“Piztu zure auzoa” proiektuak aurrera jarraitzen du, oraingo honetan, Gasteizko Koroatze auzoan.

Ildo horretan, 'Piztu zure auzoa' proiektuko ekimen bat finkatzen ari da auzoan, non helburua, adineko pertsonen ezaugarri eta beharretara egokituta dauden establezimendu lagunkoiak sustatzea den. Horretarako formakuntza bat burutu da establezimendu horietako langile eta arduradunekin. Behin hori amaituta, haien establezimendua lagunkoia dela bermatzen duen zigilu bat eman zaie bertaratu diren guztiei.

Ikur hori lokalaren atean jartzearekin batera, auzokoen egunerokotasuna errazten saiatzeko konpromisoa hartzen du establezimendu horrek, bai eta auzoak gizatiarrago eta lagunkoiago bihurtzen laguntzekoa ere.

15 establezimendu eta zerbitzuk hartu dute parte topaketa horietan: Koroatze auzoko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala, Zaramagako Osasun Zentroa, Arabako Laguntza, Los Ángeles Kafetegia, Ecolaundry ikuztegi autozerbitzua, Euro-hogar ehunezko dekorazioa, Dochan gimnasioa, Jovi altzariak eta dekorazioa, Proyecto’s ile-apaindegia, Valvulería del Norte, Elsa lanparak, Tu recado ya!!, Bushi Sport, Al-Ándalus taberna eta Astoria taberna. 

 

Gasteiz activa tu barrio2

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter