Ontziratu gurekin. Nagusi 2014


Entitate bultzatzaileak: Bilboko Udala

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea

Helburua biztanleria: Adinekoak

Bizkaian bizi diren 60 urtetik gorako pertsonak.


Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Bizkaian bizi diren 60 urtetik gorako 300.000 adinekorentzat baino gehiagorentzat erreferentzia esparrua da Nagusi 2014 azoka.

Topaketa eta hartu-emanak sustatzeko espazioa eskaintzen du azoka honek, administrazio publiko eta enpresa pribatu ezberdinek kolektiboari eskaintzen dizkioten zerbitzu eta baliabide ugariei buruzko informazioa lortzeko lekua ere bada. Baina adinekoak “kontuan edukitzen dituen” ekitaldia da batez ere Nagusi azoka.

Hiru egunean zehar, ikusgarritasuna lortzen dute hedabideen aurrean eta agenda politikoetan. Horregatik, garrantzitsua da adineko pertsonen kolektiboak eta gizarte-eragile gisa duen potentzialak Nagusi azokak ematen duen aukerak onartzea. Halaber, Gizarte Ekintzako Ataletik adinekoen partaidetzarako bideak sustatu behar ditugu.



Helburua:

Bilboko Udalaren www.mayoresdebilbao.com webgune berria ezagutzera eman eta bertara sartzeko aukerak erraztea. Webgune horretan Gizarte Ekintza ataletik, adineko pertsonen elkarteetatik, kultura-agendatik eta abarretik bultzatzen ari diren zerbitzu, laguntza, programa eta proiektuen inguruko informazioa ageri da.

“Bilbo, Hiri Adeitsua Adinekoekin” proiektua ezagutzera ematea, Ebaluazio Plana zein izango den jakinaraziz eta abian jarritako ekintza batzuk aurkeztuz.

Esparruarekin hitzartutako adineko elkarte ezberdinak “zahartze aktiboaren" inguruan egiten ari diren lana ikusgai jartzea.

Bertaratutako pertsonak entretenitzea kalitatezko jarduera erakargarriekin. Bertan, adineko pertsonak dira benetako protagonistak, baina ikuspegi ireki eta sustatzailea ezartzen da belaunaldi arteko harremanen aurrean.



Metodologia:

Stand-ak itsasontzien eta nabigazioaren munduko elementuak izango ditu, bisitarientzat Bilboko Udalak abian jarritako jardueretan parte hartzeko aukera modu erakargarrian islatzeko.

- Ibilbide-orria 
- Aginte-zubia
- Eskotilla
- Belak
- Nabigazio-egunkaria

Edizio berri honetan, Udalaren stand-ak “Bilbo, bizitzeko esparru egokiena” izenekoak, helburu nagusi bat du: gure hiriak dituen alderdi on guztiak AZPIMARRATZEA. Badakigu hobetzeko gauza asko daudela oraindik, baina gauza asko ongi egiten ari dira, eta hori erakusteko momentua da.

1. Aginte-zubia – Ontziratu gurekin www.mayoresdebilbao.com
Udalaren webgune berria pertsonei aurkeztu eta bertara sartzeko aukera erraztea da helburua. Horretarako, pantaila handi batera konektatutako hainbat pantaila eta teklatu egongo dira eskuragarri. Irakasle batek webguneko atal eta informazio guztien inguruko azalpenak emango ditu.
Oroigarri gisa (aurrekontuaren arabera) agenda edo eskumuturreko bat emango da, lema honekin: “ontziratu gurekin www.mayoresdebilbao.com helbidean”

2. Nabigazio-koadernoa - Bilbo, Hiri Adeitsua Adinekoekin. B+60 Ibilbidea Ekintza Planaren ebaluazio-prozesuak, hain zuzen ere “Bilbo, Hiri Adeitsua Adinekoekin” proposamenaren barnean dagoenak, helburu gisa du abian jarritako jarduerak modu xehatuan berrikusi eta balioestea, baita herritarrek haien inguruan duten hautematea zehaztea ere, Plana bera eta OMEk zehaztutako planteamenduarekiko ikuspegia ebaluatu eta, era horretan, etorkizuneko Jarduera Planeko jarduera-ildoak berriro diseinatzeko. Nabigazio-koaderno baten itxurarekin, Planeko jarduera aipagarrienak apuntatuko dira. Ibilbide-orri baten moduan, aurrerapena irudikatuko da, eta ibilbide-orri horren helmuga izango da “zahartzeko amestutako hiri onena”. Bertan photocall-a ere egongo da. Bertan, argazkidun orri markatzailea emango zaie opari gisa bisitariei. Argazki bakoitzean planaren jarduera bakoitzaren azalpen txiki bat agertuko da.

3. Eskotilla – Eszenatoki nagusia
Bilboko Adineko Pertsonen elkarteek programatutako jarduerez gain, hauek azpimarratu nahi ditugu:
- Habanera eta Bilbainada txapelketa. Stand-ean bertan.
- “Topaketak Eskotillan Ana Urrutiarekin” programa. Bi pertsonaia ezagun ekarriko dira: Ana Urrutiak Juan Félix Madariaga, Gizarte Ekintzako zinegotzia (larunbatean), eta Ibon Areso (igandean) elkarrizketatuko ditu.



Parte hartzea: Bai
Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna