Dakizuen moduan, 2018ko maiatzean, Romo Kultur Etxeko (RKE) hirugarren solairua zabaldu zuen Getxo Lagunkoiak.

Espazio honek aisialdi osasuntsuaren ikuspuntu batetik jarduera multzo bat eskaintzen du zahartze egokiaren garapenerako indarra jarriz. Aldi berean mendekotasun egoeretarako prebentzioa garatzeko edota gizarte-estimulazio egoerarik saihesteko.

Hori horrela, datozen proiektuen berri eman dute. Hasteko, martxoaren 26an, bizkarrezko minez nabil ekimena antolatu dute arratsaldeko 17:30ean.

Ikusi kartela


Apirilaren 4an bestalde, zine saioa antolatu dute, arratsaldeko 18:30ean Gene Saks zuzendariaren ‘The Odd Cuple’ filma proiektatuz. Doako sarrera izango du.

Ikusi kartela


Amaitzeko apirilaren 6an, dantza ekitaldi bat antolatu dute Galea orkestrarekin batera. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Romo Kultur Etxean.

Ikusi kartela


Informazio gehiago nahi izanez gero, Getxo Lagunkoiak argitaratutako liburuxkak Getxoko udalerriko 60 urtetik gorako pertsonentzat, datozen hilabeteetan, urtarriletik ekainera, eskainiko diren jarduerak biltzen ditu. Kirol jardueretatik hasi eta aisialdikoak arte. 


Deskargatu liburuxka informazio gehiagorako.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter