taller_Madrid

Joan den 27an, Espainiako Hiri Lagunkoien Sarea osatzen duten Udalen II. Topaketa izan da Madrilen. Topaketaren helburuetako bat hainbat udalerritako esperientziak erakustea zen, parte hartzen duten udalerrien artean ideiak trukatzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitu asmoz.

Ekitaldiak hainbat hitzaldi eta tailer zituen, eta horietako batek, proiektu horretan adinekoen parte-hartzearen gaia jorratzen zuenak hain zuzen ere, Abadiño Lagunkoia izan zuen partaide, gure esperientzia kontatzeko gonbidatuak izan ginen eta Castellon-en garatzen ari denarekin batera.

Talde Motorreko bi lagun joan ginen gure proiektuaren ordezkari gisa, Jose Mari Macías eta Eduardo Gaviria, eta bertan, proiektuaren lehen momentuetatik orain arte eman ditugun urratsak eta lan egiteko era azaldu genituen, bertan Abadiñoko adineko pertsonek jokatu dugun paper garrantzitsua azpimarratuz. Ikusi ahal izan dugunagatik, beste leku batzuetan ez omen da ohikoa pertsona nagusien paper hain aktiboa, eta gure esku-hartzearen ondorengo solasaldian gure iradokizun eta hausnarketak egin ahal izan genituen, parte hartze eta protagonismoa bultzatzeko, proiektu honetan inplikatuta dauden beste zerbitzu teknikoak eta udal korporazioa ahaztu gabe. Hiri atsegin bat, guztion zeregina da eta.

Apurka-apurka, Abadiñon proiektua garatzen ari den bitartean, bere izaera eta bertan nagusiok, bakoitzak bere aukeren arabera, jokatzen dugun eginkizun  garrantzitsua ezagutzera ematen ari gara. Gure ahaleginean heltzen garen tokiraino iristen garela ere, gure izaerari bizia ematen dion parte hartzeko eta lankidetzarako gune bat ireki dugu. Hori zen ideia.

 

Esteka honetan, topaketaren helburuak eta egitaraua ikus ditzakezue

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !
captcha 

Pegatina

ITHACA kontsortzioak Euskadi Lagunkoia gogoko du

 

  • Irailaren 12an Ljubljanan (Eslovenia) ospatu zen topaketa oso positibotzat jo dute kideek. 
  • Mota honetako ekimenek ateak irekitzen dizkiete aurrera begirako elkarlanei. 

Euskadi Lagunkoiak ‘Etxebizitza lagunkoierako gida’ aurkeztu du eta, hartan, dementzia duten pertsonen beharretara egokitzeko aholkuak jaso dira

 

• Etxeko gela bakoitza eratzen duten elementuei buruzko aholku eta gomendioak
• Proposamenak eskaintzen ditu dementziaren garapenean egon daitezkeen arazoen aurrean esku hartzeko.
• Artolazabal: “Afektua, berotasuna eta umorea, pazientzia eta enpatia; ohiko bizi-estiloarekin jarraitzeko etxebizitzan aldaketa errazak eta ekonomikoak egiteak ezagumenaren galera atzeratzeko eta zaintza-eginkizunak errazteko aukera ematen dute”
• Díaz-Veiga: “Etxeak garrantzi handia du norberarentzat, bizitzan zehar, eta, hartan, gustura bizitzen jarraitu behar da eta errealitate berri horretara egokitu”.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!