Baliabide lagunkoien bilketa Euskadin Covid-19 krisiaren esparruan
Lagunsarea komunikazio-plataforma
Lagunsarea Euskadi Lagunkoia Udalerrien Sarearen komunikazio-plataforma da. Plataforma hau COVID-19 krisi honetan, sarean parte hartzen duten pertsonei eta udalerriei lagunkoitasunean aurrera egiten jarraitzeko eta online tresna honen bidez komunikatzeko jarri da abian. Atxikitako udalerrietako parte-hartzaile guztiei zuzenduta dago, adinekoei zein udaletako teknikari eta profesionalei.
Udal ekimenak
Nabarmendutako ekimenak
Elkarrizketak Sareko kideekin
-
“GUZTION ARTEAN sareak 900 pertsonari lagundu die 600 boluntario ingururekin” Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte politiketako zuzendaria
-
Euskadi lagunkoiak COVID-19 atala estreinatu du. Atal berriak Euskadi Lagunkoia sarea osatzen duten udalerrietan egindako lagunkoitasun ekimenak biltzen ditu
-
Maite Ruiz de Sabando "konfinatuta egoteak sormen gehiago izateko aukera eman zigun "
-
Ipuinak, errezetak, musika, antzezlanak, eskulanak, ariketak... "Eskoritza Bizirik" plataforma berria
-
"Laguntza gutunak" garai zail hauetan besarkada bat behar duen ororentzat
-
Durangoko Udalak adinekoentzako etxerako janari zerbitzua eskaintzen du.
-
Amurrion pandemiaren ondorioz sortutako egoerari aurre egiteko zainketa estrategia zabaldu dute.
Infografiak
Beste baliabide batzuk
-
Koronabirus berriari buruzko gardentasuna (COVID-19)
Egungo egoerari buruzko informazioa, gomendioak, hartutako neurriak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskura dituen baliabideak
-
#covid19Laguntzak
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gizarte Zerbitzuen arloko laguntzen eta prestazio ekonomikoen bilatzailea Covid-19aren aurrean.
-
Guztion Artean
Euskadin beren babesa bermatzeko etxetik irten ezin duten sintomarik gabeko pertsonei borondatez lagundu nahi dien herritarren erantzun solidarioa bideratzeko antolatutako elkartasun-sarea.
-
eLiburutegia
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea. eLiburutegia Internet bidez eduki digitalak irakurtzea errazten duen plataforma da.
-
KZ GUNEA urrutiko laguntza-zerbitzua
KZguneak, Teknologia Berrien arloko prestakuntzarako Euskadiko telezentroen sare publikoak, zalantza teknologikoetarako telefono eta posta elektroniko bidezko laguntza eskaintzen du zentroak itxita dirauten bitartean.
-
Adi Programa
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren Adi programa (Arreta), egoera ahulean dauden pertsonei laguntza psikologikoa emateko.
Araba
-
Covid-19
Arabako Foru Aldundiaren atala, prebentzio-neurriei, hartutako neurriei, laguntzen programari eta gomendioei buruzko informazio guztiarekin.
-
Etxean Zurekin Programa
Mendekotasuna duten pertsonentzako etxez etxeko laguntza profesionala indartzeko programa.
-
Kultura etxez etxe
Ondare museistiko, historiko-arkitektoniko eta kulturalaz etxetik gozatu ahal izateko jarduerak eskaintzen ditu.
Bizkaia
-
Bizkaia covid-19aren aurrean
Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen informazio eta neurri bereziei buruzko atala.
-
Telefono bidezko arreta egoera ahulenean dauden adinekoentzat
Bizkaiko Foru Aldundia lurraldeko adineko pertsona bereziki ahulekin harremanetan jartzen ari da telefonoz, antzematen diren beharrak erregistratzeko eta, ondoren, haien ongizatea bermatzeko beharrezko neurriak hartzeko.
-
Arreta psikologiko espezializatua
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak arreta psikologiko espezializatuko zerbitzu bat jarri du profesionalen, erabiltzaileen eta haien familien eskura.
Gipuzkoa
-
COVID-19 Gipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak gipuzkoarrei egungo egoerari, hartutako neurriei eta eskura dauden baliabideei buruz ematen dien informazioaren atala.
-
Adinberri programa
Adinekoen osasun fisikoa eta emozionala sustatzeko Adinberri Fundazioak ETB1en abian jarritako telebista-programa.
-
besarkada birtualak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskaltelek 'Besarkada birtualak' ekimena jarri dute martxan, egoitzen esku doako telefono-lineak jartzeko egoiliarrek erabil ditzaten.
-
Telezaintza
Lurraldeko gizarte-baliabideen erabiltzaileen eta senideen kudeaketak zentralizatzen dituen telefono-zerbitzua, telefono bidezko arreta terapeutikoko zerbitzua duena.