Pasa den urtarrilaren 27an, Espainiako Hiri Lagunkoien Sarea osatzen duten Udalen II. Topaketa burutu zen Madrilen eta erkidego desberdinetako 13 aurkezpen burutu ziren bertan.

Topaketaren helburuetako bat hainbat udalerritako esperientziak erakustea zen, parte hartzen duten udalerrien artean ideiak trukatzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitu asmoz. OMEk sustatutako adineko pertsonekiko nazioarteko lagunkoitasun mugimenduaren barruan garatutako proiektu eta ekintzen kalitatea hobetzeko helburuarekin ere batu ziren sareko ordezkariak.

Adineko pertsonekiko Hiri eta Erkideko Lagunkoien Nazioarteko Sarea, OMEk sustatutako proiektu bat da, zahartze aktibo eta osasuntsua erraztu eta sustatzen duten zerbitzu eta inguruneak sortzera bideratuta dagoena.

Bigarren topaketa honetan, Abadiño Lagunkoiako Jose Mari Macías eta Eduardo Gaviria kideak ekimenaren inguruko bizipen eta metodologiak aurkeztu zituzten.

Deskargatu ‘Experiencia en Abadiño Lagunkoi-Abadiño Amigable» de Jose Mari Macías’ txostena
Deskargatu ‘Cómo se trabaja en Abadiño Lagunkoi-Abadiño Amigable» de Eduardo Gaviria’ txostena

Informazio gehiagorako, bisita ezazu blogeko beraien argitalpena

Baita ere eskuragarri da urtarrileko newsletterra, bertan honako artikuluak aurkitu ditzakezue: adineko pertsonak hedabideetan duten irudia, Adineko Pertsonekiko Lagunkoia den Mataró Hiriak diagnostikoa aurkeztu du, Bilbok aurrera egiten du adineko pertsonek proiektuetan duen inplikazioa sustatzen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter