Azkoitia Lagunkoiak emozioen inguruko ikastaro bat antolatu du, bertan, emozioak identifikatzen eta ulertzen ikasiko da, gure indargune psikologikoak ezagutzen alegia, ondo sentiarazten gaituzten harremanen zaintzaren garrantzia eta bakardadearen alderdi positiboak jorratuz.

PLAZA ONDO Jubiatuen Elkartean burutuko da ikastaroa maiatzaren 29an zein ekainaren 5, 12 eta 19an eta Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan edo 943 08 00 80 telefonora deituta egin beharko da izen-ematea. Doako ikastaroa da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter