Elgoibarko Udalak eta Elgoibar Lagunkoia talde eragileak lehen faseko diagnostikoaren behin betiko dokumentua aurkeztu dute. Bertan, elgoibartarren iritziak eta ekarpenak jaso dira 647 inkesten bidez. Urrian bigarren faseari ekingo zaio. Fase horretan, inkestetatik ateratako gaiak aztertuko dira, ekintza eta programa zehatzagoak abian jartzeko.

Aretxabaleta lagunkoia, la plataforma gestada en el seno de basotxo, ha entregado al consistorio su informe con propuestas para mejorar el municipio

Irailaren 30era arte zabalik egongo da Romo Kultur Etxean adinekoentzako Getxo Euskadi Lagunkoia-Amigable programako jardueretan izena emateko epea.

 

Aguraingo herriak diagnostikoa lantzeko 8 lan-arloak garatzen ari da. Horretarako, arlo bakoitzeko gai positiboak, hobetzeko daudenak eta ekintza proposamenak aztertzen ari dira. 

Abadiño Lagunkoiak bere bidea jorratzen jarraitzen du. Oraingo honetan "Bide Osasungarriak" izenburupean Abadiñoko biztanleak aktibitate fisikoa egitera gonbidatzen dituzte. 

Martxoaren 13an hasiko dira. Elkargunean Traña-Matienako Jubilatuen egoitzaren aurrean izango da, 11:15etan.  

Azkoitia Lagunkoiak antolaturiko hitzaldi sortaren baitan, oraingoan Udalarekin elkarlanean, testamentuei buruzko saioa antolatu du. “Testamentuari buruz jakin beharrekoa” izenburupean, Javier Lázaro Eusa notarioak emango du hitzaldia.

Saioa datorren asteartean, martxoaren 3an izango da, 18:30ean Elkargunean (Oteiza aretoan). Sarrera irekia eta doakoa da.

Agurain Lagunkoia-ko talde eragilea martxan zen aurreko urtean. Inkesten banaketa egin ondoren otsailaren 3an elkartu zen taldea jasotako 440 inkesten emaitzak aztertu eta hurrengo pausuak zeintzuk izango diren adosten joateko.

Antzuola Lagunkoia 2014tik Antzuolako 14 pertsonek, gizon eta emakumeek osatzen dute beren udalerria adinekoekin lagunkoiagoa izan dadin.

2016an Santurtzik "Santurtzi Adeitsua" programa martxan jarri zuenetik pertsona nagusien parte-hartzea sustatzeko, herri lagunkoiago bat egitea lortu dute nagusien bultzadari esker, jardunaldi, ekitaldi eta beste hainbat ekintzen bitartez. 

Basauri, Euskadi Lagunkoiara atxikita dagoen herriak, ekimen berria jarri du martxan BBK Beharik-en eskutik, aukera teknologikoak eta komunitatearen babes-gaitasuna biltzen dituena adineko pertsonak bakardadean ikusarazteko eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko.

Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak elkarlanean “Bizilagunen komunitatea: Nola jokatu irisgarritasun obrak burutzeko” hitzaldia antolatu dute. Saioa urtarrilaren 22an izango da 19:00etan Elkargunean.

Mungia Lagunkoia taldeak abenduko 3. batzarra burutu du edadekoen ikuspegitik oinarrituta, herritarren azterketa burutzeko. Landu dituzten gaien artean komunikazioa eta informazioa, gizarte zerbitzuak eta osasun zerbitzuak aurkitzen dira.