Otsailaren 7an beste urrats bat eman dugu Abadiño udalerri atseginago bat izateko ahaleginean: Pertsona Nagusion artean herriaren lagunkoitasunari buruz egin dugun diagnosiaren emaitzak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu dugu egun horretan.

IMG_1502Ekitaldiak bi helburu zituen: batetik, talde fokalen bilkuretan eta gure herriko landa-auzoekin egin ditugun bileretan parte hartu duten pertsona guztien esku jartzea lagunkoitasunari buruz egin dugun diagnostikoaren azken dokumentua, eta, bestetik, guretzat oso garrantzitsua zena,  ekintza-plana lantzeko zereginei hasiera ematea, proiektuaren fase berri batean murgilduz.

Bigarren fase hori otsailaren 21ean hasiko dugu, eta bere garapenean orain arte izan dugun partaidetza eta gogo bizia izatea espero dugu. Ez zaigu ezkutatzen, ordea, erronka zailagoa izango dela: fase honetan, pertsona nagusiok gure gain hartuko ditugu lana planifikatzeko, koordinatzeko eta azken proposamena egiteko zereginak. Fase hori amaitzen dugunean, berriro elkartuko gara udal teknikariekin eta proiektu honetan parte hartu nahi duten eragileekin, azkenik gure ondorioak udalbatzara helarazteko.

Eta erronka berri honi aurre egiterakoan, jakitun gara ikuspuntuan ondo asmatu behar dugula, ez dela besterik gabe udalari aldarrikapenen zerrenda bat aurkeztea, baizik eta, gure ikuspegitik, udalarekin batera pertsona nagusientzako udalerri lagunkoiagoa diseinatzea dela, aldaketa edo proposamen horien ardatza nagusion ahotsa izanik. Eta horrekin, Hiri Lagunkoiak proiektuaren mamia den herritarren parte-hartzea sustatzen dugu. Partaidetza hori bultzatzeko, Ekintza Plana idazteko eginkizunez gain, espazio berriak ere eskainiko dira talde irekietan lantzeko, Abadiño Lagunkoian lehen urratsak eman genituenetik bilatzen ari garen komunitate bateko kide izatearen sentimendua finkatzeko eta sendotzeko. Azken batean, ondorio gisa, ekimen guzti horiekin azken aldian hainbeste entzuten ari den zahartzaro aktiboaren paradigma hori edukiz betetzen ari garela esan dezakegu.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !
captcha 

Pegatina

Euskadi Lagunkoiak plataforma berri bat izango du talde eragileen arteko komunikazioa sustatzeko

 

  • Antzuola, Eibar eta Abadiño Lagunkoiako kideak izango dira lehen frogak egingo dituztenak.
  • Plataforma Euskadi Lagunkoia osatzen duten herrien arteko komunikazioa indartuko du.

Euskadi Lagunkoiak ‘Etxebizitza lagunkoierako gida’ argitaratu du eta, hartan, bizitzan zehar egon daitezkeen beharretara egokitzeko aholkuak jaso dira

 

  • Etxe prestatua funtsezkoa da hartan bizi direnen segurtasunerako eta ongizaterako, eta autonomia-kota handiagoetarako aukera ematen du
  • Gidan, egonaldi bakoitza eratzen duten elementuei buruzko aholku eta gomendioak jaso ditu; horietako askok ez du kostu erantsirik

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!