Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europako Egunaren ospakizuna


Entitate bultzatzaileak: Bilboko Udala

Arloa: Herritarren parte-hartzea eta enplegua

Helburua biztanleria:

Deskribapena:

Bilboko Udalak Nazioarteko Elkartasunaren Europako Egunarekin bat eginez, Bilboko Udalak jarduera-ziklo bat prestatu du apirilaren 28tik maiatzaren 5era arte. Jarduera horiekin zahartze aktiboaren garrantzia eta belaunaldi desberdinen arteko lankidetza sustatu nahi dira, maila kolektiboan zein indibidualean.

Adineko pertsonentzako eta 65 urtetik beherako pertsonentzako jarduera-zikloa Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko etorkizuneko lan-ildoaren hasiera da.

Hartu Emanak Elkartearen babesa du ekimen honek, Bilboko adinekoen sei elkartetan aplikatzen da, eta, hurrengo edizioetan, elkarte kopurua areagotzea espero da.



Helburua:

Zahartze aktiboaren eta belaunaldi ezberdinen arteko lan bateratuaren garrantzia azpimarratzea.



Metodologia:

Aurten, Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europako Egunaren laugarren edizioa ospatzeaz gain, Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldi arteko Solidaritatearen Europako Urtea ere bada. Horregatik, Bilboko Gizarte Ekintza Atalak esperientzia pilotu bat jarri du abian belaunaldi ezberdinetako pertsonen partaidetza oinarritzat hartuta. Esperientzia horrek etorkizunerako lan-ildo berria zehaztuko du.

Hartu Emanak Elkartearekin elkarlanean egin da ekimen hau. Azken urte hauetan, elkarte horrek belaunaldi arteko jarduerak sustatzeaz gain, horren inguruko kontzientziazio-lan handia egin du Bizkaiko Lurralde Historiko osoan eta Bilboko adineko sei elkarteren inplikazioa ere badu, beren belaunaldi arteko programak diseinatu eta garatuko baitituzte.

Hartu Emanak Elkartearekin elkarlanean egin da ekimen hau. Azken urte hauetan, elkarte horrek belaunaldi arteko jarduerak sustatzeaz gain, horren inguruko kontzientziazio-lan handia egin du Bizkaiko Lurralde Historiko osoan eta Bilboko adineko sei elkarteren inplikazioa ere badu, beren belaunaldi arteko programak diseinatu eta garatuko baitituzte.

Adineko elkarte parte-hartzaileen lehen lanetako bat da aurten, Belaunaldi arteko Solidaritatearen Europako Egunean Belaunaldi Ateko Baterako Programa ospatzea —larunbat honetan, hilak 28 eta datorren maiatzaren 5ean— jarduera hauekin:

Apirilaren 28a, larunbata. Zinema Foruma
Lan-Ekintzako Ekitaldi Aretoa (11:00-13:00)
Guztira 50 pertsonak (adineko 25 pertsonak, eta 25 haur, gazte eta helduk) “UP: una aventura de altura” animazio-pelikulaz gozatuko dute. Zuzendariak: Pete Docter eta Bob Peterson. Filma ikusi ondoren, Álvaro Mosquerak, Psikologian lizentziatuak eta Aspaldiko Egoitzako Zerbitzu Psikosozialeko Pedagogia buruak, zuzenduko du foruma.

Maiatzaren 5a, larunbata. Literatura-hizketaldia. Abandoko Adinekoen Elkartea (11:00-13:00). Ann Cameronen “El lugar más bonito del mundo” (Munduko leku politena) haurrentzako liburuari buruzko literatura hizketaldia. Gasteizko Berritzeguneko burua den Miguel Loza Aguirre izango da moderatzailea.

Programako azken ekitaldi gisa, maiatzaren 13an (igandea) belaunaldi arteko martxa egingo da, Nagusi Elkartearekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta BBKrekin batera antolatutakoa. Bertan, belaunaldi artean kirola modu ez-lehiakorrean egitea sustatuko da, era horretan, adin guztietarako bizimodu ohitura osasungarriak sustatzeko, ez ikuspegi fisikotik begiratuta bakarrik, baita ikuspegi holistikotik eta harreman ikuspegitik begiratuta ere.



Parte hartzea: Bai
Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna