BEGIRADA AKTIBOA - Adinekoen artean bakardade-egoerak detektatzen


Entitate bultzatzaileak: Adinekoen Kontseilua , Bilboko Udala, Gizartekintza Saila

Arloa: Parte-hartzea eta gizarte sarea, Errespetua eta barne hartzea, Herritarren parte-hartzea eta enplegua

Helburua biztanleria: Adinekoak

Egoera ahulean, bakarrik, baztertuta edo gizarte-arriskuko beste egoera posible batzuetan dauden Bilboko 60 urteko edo gehiagoko adinekoak.


Lurralde eremua: Herria

Ambito Localidad: Bilbao

Deskribapena:

Gizartekintza Sailak ikusi zuenez adinekoek ez zituztela ezagutzen prestazio sozialen inguruan dituzten eskubideak, 2013-2014 artean Grupo Servicios Sociales Integrados, S. Coop. enpresak proiektu aitzindari bat jarri zuen martxan: Adinekoen Begirada Aktiboa. Proiektu horren bidez, bakarrik geratzeko arriskuan zeuden pertsonak identifikatu nahi izan ziren; horretarako, udalerriko adinekoen elkarteak aktibatu ziren, eta haiek ahaldundu helburu hori lortzeko, inork baino hobeto ezagutzen dituztelako auzoak.


Egoera soziodemografikoak erakusten duenez, biztanleria zahartuz doa, adineko emakumeak gizonak baino gehiago dira, eta gora egin du 80 urteko edo gehiagoko pertsona kopuruak. Nahiz eta zahartzeak ez duen zertan berekin ekarri menpekotasuna eta bakardadea, datuek adierazten dute ehuneko handienak adinekoen artean daudela; bereziki bakarrik bizi diren emakumeen artean. Menpekotasun- edo bakardade-egoera horiek arrisku larriak ekar ditzakete osasun fisikorako eta mentalerako: handitu egiten dute hainbat eratako gaixotasunak izateko arriskua (infartuak, iktusak, artritisa, 2 motako diabetesa, narriadura kognitiboa, depresioa, loaren asaldurak, hotzeri arruntak, etab.), baita osasungarriak ez diren portaerak eta ohiturak hartzeko arriskua ere, eta osasun-baliabide gehiago kontsumitzen dira (arrisku handiagoa dagoelako erorikoak izateko), ospitaleratze eta instituzionalizazio gehiago izaten dira, eta etxez etxeko arreta jasotzeko behar handiagoa dago.

Hori dela-eta, menpekotasuna, oro har, eta bakardadea, bereziki, zahartzearen erronka handietako bat bihurtu dira, eta osasun publikoko arazo bat ere bai; eta Bilbon ere badago arazo hori. Udalerriko Gizarte Zerbitzuek argitaratutako azken memoriaren arabera (2016), bertako 345.642 biztanleetatik % 24k (81.582) 65 urte edo gehiago zituzten. % 61 emakumeak ziren, eta % 37k 80 urte edo gehiago zituzten. Gizarte Zerbitzuek adinekoen 22.269 kasu izan zituzten aktibo (% 66 emakumeak); hortaz, Gizarte Zerbitzuek identifikatu gabeko adineko ugari zeuden (59.313). Datu horrek autonomia edo babesgabetasuna adieraz dezake.

Gizartekintza Sailak ikusi zuenez adinekoek ez zituztela ezagutzen prestazio sozialen inguruan dituzten eskubideak, 2013-2014 artean Grupo Servicios Sociales Integrados, S. Coop. enpresak proiektu aitzindari bat jarri zuen martxan: Adinekoen Begirada Aktiboa. Proiektu horren bidez, bakarrik geratzeko arriskuan zeuden pertsonak identifikatu nahi izan ziren; horretarako, udalerriko adinekoen elkarteak aktibatu ziren, eta haiek ahaldundu helburu hori lortzeko, inork baino hobeto ezagutzen dituztelako auzoak.

Emaitza gisa, udalerriko adinekoen elkarteekin, beste elkarte profesional batzuekin eta oro har biztanleekin luzaroan lan egin ondoren, 2017an, informazio-kanpaina bat egin zen 80/85 urteko edo gehiagoko biztanleentzat; besteak beste, biztanle horien bizi-baldintzak ere identifikatzeko. Kanpaina horren barruan, taldeko informazio-bilerak egin ziren, barrutika, baita hainbat bisita ere informazio-bilera horietara joan ezin izan zuten adinekoen etxeetara. Bisitatu genituen 1.251 pertsonetatik, erantzun zutenen % 12k adierazi zuten bakarrik sentitzen zirela.

Gaur egun, Begirada Aktiboa kanpainak adinekoen sare aktibo bat du, Bilboko adinekoen elkarteetako pertsonek osatua, «elkartasun-antena» deiturikoak. Sare horri esker, bakarrik geratzeko arriskuan dauden edo beren ingurunean beste arrisku-egoeraren bat jasan dezaketen beste adineko batzuk identifika daitezke.

Era berean, beste sare aktibo bat ere badu, hauek osatzen dutena: beste elkarte profesional batzuek, bezero gisa adinekoak dituztenak; eta bilbotarrek oro har, aipatutako egoerak detektatzeko eta bideratzeko eragile gisa dihardutenak.

Begirada Aktiboa kanpainan parte hartzen duten eragileek adinekoen artean eta, hortaz, beste talde batzuetan bakardade-egoerak identifikatzeko erronkaren aurrean adierazi dituzten zailtasunetako bat bakardadearen kontzeptua mugatzea eta aplikatzea izan da, oso subjektiboa baita.

Nagusiki horregatik jartzen du arreta BEGIRADA AKTIBOA kanpainak egoera ahulean dauden Bilboko adinekoengan; mota hauetako arrisku-faktoreak biltzen dituen egoera honi esaten zaio egoera ahula:

  • Fisiologikoak (autonomia galtzea, etab.).
  • Psikologikoak (depresioa, antsietatea, narriadura kognitiboa, etab.).
  • Sozialak (bakardadea, gizarte-laguntzarik eza, isolamendu soziala, pobrezia, etxebizitza mota eta egoera, etab.) eta harremanetakoak (familia, laguntzak, etab.).
  • Beste arrisku-egoera posible batzuk; esaterako, hauek:

ü  Irisgarritasun-arazoak

ü  Tratu desegokiak

ü  Pertsonaren osasun fisikoa, psikologikoa eta soziala arriskuan jartzen duten portaera ez-osasungarriak

ü  Etxe barruko eta etxetik kanpoko arriskuak, etab., adinekoak egoera ahulean uzten baitituzte, nola etxe barruan hala etxetik kanpo. 

Kontuan izanda egoerak detektatzea eta zerbitzu-zorroko baliabideak lortzeko oinarrizko gizarte-zerbitzuetara bideratzea lan nekeza izan dela (eta oraindik ere hala dela) programaren barruan, 2018an Begirada Aktiboa kanpainak, hari jarraipena emateaz gain, erantzun zehatzak ere eman nahi dizkie identifikatutako pertsonei, haien ezaugarri, gustu eta lehentasunetara egokitutako esku hartzeko ibilbide bati ekiteko aukera eman dezaten.

Horretarako, HARREMANEN SARE AKTIBO bat eraiki nahi da, identifikatutako pertsonen ahultasuna, gizarte-isolamendua edo bakardadea arintzeko eta auzotarren arteko edo auzoko harreman egonkorrak sustatzeko, katilu bat kafe edo adinekoen ezaugarri, gustu eta lehentasunetara egokitutako beste jardueraren bat aitzakia gisa hartuta. Programaren osagarri ona izango litzateke, baita bide on bat ere pertsona horiekin gizarte-integrazioko ibilbide bati ekiteko eta, horrela, kanpora ateratzeko mugak dituzten edo gizarte-harremanik batere edo ia batere ez duten pertsonen artean harreman-sare lagunkoiak eta autonomoak sortzeko.



Palabra: Soledad, Egoera ahulean dauden adinekoak

 Esteka webgunera

Helburua:

1. helburu orokorra: adinekoen menpekotasuna saihestea, sare aktibo bat sortuta, hauek osatuko dutena: adinekoak, bezero gisa adinekoak dituzten beste erakunde profesional batzuk, eta herritarrak oro har. Sare horrek ahultasun- eta bakardade-egoerak, gizarte-isolamendukoak eta beste arrisku-egoera batzuk detektatzen lagunduko du, eta haiei erantzuna ematen.

1.1. helburu espezifikoa: Bilboko Udaleko adinekoen elkarteak, beste elkarte profesional batzuk eta herritarrak oro har adinekoen taldean egon litezkeen bakardade- eta ahultasun-egoerak, gizarte-isolamendukoak eta beste arrisku-egoera batzuk detektatzen inplikatzea, borondatez eta doan.

1.2. helburu espezifikoa: Bilboko udalerriko adinekoen artean bakardade- eta ahultasun-egoerak, gizarte-isolamendukoak edo beste arrisku-egoera batzuk detektatzea.

1.3. helburu espezifikoa: adinekoen bakardade- eta ahultasun-egoerei, gizarte-isolamendukoei edo beste arrisku-egoera batzuei buruzko informazioa Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bideratzea.

2. helburu orokorra: bakardade- edo ahultasun-egoeran, gizarte-isolamendukoan edo beste arrisku-egoera batzuetan dauden adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, eta, zeharka, ingurunean geratu ahal izateko aukera, identifikatutako pertsonei erantzun zehatzak emango dizkieten zahartze aktiboko ekintzak martxan jarrita. Horretarako, aktibazio indibidualeko eta gizarte-integrazioko ibilbideak sortuko dira Bilboko udalerrian (hain zuzen ere, harremanen sare aktiboa), adinekoen ezaugarri, gustu eta lehentasunetara egokitutakoak eta era horretako egoerak arintzen lagunduko dutenak.

2.1. helburu espezifikoa: auzotarren elkarteak eta boluntario-erakundeak identifikatutako pertsonen aktibazio indibidualeko eta gizarte-integrazioko ibilbideetan parte hartzen inplikatzea.

2.2. helburu espezifikoa: identifikatutako pertsonen arrisku-/muga-mailaren arabera aktibatzea esku-hartzeak.

2.3. helburu espezifikoa: parte hartu duten eta identifikatu diren gizarte-isolamendua edo bakardadea gutxitzea.

2.4. helburu espezifikoa: parte hartuko duten eta bakardade- eta ahultasun-egoeretan, gizarte-isolamendukoetan edo beste arrisku-egoera batzuetan dauden adinekoen euren artean eta adineko horien eta inguruko beste batzuen artean harremanen sare aktibo bat eraikitzea, autonomoa eta lagunkoia.

 



Metodologia:

BEGIRADA AKTIBOA proiektuaren helburua da Bilboko gizarte-ahultasuneko eta bakardadeko egoerak ezagutarazten laguntzen duen gizarte-zerbitzu bat diseinatzea, identifikatutako pertsonekin esku hartzeko planak aktibatzeko, gizarte zibilaren, boluntarioen eta profesionalen laguntzarekin.

Metodologia orokorra:

- Bakardade-eta ahultasun-egoeran, gizarte-isolamendukoan edo beste arrisku-egoera batzuetan dauden adinekoei buruzko informazioa identifikatzeko eta bideratzeko, orain arteko metodologiarekin jarraituko da; hau da, Bilboko adinekoen 53 elkarteetako adinekoak, beste elkarte batzuetako profesionalak eta oro har herritarrak mobilizatzea.

Metodologia aktibo eta dinamiko baten bidez, urtean zehar prestakuntza- eta informazio-bilerak egingo dira aldian-aldian «gizarte-antenekin», identifikatutako kasuei buruzko informazioa ezagutarazteko espazio bat izateko, baita elkarte bakoitzean proiektua ikusarazteko kudeaketa-lanean aurkitu diren zailtasunekin, oztopoekin, antena gisa duten lana behar bezala gauzatzeko sor litezkeen kezkekin, lan-proposamen berriekin eta abarrekin erlazionatutako gaiei buruzko sortze-espazio bat ere.

- Harremanen sare aktiboa sortzeko, gizarte-harremanik batere edo ia batere ez duten edo bakarrik sentitzen diren adinekoen artean aktibatuko da sare hori, haien gizarte-isolamendua edo bakardadea arintzeko (biak ahultasunaren adierazleak). Horretarako, gizarte-integrazioko ibilbideak egingo dira pertsona horiekin batera, profesional dinamizatzaile batekin edo hainbat erakundetako (Caritas, Gurutze Gorria, Nagusilan, etab.) boluntarioekin elkartu eta katilu bat kafe hartzea edo antzeko beste jardueraren bat egitea aitzakia gisa hartuta. Partaideek, beren aukera, gustu eta lehentasunen arabera (arkitektura-oztopoak, mugikortasuna, irakurtzeko zaletasuna, informatikarako zaletasuna, etab.), hainbat esku-hartzetan hartuko dute parte, eta, esku-hartze horietan oinarrituta, espazio lagunkoi bat sortuko dute, elkartzeko eta hitz egiteko, konfiantzazko loturak sortzeko, sozializatzeko aukera ematen duten inguruko baliabideak ezagutarazteko, konpondu gabeko beharrak hautemateko eta udal baliabideak gomendatzeko edo haietara bideratzeko, auzotarren artean lotura egonkorrak sor daitezen.

Ezarpen-faseak:

1. fasea: 2013-2014

  1. 1. Adinekoen sare aktiboa sortzea eta martxan jartzea

Bilboko adinekoen 53 elkarteetako adinekoak mobilizatuta, 2013ko azaroan jarri zen martxan informazio-bilera batekin.

Erabilitako metodologian, elkarteetako kideek bakardade-kasu zehatzen berri eman ziezaioketen «gizarte-antena» izenekoari; alegia, haien elkartean erreferentzia den pertsonari. Pertsona horrek Gizarte Zerbitzu Integratuetako langileei ematen zien kasu horien berri, protokolo zehatz batzuei jarraikiz. Lehenik, Bilboko Udaleko Gizartekintza Saileko datuekin alderatzen zen informazio hori, eta, elkarteek proposatutako pertsonak espedienteren bat zabalik izanez gero, Gizarte Zerbitzu Integratuetako teknikari bat etxeraino hurbiltzen zen informazioa biltzeko. Datu horiek Sailari helarazten zitzaizkion, eta Sailak esku-hartze pertsonalizatu bat jartzen zen martxan egoera bakoitzerako. Jardunari amaiera emateko, informazioa itzultzen zitzaien elkarteei, eta zer ekintza jarri diren martxan adierazi.

Horrela, elkarteetako adinekoen borondatezko partaidetza lortuta, «Adinekoen Begirada Aktiboa» kanpainak bitarteko egoki bat izan nahi zuen bakarrik zeuden adinekoak ikusarazteko, ezkutuan gera ez zitezen.

  • Proiektua abiaraztea. Informazio-bilera adinekoen elkarteekin 

2013ko azaroaren 14an jarri zen martxan Adinekoen Begirada Aktiboa proiektua, Bilboko adinekoen 53 elkarteei aurkeztuta. Bilboko Udaleko Gizartekintza Sailak informazio-bilera bat egin zuen Burtsaren eraikinean, eta gonbidapena jaso zuten elkarteen % 84 bertaratu ziren.

Bilera hartan, informazioa eman zitzaien proiektuaren helburuei eta jarduerei buruz, eta elkarteei eskatu zitzaien bakardade-egoerak hautemateko erreferentzia izango ziren Adinekoen Begirada Aktiboa proiektuko bi «gizarte-antena» identifika zitzatela. Ekitaldiaren amaieran, posterrak eta informazio-diptikoak banatu ziren, elkarteetan proiektua ezagutarazteko.

       2. Adinekoen sare aktibora jendea erakartzeko eta haren segimendua egiteko prozesua 

Guztira, 73 gizarte-antena proposatu zituzten elkarteek (hau da, % 85eko partaidetza), eta 8 orduko prestakuntza eskaini zitzaien 2013ko abenduan eta 2014ko urtarrilean, zenbait saiotan.

Prestakuntza horretan, Adinekoen Begirada Aktiboa proiektuaren garrantzia eta hedadura indartzeaz gain, bakardade-egoerak eta beste arrisku-egoera batzuk hautemanez gero beren elkarteetako erreferentzia gisa zer zeregin edo funtzio egin behar dituzten erakutsi zitzaien:

  • Proiektua elkartean ezagutaraztea.
  • Antenen zeregina mugatzea: elkartean erreferentzia gisa jokatzea.
  • Bakardade-egoera eta beste arrisku-egoera posible batzuetan jokatzeko prozedurak.
  • Hautemandako kasuak bideratzeko prozedurak.           
  • Bakardadearen kontzeptua eta beste arrisku-egoera batzuk mugatzea eta adostea.
  • Bakarrik egon litezkeen pertsonei buruzko informazioa biltzeko tresna aurkeztea eta azaltzea. Beste arrisku-egoera batzuk azaltzea.

Geroago, 11 segimendu-jardunaldi egin ziren gizarte-antenekin; guztira 22 ordu 2014ko urtarrilean, martxoan, maiatzean eta ekainean.

Gizarte-antenekin egindako segimendu-jardunaldietan, identifikatutako kasuak eta haien inguruko zalantzak biltzearekin erlazionatutako alderdiez gain, oinarrizko helburu hauek ere mugatu ziren:

  • Elkarteetako bakoitzeko gizarte-antenen zeregina indartzea.
  • Gizarte-antenek elkarri laguntzea.
  • Zailtasun, oztopo… posibleen segimendua egitea.
  • Kasuak identifikatzerakoan lortutakoa.

Segimendu-jardunaldi guztietan, Adinekoen Begirada Aktiboa proiektuaren helburu nagusia finkatu ahal izan zen gizarte-antenen artean (hau da, bakarrik edo beste arrisku-egoera batzuetan dauden Bilboko udalerriko adinekoak identifikatzea); hori guztia, giro atseginean. Horrela, «gizarte-antena» gisa jokatuko zutela onartu eta beren lana finkatu ahal izan zuten.

Segimendu-jardunaldi hauek bi hilabetez behin egin ziren, eta jardunaldi bakoitzean bilera gehiago edo gutxiago, lanak egiteko antenek beren buruarengan hartutako konfiantzagatik nagusiki, baina baita bakarrik edo beste arrisku-egoera batzuetan dauden pertsonen kasuak identifikatzeko eta biltzeko autonomia handiagoz aritzeko ahalmenean jarritakoagatik ere.

  1. 3. Eragile parte-hartzaileak 
  • Bilboko Udaleko Gizarte Ongizateko Kontseiluko Adinekoen Batzordea.
  • Bilboko adinekoen elkarteak.
  • Bilboko Udaleko Gizartekintza Saila.
  • Grupo Servicios Sociales Integrados, S. Coop.(*).
  • Obra Social La Caixa.

(*) Grupo Servicios Sociales Integrados, S. Coop. onura publikokotzat hartutako gizarte-ekimeneko enpresen kooperatiba bat da, eta zerbitzu profesionalak eskaintzen dizkie partikularrei eta erakundeei menpekotasun edo gizarte-ahultasuneko egoeran dauden pertsonentzako arretaren arloan.

2. fasea: 2015-2016

       2. 1. Sare aktiboa zabaltzea

Bigarren fase honetan, Adinekoen Begirada Aktiboa proiektuak bakarrik dauden pertsonak identifikatzen jarraitzen du adinekoen sare aktiboko «gizarte-antenen» bidez.

Gainera, sarea zabaltzen ere aritu dira, eta, horretarako, beste eragile publiko, sozial eta ekonomiko batzuek eta oro har herritarrek ere hartu dute parte identifikazio-lan horretan. Horrela, bakardadeari aurre egiteko adinekoentzat hiri aktibo eta lagunkoi bat eraikitzen aurrera egin ahal izateko, Adinekoen Begirada Aktiboa proiektuari izena aldatu zaio, eta Begirada Aktiboa bihur da. Horretarako, Bilboko adinekoen elkarteek ez ezik, preskriptore gisa adinekoak eta, oro har, bilbotarrak dituzten beste erakunde edo elkarte batzuek ere hartu dute parte.

Eragile publiko, sozial eta ekonomikoen egitura berri honek bi helburu ditu: batetik, gizarte-antenen sare hori osatzen duten pertsonen/erakundeen kopurua handitzea eta finkatzea; eta, bestetik, udalerriko auzo/barruti guztietara zabaltzea.

Fase honetan erabilitako metodologiak aurreko fasekoaren antzeko prozedura bat izan du; hau da, parte hartu duten eragile publiko, sozial eta ekonomikoen kasuan, erreferentziako gizarte-antenen sare bat sortzea, eta, bilbotarren kasuan, berriz, haiek sentsibilizatzea, beren auzoetan eta, bereziki, komunitateetan hautematen dituzten bakarrik geratzeko arrisku sozialeko egoerei aurre egiten lagun dezaten, horretarako jarritako telefono-zenbaki baten bidez.

       2.2. Proiektua beste eragile publiko, sozial eta ekonomiko batzuei eta oro har herritarrei ezagutaraztea. Informazio-bilera egitea eta atxikitze-eta lankidetza-hitzarmenak sinatzea.

2016ko otsailean eta martxoan, Adinekoen Begirada Aktiboa aurkeztu zieten Bilboko Udaleko Gizartekintza Sailak eta Grupo SSI enpresak 20 erakunde publiko, sozial eta ekonomikori bilera batean. Bilera hartan, proiektuaren helburuei eta jarduerei buruzko informazioa eman zitzaien, eta sare aktiboko bi gizarte-antena identifikatzeko eskatu, ahultasun- eta bakardade-egoerak, gizarte-isolamendukoak eta gizarte-arriskuko beste egoera batzuk hautemateko erreferentzia gisa erabil zitezen.

Ekitaldiaren amaieran, informazio-diptikoak banatu ziren, erakundeetan proiektua ezagutarazteko. Horrela, Euskadiko 17 erakunde publiko, ekonomiko eta sozialek borondatezko atxikitze- eta lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Bilboko Udalarekin, bi gauzatarako: batetik, bakarrik bizi diren, oinarrizko premiei ia erantzun ezin dieten eta familiaren edo gizartearen laguntzarik ez duten adinekoen artean babesgabetasun-egoerak detektatzen jarraitzea; eta, bestetik, isolamendu- edo abandonu-egoerak identifikatzea.

Erakunde horien artean hauek daude, besteak beste: erakunde publikoak (adibidez, Osakidetza), finantza-erakundeak (esaterako, BBK), farmazialari, abokatu, psikologo eta ostalarien elkargo profesionalak, gizarte-ekimeneko kooperatibak edo adinekoei zerbitzuak ematen dituzten erakundeak (hala nola Agintzari, Grupo SSI, Suspergintza Elkartea, Igurco eta Zuentzat), boluntarioen agentziak (esate baterako, Argibe, Bolunta, Caritas eta Gurutze Gorria) eta adinekoei ere arreta ematen dieten beste erakunde batzuk (adibidez, Amiarte, Caser, IMQ eta DYA).

Horretaz gain, barrutietako kontseiluetako batzorde soziokulturalei eta arduradunei ere jakinarazi zitzaien.

Bilbotarrei dagokienez, eta inguruko bakardade-egoerak identifikatzen lagun zezaten eta Bilbo gizarte-arriskuan dauden adinekoekiko lagunkoia den hiri bihur zedin, larrialdietako telefono-linea bat aktibatu zen (SMUS - Gizarte-larrialdiak), edozein herritarrek eman ahal izan zezan bakardade-, ahultasun- edo isolamendu-egoeran edo gizarte-arriskuko beste egoera batean dauden inguruko beste pertsona batzuei buruzko informazioa.

       2. 3. Eragile parte-hartzaileak 

  • Bilboko adinekoen elkarteak.
  • Erakunde publikoak, sozialak eta ekonomikoak.
  • Bilbotarrak, oro har.
  • Bilboko Udaleko Gizartekintza Saila.
  • Grupo Servicios Sociales Integrados, S. Coop.

3. fasea: 2017

Hirugarren fase honetan, Adinekoen Begirada Aktiboa proiektuak bakarrik dauden pertsonak identifikatzen jarraitzen du adinekoen sare aktiboko «gizarte-antenen» bidez. Gainera, proiektua are gehiago zabaltzeko, adinekoen elkarteek informazio-gutunak bidali zizkieten bazkideei, bakarrik edo beste arrisku-egoera batzuetan zeuden adinekoak identifikatzen lagun zezaten. Elkarteen % 60k modu aktiboan hartu zuten parte ekimena zabaltzeko eta ezagutarazteko ekintza honetan.

Gainera, 2017an, programaren hiru urteko ibilbideak emandako esperientziarekin, adinekoen bakardade-arazoa oso sentimendu pertsonala dela eta udal baliabideekin soilik konpondu ezin dela ikusi da. Urte honetan, bakarrik bizi diren eta oinarrizko premiei ia erantzun ezin dieten, familiaren edo gizartearen laguntzarik ez duten edo isolatuta edo utzita dauden pertsonak detektatzera bideratu dira ahaleginak, informazio-kanpaina baten bidez; bereziki, bi ekintzaren bidez:

       1. 80 urtetik gorako pertsonekin informazio-bilerak egitea, oinarrizko unitateka.

Partaideak: 3.298 pertsona

Gizarte-langileak: 2

       2. 85 urtetik gorakoei etxera bisitak egitea.

Partaideak: 1.251 etxe

Inkestatzaileak: 29 laguntzaile.

«BEGIRADA AKTIBOA» informazio-kanpainan, Bilboko oinarrizko hamaika unitateetan bizi diren eta baldintza hauek betetzen zituzten 80/85 urtetik gorako pertsonek hartu dute parte:

  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzurik edo Udaleko beste gizarte-zerbitzurik ez izatea.
  • Udaleko gizarte-zerbitzuekin harremanik eduki ez izatea.
  • Gizartekintza Sailak emandako erroldan egotea.

Udal erroldako datuetan oinarrituta, guztira 3.298 pertsonak betetzen zituzten abiapuntuko baldintza horiek.

       3. Gauzatutako ekintzak eta metodologia:

  • Oinarrizko unitateka egindako informazio-bilerei dagokienez

80 urteko edo gehiagoko bilbotarrei zuzenduta egon dira informazio-bilerak. 11 informazio-bilerak maiatzean izan dira, goizez, eta udal eremu askotan (adibidez, oinarrizko unitateetako udal zentroak eta adinekoen elkarteak).

Aurretik, gutuna bidali da partaideen etxeetara, bilerak zein egun, ordu eta tokitan egingo ziren jakinarazteko eta bilera haietara gonbidatzeko.

  • Oinarrizko unitateka etxeetara egindako bisitei dagokienez

85 urteko edo gehiagoko bilbotarren etxeetara egin dira bisitak, hainbat arrazoi direla medio Bilboko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek antolatutako informazio-bileretara joaterik izan ez badute.

Pertsona horien etxeetara sartu aurretik, berriz ere informazio-gutuna bidali zitzaien, Gizartekintza Saileko langileak haien etxeetara joango zirela jakinarazteko.

Profesional inkestatzaileek informazio-liburuxka bat izan dute Bilboko Udaleko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten baliabideei buruz. 

        4. Eragile parte-hartzaileak

  • Bilboko adinekoen elkarteak.
  • Erakunde publikoak, sozialak eta ekonomikoak.
  • Bilbotarrak, oro har.
  • Bilboko Udaleko Gizartekintza Saila.
  • Grupo Servicios Sociales Integrados, S. Coop.

4. fasea: 2018

Laugarren fase honetan, Begirada Aktiboa proiektuak ahultasun- eta bakardade-egoeran eta gizarte-isolamendukoan dauden pertsonak identifikatzen jarraitu du adinekoen sare aktiboko gizarte-antenen bidez, sarera atxikitako gizarte-eragileen laguntzarekin eta, une oro, herritarrekin elkarlanean. Gainera, edizio honetan, Begirada Aktiboa proiektuak erantzun zehatzak eman nahi dizkie beren ezaugarri, gustu eta lehentasunetara egokitutako esku-hartzeko ibilbide bati ekiteko aukera ematen duten identifikatutako pertsonei.

Esperientzia martxan jartzeko, Bilboko hiru auzotako 30 pertsona hartuko dira lagin gisa: Santutxu, San Francisco eta Deusto. Esperientzia horren ondoren, eta hura martxan jarritakoan ikasitakoarekin, helburua da esperientzia hori pixkanaka udalerriko gainerako auzoetara transferitzea.

HARREMANEN SARE AKTIBO bat eraiki nahi da, identifikatutako pertsonen ahultasuna, gizarte-isolamendua edo bakardadea arintzeko eta auzotarren arteko edo auzoko harreman egonkorrak sustatzeko. Katilu bat kafe edo adinekoen ezaugarri, gustu eta lehentasunetara egokitutako beste jardueraren bat aitzakia gisa hartzea. Ustez, harremanen sare aktiboa programaren osagarri ona izango litzateke, baita bide on bat ere pertsona horiekin gizarte-integrazioko ibilbide bati ekiteko eta, horrela, kanpora ateratzeko mugak dituzten edo gizarte-harremanik batere edo ia batere ez duten pertsonen artean harreman-sare lagunkoiak eta autonomoak sortzeko.

Harremanen sare aktiboa sortzeko, gizarte-harremanik batere edo ia batere ez duten edo bakarrik sentitzen diren adinekoen artean aktibatuko da sare hori, haien gizarte-isolamendua edo bakardadea arintzeko (biak ahultasunaren adierazleak). Horretarako, gizarte-integrazioko ibilbideak egingo dira pertsona horiekin batera, profesional dinamizatzaile batekin edo hainbat erakundetako (Caritas, Gurutze Gorria, Nagusilan, etab.) boluntarioekin elkartu eta katilu bat kafe hartzea edo antzeko beste jardueraren bat egitea aitzakia gisa hartuta. Partaideek, beren aukera, gustu eta lehentasunen arabera (arkitektura-oztopoak, mugikortasuna, irakurtzeko zaletasuna, informatikarako zaletasuna, etab.), hainbat esku-hartzetan hartuko dute parte, eta, esku-hartze horietan oinarrituta, espazio lagunkoi bat sortuko dute, elkartzeko eta hitz egiteko, konfiantzazko loturak sortzeko, sozializatzeko aukera ematen duten inguruko baliabideak ezagutarazteko, konpondu gabeko beharrak hautemateko eta udal baliabideak gomendatzeko edo haietara bideratzeko, auzotarren artean lotura egonkorrak sor daitezen.

Hau da harremanen sare aktibo autonomo eta lagunkoia sortzera bideratutako gizarte-integrazioko ibilbidea osatzen duten esku-hartzeen metodologia:

  1. Kafea zure etxean: (1. esku-hartzea): astero, Gizarte Zerbitzuetako teknikari bat muga fisiko edo psikologikoengatik, gizarte-isolamendukoengatik edo oztopo arkitektonikoengatik kalera atera ezin duten pertsonen etxeetara joango da, kafe bat hartzeko edo antzeko beste jardueraren bat egiteko eta pertsona horrekin egoteko eta hitz egiteko.

Sozializazio-alderdiak lantzeaz gain, konpondu ez diren beharrak hautemateko eta Gizarte Zerbitzuei gomendatu edo haietara bideratzeko aukera izango du profesionalak.

Parte-hartzaile kopurua: 10 adineko

       2. Kafea hirurentzat: (2. esku-hartzea): Gizarte Zerbitzuetako teknikari batek harremanetan jarriko ditu lehen adierazitako arrazoiengatik bakarrik dagoen pertsona bat eta azterlaneko beste adineko bat edo auzoko elkarteetako adineko bat nahiz boluntario gisa ari den bat; kafe bat hartuko dute hiruek mugak dituen pertsonaren etxean, astero etxetik atera ahal izateko eta elkarrekin egoteko edo hitz egiteko.

Parte-hartzaile kopurua: 10 adineko

       3. Kafea toki lagunkoietan (3. esku-hartzea): adinekoekin lagunkoiak diren toki gisa identifikatu diren adinekoen elkarteetako kafetegietan, Gizarte Zerbitzuetako teknikariak topaketak dinamizatuko ditu astero hiruzpalau pertsonarekin, sare egonkorrak sortzeko asmoz.

Parte-hartzaile kopurua: 10 adineko

       4. Parte hartuko duten adinekoak hautatzeko irizpideak 

 Harremanen sare aktiboa sortzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • 65 urte edo gehiago izatea.
  • Bilbon erroldatuta egotea.
  • Bakarrik bizitzea, edo hainbat arrazoirengatik 6 ordu baino gehiago etxetik kanpo ematen dituzten senideekin bizi direnak.
  • Astean 31-43 orduz etxez etxeko laguntza-zerbitzua izatea. Hain zuzen ere, astean 5 egunez eta egunean 1 ordu eta erdiz etxez etxeko laguntza-zerbitzua duten pertsonak.
  • Kalera ateratzeko edo beste pertsona batzuekin harremanak izateko arazoak izatea.

4.1. Faseak, zereginak eta jarduerak. Harremanen sare aktiboa

4.1.1. Ahultasun-edo bakardade-egoeran, gizarte-isolamendukoan edo beste arrisku-egoera batzuetan dauden adinekoak identifikatzeko eta haiei buruzko informazioa bideratzeko, fase, zeregin eta jarduera hauek ezarriko dira:

1. fasea: adinekoen sare aktiboa berriro aktibatzea.

  • Adinekoen elkarteak eta beste elkarte profesional batzuk indartzea.
  • Gizarte-antenen sarea indartzea eta, horretarako, elkarte bakoitzean dauden antenen kopurua handitzea.
  • Begirada Aktiboa proiektuan oraindik modu aktiboan parte hartu ez duten elkarteei horretarako aukera ematea.

2. fasea: adinekoen sare aktiboa mantentzea.

  • Adinekoen elkarteekin segimendua egiteko eta informazioa alderatzeko bilerak egitea.

3. fasea: ekintza zuzentzaileak ebaluatzea eta martxan jartzea.

  • Etengabeko ebaluazioa egitea.
  • Helburuak lortzeari buruzko ondorioen azken txosten teknikoa prestatzea.
  • Adinekoen elkarteei emaitzen berri ematea.
  • Bilboko Udaleko Gizartekintza Sailari emaitzen berri ematea.
  • Ekintza zuzentzaileak martxan jartzea.

4.2.  

1. fasea: harremanen sare aktiboa diseinatzea eta prestatzea.

  • Hedapen- eta publizitate-materialak diseinatzea: diptikoak, triptikoak, prentsa-oharra, etab. ; gutunak, baimenak, hasierako elkarrizketak, ebaluazioko galdera-sortak, erregistro-orriak…
  • Eragileak inplikatzea: udalerriko auzoetan eragileak identifikatzea (auzotarren elkarteak, adinekoen elkarteak, boluntarioen agentziak, etab.).
  • Adinekoen eta beste elkarte profesional batzuen sare aktiboari proiektua aurkeztea.
  • Auzoetan identifikatutako beste eragile batzuei proiektua aurkeztea (auzotarren elkarteak, etab.).
  • Boluntarioen beste agentzia batzuei proiektua aurkeztea (Cáritas, Gurutze Gorria, Nagusilan, etab.).
  • Inplikatutako eragileekin koordinatzeko eta elkarlanean aritzeko eta ekimenera atxikitzeko protokoloak eta hitzarmenak egitea.
  • Toki lagunkoiak zehaztea (adinekoen elkarteetako kafetegiak…).
  • Gizarte-integrazioko ibilbideak diseinatzea. Esku-hartzeak ezartzea (kafea zure etxean, kafea hirurentzat eta kafea toki lagunkoietan).
  • Ebaluazio-tresnak prestatzea (hasierako eta amaierako ebaluazioa egiteko).

2. fasea: parte hartuko duten adinekoak eta elkarteetako pertsonak, auzotarrak eta boluntarioak hautatzea.

  • Parte har lezaketen pertsonak identifikatzea.
  • Parte har lezaketen pertsonei informazio-gutunak bidaltzea.
  • Telefonoz deitzea, interesatuta dauden pertsonak identifikatzeko eta bisitak adosteko.
  • Etxean aurrez aurreko bisitak egitea, ekimena bera eta hartara nola atxiki azaltzeko.
  • Ibilbidean aurreikusitako esku-hartzeen hasierako balorazioa egitea eta haiek behar bezala ateratzeko beharrezkoak diren datuak biltzea.
  • Parte hartuko duten pertsonekin abiapuntuko esku-hartze mota, datak, aukerako ordutegiak, etab. adostea.
  • Elkarteetan, auzoetan eta boluntarioen artean adinekoak eta ez hain adinekoak diren pertsonak identifikatzea, «kafea hirurentzat» esku-hartzerako.
  • Informazioa alderatzeko eta elkarteetako, auzoetako edo boluntarioen arteko adinekoak eta ez hain adinekoak trebatzeko bilerak egitea.

3. fasea: harremanen sare aktiboa aktibatzea.

Gizarte-integrazioko ibilbideak martxan jartzea.

  1.  esku-hartzea: Kafea zure etxean
  2.  esku-hartzea: Kafea hirurentzat
  3. esku-hartzea: Kafea toki lagunkoietan.

4. fasea: ekintza zuzentzaileak ebaluatzea eta martxan jartzea.

  • Hasierako balorazioa (2. fasean egin da).
  • Etengabeko balorazioa.
  • Amaierako balorazioa.
  • Helburuak lortzeari buruzko ondorioen azken txosten teknikoa prestatzea.
  • Elkarteei eta boluntarioei emaitzen berri ematea.
  • Bilboko Udaleko Gizartekintza Sailari emaitzen berri ematea.
  • Ekintza zuzentzaileak martxan jartzea.

4.3. Eragile parte-hartzaileak

  • Bilboko adinekoen elkarteak
  • Erakunde publikoak, sozialak eta ekonomikoak
  • Bilbotarrak, oro har
  • Bilboko Udaleko Gizartekintza Saila
  • Grupo Servicios Sociales Integrados, S. Coop.


Egoera: Ezarpen-fasean

Parte hartzea: Bai

Adinekoek rol aktiboa izan dute, eta protagonistak izan dira, Begirada aktiboa proiektuan, bai diseinu- eta plangintza-fasean (proposamen edo identifikazio-bide berriak sortuta, taldearen beharrak/aukerak aztertuta, etab.), bai proiektua gauzatzeko eta ebaluatzeko fasean (egoerak ezagutarazteko prozesuan eta pertsonak identifikatzekoan emaitza hobeak lortzeko ideiak/ekarpenak eginda). Uste da, adinagatik eta hurbiltasunagatik, gertuagotik adostu eta muga ditzaketela, objektiboki eta begirada aktiboarekin, ahultasun-, bakardade- eta isolamendu-egoerak edo gizarte-arriskuko beste egoera batzuk, betiere profesionalen laguntzarekin, ekimena pixkanaka begirada aktibo batekin prestatuta eta adinekoen euren partaidetza aktiboa sustatuta.


Horrela, Begirada aktiboa proiektuak talde bereko kideen partaidetza sozialean, proaktiboan eta solidarioan oinarritutako giza esperientzia hurbil eta lagunkoien bidez lortu nahi du jardunbide berritzaile bat izatea. Adinekoen elkarteek parte hartu eta elkarrekin sortzen dute. Hala, ekimenean zer heinetan parte hartuko duten erabaki dute; bi pertsona identifikatu dituzte elkarteko, «gizarte-antena» gisa; ekimena ezagutarazi dute, bai elkartearen barruan, bai elkartetik kanpo; prentsan, irratian eta telebistan eman dute ekimenaren berri; erreferentziako pertsona gisa aritu dira bazkideentzat, ahultasun-, bakardade- edo isolamendu-egoeran dauden adinekoak identifikatzeko; bitartekari gisa aritu dira administrazio publikoan, kasuei buruzko informazioa emateko eta Gizarte Zerbitzuek identifikatutako pertsonekin egindako gauzak biltzeko; eta esku hartzeko ibilbideak eraiki dituzte programako partaideekin. Halaber, etengabe iritzia eman dute martxan jarritako prozesuen diseinuari eta esku-hartzeetan erabilitako metodologiari buruz, eta ekimenarekiko poztasun-mailari buruzko informazioa ere eman dute; horri esker, aldaketak egin ahal izan dira etengabeko hobekuntza lortzeko. Horretaz gain, elkarteetako adinekoek proposatu diren helburuak lortzeko ekimena erabilgarria den ala ez ebaluatzen parte hartu dute.



Evaluación: Askotariko metodoak: ikuspegi kualitatiboa eta kuantitatiboa erabiltzea.

2013an diseinatu eta martxan jarri zenetik, Begirada aktiboa sendotuz joan da etengabeko hobekuntzaren bidez eta adinekoen beharretara egokituta. Hasierako diseinutik sartu da estrategiaren ebaluazioa.


Oro har, helburu hau du ebaluazio horrek:



  • Proposatu diren helburuak betetzen ari diren egiaztatzea, baita ekimenak helburu horiek betetzeko duen ahalmena ere.

  • Prozesu osoan zehar ekintza zuzentzaileak eta etengabeko hobekuntzakoak gauzatzeko oinarri gisa erabiltzea, bai egindako jarduerei dagokienez, bai proiektuari berari dagokionez.


Erabilitako metodologian, ebaluazio kuantitatibo bat eta ebaluazio kualitatibo bat egin dira. Ebaluazio kuantitatiboan, bizkorrago bildu eta tratatzen dira datuak, ebaluatzailearen eragina mugatzen da, eta datu objektiboak eskaintzen dira; aldiz, ebaluazio kualitatiboan, proiektuan dauden pertsona guztien pertzepzioak, esanahiak eta xehetasunak ezagutzen dira, proiektuko partaideak izan ala ez.


Hasiera-hasieratik, ebaluazio-metodologia hau erabili da Begirada aktiboa proiektuaren edizio guztietan:



  • Aldizka etengabeko ebaluazioa egitea, prozesu osoan zehar eta prozesuaren bilakaeraren arabera. Udaleko Gizartekintza Sailak, adinekoen elkarteek eta Grupo SSI kooperatibako teknikariek hartu dute parte ebaluazio horretan.

  • Grupo SSI kooperatibak helburuak lortzeari buruzko ondorioen azken txosten teknikoa prestatzea.

  • Adinekoen elkarteei eta oro har herritarrei sistematikoki emaitzen berri ematea.

  • Bilboko Udaleko Gizartekintza Sailari emaitzen berri ematea.

  • Ekimenak aurrera egin ahala lortutako emaitzen eta sortutako beharren araberako ekintza zuzentzaileak martxan jartzea.


Nabarmendu beharra da, ekimena etengabe ebaluatu denez, berriro definitu behar izan dela. Horretarako, hobekuntzak/ekintza zuzentzaileak egin dira parte hartu duten eragileen ekarpenetan oinarrituta (bereziki, Begirada Aktiboa proiektuaren bilakaera ikusteko hiru hilez behin bileretan parte hartu duten adinekoen ekarpenetan), baita azken ondorioetan oinarrituta ere.



Elementu berritzaileak: Ikuspegi berritzailea: jardunbideak ezaguna zen arazo bati erantzuten dio, eta, horretarako, ikuspegi edo metodologia berritzailea darabil

Berritzailea:

Begirada aktiboa proiektuak gure gizartean oso ezaguna den problematika bati erantzuten dio; hau da, ahultasun- eta bakardade-egoeren eta gizarte-isolamendukoen arazoari. 2015-2020 aldiko Zahartze Aktiborako Euskal Estrategiak ekintza hau du 3. arloan («Lagunkoitasuna eta parte-hartzea ongizatearen gizartea eraikitzeko garaian»), 3. helburuan («Boluntariotza-ekintza eta komunitateko lankidetza xede duten parte-hartze mugimenduen ekintza sustatzea adineko pertsonekin eta adineko pertsonen artean»): «Adinekoei komunitateko edo auzoko jarduketetan modu aktiboan parte hartzeko eta laguntzeko aukera ematen dieten ekimenak sustatzea».


Horren harira, Begirada aktiboa ikuspegi berritzaile batetik datorkigu, honi dagokionez:



  1. Hirian eta, bereziki, adinekoen artean dagoen kezka jasotzen du.

  2. Hartan oinarrituta, talde horrek espero dutenari benetan erantzun dion ekimen bat egituratzen du.

  3. Adinekoen partaidetza proaktibo, solidario eta boluntarioarekin garatzen da. Partaidetza-mugimendua den heinean, adinekoek komunitateetan eta auzoetan laguntzen du, bereziki ahultasun- edo bakardade-egoeran edo gizarte-isolamendukoan dauden adinekoei, talde bereko kideen partaidetza sozialean oinarritutako esperientzia hurbil eta lagunkoien bidez.

  4. Gizartea eraldatzeko ekintzak jartzen ditu martxan; ekintza horiek, oro har ahultasun-egoerak identifikatzeaz gain, adinekoen arteko harremanak sortzeko sare bat ere eraikitzen dituzte, nahi ez diren bakardade-egoerak saihesteko.

  5. Hainbat arrazoirengatik Gizartekintza Sailak ezagutzen ez dituen adinekoen berri ematen du; hortaz, identifikatzeko eta esku hartzeko tresna berritzaile garrantzitsua bihurtzen da ekimena sistemarako.

  6. Dagoeneko aplikatzen da inguruetan, pertsona jakin batzuentzat diseinatuta dagoelako pertsona horiek aintzat hartuta.

  7. Adinekoen berezko beste behar batzuk identifikatzen ditu; horri esker, beste behar horiek identifikatzeko lan-estrategia elkartu eta berritzailea bihurtzen du Begirada Aktiboa. Adinekoek eurek ekimena diseinatzen, planifikatzen eta ebaluatzen hartzen dute parte, eta hori dagoeneko berritzailea da, taldea bera indartzen laguntzen duelako. Adinekoek zeregin horietan parte hartzen dutenez, beren errealitate aldakorra eta kidekoena aztertzeko aukera dute, baita ikuspegi espezifiko bat txertatzeko aukera ere Bilboren ezaugarri bereizgarriei dagokienez. Ikuspegi horrek balio erantsi bereizgarria ematen dio proiektuari, eta elementu berritzaileak gehitzen dizkio, adinekoak berak aldaketaren protagonistak baitira, zer behar dituzten ezagutarazten baitute. Adinekoak ahaldunduta, aldatu egiten da talde horrek bizitza sozialean duen partaidetza-maila, bai banaka, bai taldeka.

  8. Elkarteetako adinekoek beren udalerriko bizitza sozialean eta komunitarioan parte hartzen dutenez eta integratzen direnez, lagungarria da gizarte-isolamendua eta bakardadea saihesteko, eta horrek bizimodu osasungarriak eta independenteak sustatzen ditu. Begirada Aktiboa proiektuak, berez, isolamendua eta bakardadea saihesteko elementu berritzaileak aktibatzen ditu.


Gainera, aipatzekoa da Bilboko Udalaren 2015-2019 aldiko Gobernu Planak «adinekoekin lagunkoia den hiria» lortzeko helburua ezartzen duela 2. ardatzean («Gizarte Zerbitzuak eta Politikak»), eta ildo estrategikoen artean hau nabarmendu behar da: «bakardade-egoeran edo -arriskuan dauden adinekoen jarraipenerako Udal Plana».



Eragina: Eragin txikia: jardunbidea martxan zegoen bitartean soilik neurtu da eragina.

Eragina:

Begirada aktiboa proiektuak aktibo jarraitzen du. Hortaz, haren eragina edizio guztiak aintzat hartuta neurtu da; hau da, 2013tik 2017ra. Aurtengo edizioa amaitzean berriro baloratuko da eragina.


Bilboko Udaleko Gizartekintza Sailerako, Begirada Aktiboa ekimenak eragin garrantzitsua du, eta horrek aparteko bihurtzen du. Ekimenaren eraginkortasuna erakusten duten emaitza arrakastatsuenen artean hauek nabarmendu behar dira:



  1. Bilboko gizarte-antenen sarea: gizarte-eragileen egitura berria sortzea (adineko boluntarioen sarea: gizarte-antenak).


Gizarte-antenek egoerak detektatzen duten eginkizuna garrantzitsua da, biltzen duten informazioari esker Sailak neurri egokienak gara ditzakeelako gizarte-zerbitzuak pertsona horiengana hurbiltzeko eta, horrela, behar dituzten udal zerbitzuak emateko.



  1. Adinekoen artean bakardade-egoerak detektatzea


2014an, bakarrik egon litezkeen adinekoen 215 kasu identifikatu ziren:



  • % 49 (106 kasu) espedientearekin

  • % 51 (109 kasu) espedienterik gabe (premiazko 23 kasu)

  • % 75 emakumeak ziren; eta % 25, berriz, gizonak.


2015-2016 aldian, bakarrik egon litezkeen adinekoen 79 kasu identifikatu ziren. Haietatik 62 emakumeak ziren; eta 17, berriz, gizonak. Detektatutako kasuetatik, 24k ez zuten inoiz harremanik izan Udaleko gizarte-zerbitzuekin. Detekzio-iturriei dagokienez, 53 adinekoen elkarteetako gizarte-antenek ezagutarazi zituzten; 11, herritarrek; eta 15, erakunde laguntzaileek.


2017an, bakarrik egon litezkeen adinekoen 67 kasu identifikatu ziren. Haietatik % 84 emakumeak ziren; eta % 16, berriz, gizonak. Detektatutako kasuetatik, 30ek ez zuten inoiz harremanik izan Udaleko gizarte-zerbitzuekin.



  1. Adinekoek boluntario gisa inplikatzea eta parte hartzea.


Adinekoek detekta ditzakete ongien bakardade-egoerak, eta asko hartzen dute parte boluntario gisa ekimenean.



  1. Gizartea eta bilbotarrak inplikatzea 


2016an, Udalak, hiri aktibo bat sortu eta hiriko adinekoak bakarrik egon ez daitezen, adinekoen elkarteen sarea aberastu du, eta udalerriko beste erakunde laguntzaile publiko, sozial eta ekonomiko batzuk gehitu, baita bilbotarrak berak ere.


Aurreko puntuetan bildu ditugun eta hiriko 361 bakardade-kasu posibleen detekzioarekin laburbiltzen diren emaitza kuantitatibo eta kualitatiboez gain, ekimenaren balioa da Begirada Aktiboa lehen ezagutzen ez zen helburuko biztanleria-sektorearen zati bat, adinekoak, ezagutzeko tresna estrategikoa bihurtu dela Udaleko Gizarte Zerbitzuetarako. Horri esker, Gizarte Zerbitzuen informazio- eta prebentzio-lana eta sozioedukatiboa askoz ere zehatzagoa da, eta haien behar handiena non dagoen zehatz daiteke.


Begirada Aktiboa ekimenak 2016-2017 aldian izan duen eraginaren adibide garbi bat da, Udaleko Gizarte Zerbitzuek emandako datuen arabera, une hartan, Bilbon, 9 zeudela. 80 urteko edo gehiagoko 637 pertsona bakarrik bizi ziren. Begirada Aktiboa ekimenaren edizio honetan egindako lanaren eraginak (informazio-bilerak barrutika, 80 urteko edo gehiagoko pertsonekin; bisitak 85 urtetik gorako pertsonen etxeetara; adinekoen elkarteek, beste gizarte-eragile batzuek eta oro har herritarrek pertsonak identifikatzea) garbi uzten du ekimenak eragin positiboa izan duela, % 3 egin baitu gora Gizarte Zerbitzuetan 80 urteko edo gehiagoko pertsonen kasu kopuruak.


Hain zuzen ere, Begirada Aktiboa ekimenak pertsona horiengana guztiengana iritsi nahi zuen, eta, pixkanaka, martxan jarri zenetik, hori lortzen ari da elkarteen, beste gizarte-eragile batzuen eta oro har herritarren laguntzarekin.


Laburbilduz, ekimenaren eragin nagusia da hiriko adinekoen elkarteak mobilizatu dituela Udaleko Gizarte Zerbitzuengana iristen ez diren kasuak detektatzeko eta pertsona horiei ezagutarazteko badirela haien beharrei erantzun diezaieketen baliabideak; horrek guztiak gizarteratzea errazten du, eta berdintasuna bermatu zerbitzu publikoen eskaintzan.



Jasangarritasuna: Ezarrita: proiektua finkatuta dago; zenbait urte daramatza martxan.

Jasangarritasuna:

Jasangarritasun organikoari dagokionez:


Begirada aktiboa baliabide jasangarria izan dadin diseinatuta dago, Bilboko eta Donostiako adinekoen elkarteak berak ekimenarekin beren kabuz jarraitzeko gaitu baitira (edo gaitzen ari baitira), beste baliabide batzuetara jo beharrik gabe, eta agian beren jardueretan sartu nahi izango baitute.


Bilboren kasuan, Begirada Aktiboa 2013tik egon da martxan; hortaz, gaur egun oso finkatuta dagoela esan daiteke.


Jasangarritasun finantzarioari dagokionez:


Ekimenaren oinarri nagusia da boluntarioak dira; horregatik, haren jasangarritasun finantzarioa bermatuta dago. Begirada aktiboa ekimenari zuzenean bideratutako udal aurrekontuaren zenbatekoa oso txikia da. Hala ere, nabarmendu behar da, azken hamarkadako krisialdi ekonomikoa gorabehera, badirela urte batzuk Bilboko Udalak diru dezente bideratzen diela adinekoei, «Gizarte-politikak» partidaren bidez (1 milioi euro inguru).


Horri esker, behar bezala lagun dakieke hiriko adinekoen elkarteei, eta ez da aurreikusten datozen urteetan baliabideak murriztuko direnik, gero eta garrantzitsuagoa baita talde hori, eta hala izaten jarraituko baitu.


Jasangarritasun sozial eta kulturalari dagokionez:


Hasieratik, Bilboko Udalak konpromiso handiagoa hartu nahi izan zuen bi lan-ildotan:



  1. Batetik, bilbotar guztiei bakarrik bizi diren edo isolatuta dauden adinekoen kasuak detektatzen doan parte hartzeko aukera ematea, Udaleko gizarte-zerbitzuek baliabide publikoei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskain diezaieten.

  2. Bestalde, Udaleko gizarte-zerbitzuek hiriko adinekoen artean ahultasun-, bakardade- eta isolamendu-egoerak eta gizarte-arriskuko beste egoera batzuk detektatzeko baliabide gehiago eskaintzea. Boluntario horiek (herritarrak oro har) bide hauetako bat erabilita eman ahal izango diote Bilboko Udalari detektatzen dituzten egoeren berri: mezu elektronikoa bidalita (urgencia@bilbao.eus), Gizarte Zerbitzuetako Larrialdien Udal Zerbitzuaren telefono-zenbakira deituta (94 470 14 60), edo udal erregistroetara idatzia bidalita, «Begirada Aktiboa» erreferentziarekin.


Hirian bakarrik bizi diren adinekoen bakardadeari aurre egiteko hiri aktibo bat eraikitzeko ahaleginean, Udalak, elkartasun-sare hori indartzeko eta udalerri osora zabaltzeko asmoz, adinekoen elkarteetako pertsonen laguntza jasotzeaz gain, udalerriko beste eragile publiko, sozial eta ekonomiko batzuekin ere aberastu du sarea.


Horren harira, barrutietako kontseiluetako batzorde soziokulturalei eta hainbat erakundetako arduradunei guztiaren berri eman zaie, bakarrik edo isolatuta bizi diren eta familiaren edo gizarte-zerbitzuen laguntza jasotzen ez duten adinekoren bat ezagutu edo haietako batekin harremana duten adinekoen laguntza eskatzeko.


Gainera, udal erroldaren bidez ere egin da detekzio-lana familia- edo gizarte-baliabiderik ez duten 80 urteko eta gehiagoko adinekoen etxeetan.


Azkenik, aurtengo edizioari begira, sare aktiboa zabaltzen jarraitu nahi da, eta eragile boluntarioekin lan egiten (Cáritas, Gurutze Gorria, Nagusilan, etab.), ahultasun- eta bakardade-egoeran, gizarte-isolamendukoan edo beste arrisku-egoera batzuetan dauden pertsonak identifikatzen jarraitzeko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bideratzeko eta bakardadea arintzen lagun dezaketen beste baliabide batzuk eskaini ahal izateko.



Erreplikagarritasuna: Lurraldean bertan transferitu da jardunbidea.

EAEn, Begirada aktiboa Donostia Lagunkoiaren esparruko lan-ardatzetako batera transferitzen ari da Donostian; alegia, Zaintzen duen komunitate bat. Ardatz horrek gertuko inguruneetan eta eguneroko bizitzakoetan elkarlana sustatu nahi du, adinekoei laguntzeko eta haiek zaintzeko; bereziki, ahulenak. Testuinguru horretan, Udaleko Gizarte Zerbitzuek ekimen hori martxan jartzeko interesa erakutsi dute; hori dela-eta, aurten, udalerriko adinekoen 23 elkarteek ekingo diote prozesuari.


Elkarte horietako batean, eta modu esperimentalean, urte honen hasieran laguntza teknikoa eta babesa eman zitzaien ekimena martxan jartzeko, eta, lantaldea osatzen zuten kideekin prestakuntza- eta sorkuntza-saio batzuk egin ondoren, ekimena diseinatzeko eta planifikatzeko irizpideak eta hura martxan jartzeko metodologia ezarri ziren. Denboraldi batez gaiaren inguruan hausnartu eta barneko lana egin ondoren, une honetan aurkezpen- eta identifikazio-gutun bat dute auzoan ahultasun-egoeran dauden pertsonak ikusarazteko faseari hasiera emateko.


Elkartean Begirada Aktiboa ezarri ondoren, irailean emango zaio hasiera prozesuari udalerriko adinekoen beste 22 elkarteetan. Elkarte horiek auzo bakoitzaren berezko espezifikotasunetara egokitutako baliabide metodologikoak eta plangintzakoak erabiliko dituzte, eta, une oro, ekimena martxan jartzen lagunduko dien profesional tekniko bat izango dute ondoan.


Gainera, Grupo Servicios Sociales Integrados, S. COOP. Begirada aktiboa bezero dituen beste udalerri batzuetan erreplikatzen saiatuko da. Horren harira, beste jarduera bat balitz bezala sar liteke programa hauetan:



  • Bizkaiko hainbat udalerritan (Uribe-Kostako Mankomunitatea, Zornotza, Abanto-Zierbena, Muskiz, Ugao-Miraballes eta Zeberio) kudeatzen dituen ZAINDUZ programak, 1. azpiprograma (60 urtetik gorako biztanleen artean autonomia pertsonala sustatzeko ekintzak, prestazioak eta zerbitzuak).

  • Nagusi Aretoa: Zornotzako adinekoentzako aisialdi aktiboko zentro bat da.

  • Abanto-Zierbenan eta Zornotzan kudeatzen dituen adinekoen elkarteak.



COM_BBPP_FORM_LBL_PRACTICA_RECONOCIMIENTOS:

Begirada aktiboa jardunbide egoki gisa ageri da jada zahartzeari eta adinekoentzako arretari buruzko hainbat forotan;besteak beste, Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren «Zahartzea sarean» bloga. Bertan, zahartzeari eta adinekoei buruzko esperientzia berritzaileak partekatzen dira.


Gainera, Begirada Aktiboa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak martxan jarritako Euskadi Lagunkoia sareari atxiki zaio. Sare horren helburua da herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren partaidetza sustatzea, lagunkoitasun-mugimendu bat gara dezaten, zahartuz doazenei bizimodua erraztuko dieten inguruneak sustatzeko. Euskadi Lagunkoiako jardunbide egokien katalogoan, Begirada aktiboa eremu hauetan jasota dago: Partaidetza eta gizarte-sarea (auzotarrek komunitateko bizitza egitea eta elkar laguntzea), Errespetua eta gizarteratzea (adinari lotutako estereotipo negatiboei aurre egitea, eta belaunaldien arteko tratu ona eta harremanak sustatzea); eta Herritarren partaidetza eta enplegua (herritar-sentimendua eta enplegu malgua sustatzea).



Deskargatu PDF formatuan
Jardunbide egokien adierazleak
Berritzailea
Eragina
Jasangarritasuna
Erreplikagarritasuna