Blogean hilabete hauetako isiltasuna izan arren, Abadiño Lagunkoian ez diogu gauzak egiteari utzi. Batetik, Ekintza Planaren zereginekin jarraitzen dugu: ekintzak zehaztuta dauzkagu jada, eta azaroaren amaieran diseinu taldeen lan saioak hasiko ditugu, adierazleak zehazteko.

Gainera, egun hauetan ekainean aurkeztu genituen proiektu paraleloak martxan jartzen ari gara. Horretarako, mendi-ibilien talde bat sortu da, herriko bideak eta ibilbideak berrikusten hasi dena, seinaleztapen, banku, itzal eta iturri proposamenekin lagungarriagoak izan daitezen, betiere egokia eta posible bada ibilbideetan baliabide horiek izatea. Gure herriko BHIrekin ere harremanetan jarri gara, belaunaldien arteko zine forum bat antolatzeko. Eta Udalarekin bilera bat izan dugu proiektu horiei guztiei buruz hitz egiteko, horien finantzaketari buruz eta 2020ko udal aurrekontuan jada definitutako zenbait ekintza sartzeari buruz.

Era berean, beste herri batzuetako ekimenetan aktiboki parte hartu dugu, hala nola Igorren gure lan egiteko modua aurkeztuz edo Madrilen urriaren 13tik 16ra bitartean egin den Nagusiekiko Hiri eta Komunitate Lagunkoien I. Konferentziaren mahai-inguruetako batean.

Laster Diseinu Taldeak deitzea espero dugu, Abadiño lagunkoiagoa lortzeko ahaleginean aurrera jarraitzeko.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

"El podcast de Durango Amigable" ko protagonistak batu egin dira COVID-19ari lagunkoitasunetik aurre egiteko

Durango Lagunkoiako talde eragileak "El podcast de Durango Amigable" irrati ekimen berriari hasiera eman dio. Taldeko koordinatzaile Jon Fernandezek elkarrizketa eskaini digu Miguel del Valle, Montse Llorente, Mari Carmen Lorente, Maribel Navarro eta Javier Lozanorekin batera.

Jarraian, Durango lagunkoiaren bilakaera eta aurre egin beharreko erronkak zein izan diren jakin nahi izan dugu.

Ez galdu elkarrizketa!

Bizkaiko Batzordeak 72 parte-hartzaile bildu ditu

 

Azaroaren 18an Bizkaiko Batzordea modu birtualean ospatu da. Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko kideek parte hartu dute, baita Euskadi Lagunkoia sareari atxikitako 20 udalerritako ordezkariek ere.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!