Cineforum Intergeneracional


Entitate bultzatzaileak: Irudi Biziak, Bilboko Udala

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea

Helburua biztanleria: Adinekoak

Adinekoak.


Lurralde eremua: Herria

Deskribapena:

Programa honen bidez adinekoei analisi-tresna bat eman nahi zaie, aukera- eta ekintza-askatasuna neurtu eta sustatzeko; era horretan, beren arazoak aztertu eta irtenbideak aurkitzeko gai izango dira, eta, hala, adinekoen kolektiboa komunitatean integratuz joango da, baita beste adin eta kultura-taldeekin ere.

Bilboko Udalak abian jarritako “Bilbo Hiri Adeitsua Adinekoekin” izeneko bigarren planari babesa ematea da helburua, hain zuzen ere Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), “Global Age-Friendly City Guide” ekimenaren bidez, Adinekoekin Adeitsuak diren Hirien Munduko Sarera atxikitako hirien adeitsutasuna sustatzeko. Proposatutako zortzi esparrutatik, hauek babestu nahi ditugu proiektu honekin:

1. Gizarte-partaidetza, Bilboko Udalak adinekoentzako hiri adeitsurako aurkeztutako planaren 6. ardatzari lotuta dagoena; hau da, SAREAK ETA GIZARTE-BABESA helburuekin. Plan horretako jarduera-ildoetan zehaztutako hainbat helburu lortu nahi dira, haien artean:

  1. Adin eta kultura ezberdinetako pertsonen partaidetza sustatzeko jarduerak egitea.
  2. Bilboko ekitaldietan belaunaldien arteko hartu-emana sustatzea.

2. Errespetua eta gizarteratzea, plan horretako 7. ardatzari lotuta.

3. Komunikazioa eta informazioa, plan horretako 5. ardatzari lotuta.



Palabra: Intergeneracional

Helburua:
  • Burua aktibo mantentzeko suspertzea, kasu honetan, ekitaldi zinematografikoetan parte hartuz.
  • Harreman sozialak sustatzea, pertsonen arteko komunikazioa bultzatuz. Adin, sexu eta jatorri ezberdineko pertsonen artean, alegia.
  • Aisialdi eta harreman jarduera ludiko zein parte-hartzaileen bidez kultura sustatzea.
  • Aisialdiaren kudeaketa eta okupazioa modu aktibo zein dibertsifikatuan bultzatzea.
  • Adinekoen kolektiboaren irudi soziala hobetzea, harekin zerikusia duten estereotipoak gaindituz.
  • Programa horretan ahalik eta pertsona kopuru handienak parte hartzea, gizarte-desberdintasuna, isolamendu soziala eta erosahalmen gutxiagoko pertsonek edukitzen duten ondoez psikologikoa gaindituz.
  • Belaunaldi arteko eztabaida piztea, filmetako gaiei buruzko hausnarketak eginez eta, batez ere, belaunaldien arteko gaien inguruan hausnartuz. Era horretan, elkarren arteko aberastasuna sustatuko da.


Metodologia:

Proiektuaren garapena:

  1. Hautatutako film luzeak eta proiekzioak egiteko lokala zein teknikariak kontratatu eta prest uztea. El Carmen aretoa da lokala. Bilboko erdialdean dago kokatuta, Indautxu plazan, ongi komunikatuta dago eta ezinduentzako irisgarria da. Gure ustez, helburuetako bat da esparru ezberdinetako (auzo ezberdinetakoak, ideia ezberdinetakoak, elkarte ezberdinetakoak…) adineko pertsonen arteko harreman eta komunikazioa sustatzea, baita belaunaldi ezberdinetako pertsonen artekoa ere, erdigunean kokatutako eta ongi komunikatutako lokal bat hautatzea ezin hobea da proiektuarentzat.
  2. Programa osoa abian jartzea Udaleko Gizarte Ekintzako Sailarekin batera, oro har adineko pertsonek osatutako kolektiboen artean jarduera honen berri emanez.
  3. Programaren berri ematea Bilboko adinekoen elkarteetan, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan, barrutietako kontseiluetan eta udal zentroetan kartelak ezarriz. Kartel horietan, zein pelikula proiektatuko diren zehaztuko da, baita zein egun eta ordutan ere. Babeslea eta antolatzaileak ere agertuko dira kartelean, eta, horrez gain, 60 urtetik gorakoentzat doakoa izango dela eta 60 urtetik beherakoentzat 1 €-ko salneurria izango duela zehaztuko da. Irratian, Bilboko telebistan eta prentsa-ohar baten bidez ere programaren berri emango da.
  4. Barne-kontrolerako plana garatzea gorabehera posibleak konpontzeko eta programak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko.
  5. Bilkurak honela egituratuta egongo dira: - Zinema-aretoan harrera eta arreta emango zaie pertsona interesdunei. - Aurkezpen xehatua egingo da filma modu aberasgarriagoan ikusteko eta filmaren izaera azaltzeko: zergatik hautatu den, zer den film horren inguruko alderdi aipagarriena, zertan jarri behar duten arreta eta abar. Jarraian, filma ikusiko da. - Eztabaida-solasaldia eta bateratze-lana, elkarteko kide batek dinamizatuta eta garatuta.
  6. Amaierako memoria eta programaren laburpena osatzea.


Parte hartzea: Bai
Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna