IMG_1899

Duela hilabete batzuetatik blog honetan sarrerarik argitaratu ez den arren, Abadiño Lagunkoia proiektuak bizirik eta aktibo jarraitzen du. Denbora horretan, Ekintza Planerako proposamenak jasotzen dituen dokumentua amaitu dugu. Dokumentu hori urriaren 7an aurkeztu zen eta herritarren eskura dago udalaren webgunean. Esteka honetan klik eginez ikus dezakezue.

Egun horretatik aurrera, talde eragilea talde fokalekin burutu beharreko jarduerak diseinatzen hasi zen, Ekintza Planaren jarraipena egiteko. Horretarako, fitxa sinple bat egin dugu, eta, horri esker, Planaren barruan lehen urterako edo urtero gauzatu beharreko ekintza gisa markatutako zereginak abian jarri diren ala ez egiaztatu ahal izango dugu. Planaren aldizkako berrikuspenak ere adostu ditugu udalbatzarekin eta udal-teknikariekin. Jarduera horiei urtarrilaren 13an emango diegu hasiera, eta, horretarako, talde fokalak deituko ditugu berriro.

Bestalde, Ekintza Planarekiko proiektu paraleloak garatzen jarraitzen dugu, zehazki Zapatilla Proiektua, Eusko Jaurlaritzak berriki saritua, eta herriko merkatarientzako tailer baten deialdia, Abadiñon Merkataritza Lagunkoia garatzeko ekintza posibleak bideratzeko.

Lerro hauetatik gure ekintzetan laguntzera animatzen ditugu Abadiñoko herritarrak. Beti esaten dugun bezala, denen ekarpenak dira aberasgarriak.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina

Markina Xemeinek bat egin du Euskadi Lagunkoia proiektuarekin

Luis Egurrola alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur goizean sinatu dute Eusko Jaurlaritzak euskal hiriburuan duen egoitza nagusian.

Bizkaiko talde eragileek lagunkoitasunari buruzko hausnarketa egin dute World Cafe batean

 

Saioa Barakaldon egin zen, eta Euskadi Lagunkoia Sareari atxikitako Bizkaiko Talde Eragileko 52 kide bertaratu ziren, lagunkoitasunari, eraldaketei eta erronkei buruz hausnartzeko, udalerriek egindako kontakizuna jasotzeko. World Cafera Portugalete, Barakaldo, Santurtzi, Basauri, Mungia, Bilbo, Getxo eta Zalla gonbidatu zituzten, baita Inguralde, Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia ere.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!