nagusi, argi eta garbi: Bilbon, 60 urtetik gorako 5.883 emakumek dute mendekotasun-ziurtagiria; hau da, adineko guztien % 71,15ek. Horren arrazoi nagusia da emakumeek bizi-itxaropen handiagoa dutela.

Emakume gutxik jasotzen dute pentsioa egindako lanagatik: Bilboko hamar emakume adinekotik lauk baino gutxiagok jasotzen dute pentsioa egindako lanagatik; aldiz, ia gizon guztiek jasotzen dute. Pentsioaren batez besteko zenbatekoari dagokionez, paradoxikoki, emakumeen kasuan, alarguntzako pentsioak eta erretirokoak antzeko zenbatekokoak dira.

Emakume adineko askok ez dakite zer diru-laguntza, prestazio eta gizarte-zerbitzu dauden, eta dakitenek era horretako baliabideak jasotzea zaila dela sentitzen dute.

Bizitegi-gune propio baten alde: bizitegi-baliabideei dagokienez, emakume adinekoek bizitegi-gune propioa izan nahi dute, modu autonomoan antolatzeko eta erabakiak hartzeko, eta laguntza komunitarioa eta zaintza jaso; haien ustez, egoitzek autonomia mugatzen dute. Mugikortasunarekin eta minarekin erlazionatutako arazoez gain, zahartzeari lotutako arazo nagusietako bat bakardadea da, osasunak okerrera egiteko arrazoia ere izan daitekeena.

Segurtasuna eta genero-indarkeria: Bilboko emakume adinekoek segurtasunari eta genero-indarkeriari eta etxeko indarkeriari buruz ekarritako informazioa aztertu ondoren, 60 urtetik gorako emakumeek salatzen dituzten 10 delituetatik 6 baino gehiago lapurretak edo ebasketak dira; gizonen artean, portzentaje hori 10etik 2koa da. Bikoteko eta familiako indarkeriari dagokionez, indarkeria-egoera horiek bereziki egoera ahulean jartzen dituzte. 60 urtetik gorako emakumeek ia ez dituzte erabiltzen indarkeria-egoeran dauden emakumeei zuzendutako baliabideak eta zerbitzuak.

Besteak beste, senideen uzkurtasunak mugatu egiten ditu emakume adinekoek indarkeriazko harremanetatik irteteko dituzten aukerak. Izan ere, senideen ustez, problematikoa da tratu txarrak ematen dituena biktimaren zainketarik gabe edo etxebizitzarik gabe geratzea. Hortaz, zainketari dagokionez, emakume adinekoek zailtasunak dituzte zereginei mugak jartzeko, bereziki bilobak zaintzerakoan. Gainera, uste dute alde nabarmenak daudela emakume gazteek eta adinekoek nola zaintzen duten: badakite zainketa-lanak egin dituztela, eta halakoak egiten jarraituko dutela ahal duten bitartean, baina jabetzen dira ez dutela zainketarik jasoko familien aldetik. Hala ere, azterlanean parte hartu duten gehienek gustuko dute bilobak zaintzea, eta ez lukete haiek zaintzeari utzi nahi.

Zahartze aktiboaren alde. Azkenik, azterlanean parte hartu duten emakume adineko guztiek adierazi dute zahartzea, adin-kontua baino, bizitzeko eta gorabeherei aurre egiteko modu bat dela, eta gogorarazten dute, zahartze aktiboa izateko, funtsezkoa dela aktibo egotea, familiarekin eta lagunekin harremana izatea, eta haien osasunaz eta ongizateaz arduratzea.

 



Parte hartzea: Bai

Eragina:

59 emakumek beren ikuspegia, bizipenak eta ezagutza eskaini dituzte proiekturako; horri esker, emakumeen taldearen errealitatea zein den jakin daiteke.


Bilbotar guztien % 28 dira, eta, 60 urtetik gorako 99.322 biztanleetatik, % 60 dira emakumeak.


Profila: parte-hartzaileak, pentsio txikiagoen titularrak, familiaren ongizateaz kezkatutakoak, eta, bereziki, zahartze aktiboa izateko prest daudenak.


Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetzako zinegotziak eta Gizartekintza eta Etxebizitzako zinegotziak aurkeztuko dute azterlana, otsailaren 26an, 17:00etan, Bidebarrietako liburutegian.


Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna