IMG_0594

Joan den martxoaren 21ean, Abadiño Lagunkoiako ekintza-plana diseinatzeko taldeak berriro bildu ziren. 34 pertsonak parte hartu zuten lan-saioan, eta beste batzuk heuren ezin etorria azaldu zuten.

Talde motorrak diseinatutako lan-metodologia ondo dabilela aurreko bileran egiaztatu ondoren, lana modu berean egiten jarraitu dugu, aldaketa txiki bat eginez: oraingo honetan, bost lan-taldeetako bakoitzak jatorrizko diagnostiko-dokumentuaren bloke desberdin bat landu du, dagozkion proposamenak aztertuz. Horrela, bilera horren eta hurrengoaren artean, proposamenen berrikuspena eta azterketa amaituta izango ditugu.

Planifikatuta daukagunaren arabera, proposamen guztiak berrikusi ondoren, berauek ekintzetan zehazteari ekingo diogu, honela bere garaian udal teknikariekin eta beste eragile batzuekin alderatuko dugun ekintza planaren behin betiko proposamena osatzen joango garelarik, ondoren udalbatzara aurkeztu asmoz. 

Aurreko saioetan bezala, bai diagnostiko-fasean eta bai oraingo bilera hauetan ere, Abadiño Lagunkoian sortu den lan giro eta harreman pertsonal bikainak nabarmendu nahi ditugu, gure lanean gogo biziz jarraitzeko ezinbestekoak baitira.

Hurrengo saioa apirilaren 11n izango da, 18: 00etan, Traña Matienako Errota Kultur Etxean.

IMG_0589

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !
captcha 

Pegatina

Bizi Poz ekimenak aurrera egiten du Urretxu Lagunkoiagoa bilakatu dadin

Busca la aportación de los vecinos con más experiencia y conocimientos

Lagunkoitasunaren inguruko informazio panelak Bilbon

 

Hiri guztian zehar erakusgai jartzen ari diren lagunkoitasunaren inguruko hiru informazio panel sortu ditu Bilbo +60 taldeak.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!