Ohiko jarduera fisikoa egitea osasun publikoko lehentasunetako bat da, gaixotasun kroniko-degeneratiboak prebenitzeko modu gisa, adineko pertsonengan batez ere.

Hauek dira, besteak beste, zientifikoki agerian utzitako onura nagusiak: pisuaren kontrola, gorputzaren gantza murriztea, muskulu-masa, indarra eta malgutasuna handitze. Halaber, autoestimua eta gorputzaren irudia handitu eta estresa murrizten du…


ZER ESKAINTZEN DUTE?
Paseo osasungarriak, “ibiltzeko hitzorduak” deritzotenak, hots, jarduera fisikoko jardunbide bat, adineko pertsonentzat, zailtasun maila txikikoa, ohikotasunez egitekoa, erraza profil fisiko guztientzat eta gainera eta batez ere taldean, horrek gizarte harremana erraztu eta egoneko bizitza eta bakardadearen aurka egiten du. Irizpide nagusia bizikidetza, gizarte harremana, kultura eta aisia sustatzea da, JARDUERA FISIKOA koherentzia ardatz gisa baliatuz.


ZELAN?
Zenbait distantzia eta kokapen dauzkaten ibilbide errazak egiten dira TALDEAN Getxoko udalerritik, monitore batek lagunduta, zeinak taldea kirola egitean aholkatu eta gidatu ahalko baitu, jarduerak bio-parke osasungarri batzuen inguruan koordinatu eta dinamizatzeaz gain.


NOIZ?
Azaroaren 12az geroztik irteerak egongo dira ASTELEHEN, ASTEARTE, ASTEAZKEN ETA OSTEGUN guztietan, 10:00etatik 11:30era, jaiegunetan izan ezik. Astelehen eta asteazkenetan hitzordua Santa Eugenia plazan izango da, Romon, Romoko Kultur Etxearen aurrean. Astearte eta ostegunetan hitzordua Algortako Metroko plazan izango da (zabuen aldea).

Hitzorduetan partaideen arteko gizarte harremana sustatuko da, eta geldialdiak egingo dira ibilbideetan, luzatzeak eta beste kirol jarduera estimulatzaile batzuk egiteko. Ibilbide mota talde parte-hartzailearen ezaugarrien eta egoeren arabera diseinatuko da beti.

Partehartzea DOAKOA da eta IZEN EMATERIK ez du behar, kartelean agertzen diren lekuetan eta hitzorduetan egoteaz nahiko litzateke

Animatu eta parte hartu!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter