Geoff Green, OME-ko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarearen Kontseiluko Presidentea, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenaren aurzkepen ofizialean egon zen, Donostiako Aquariumean joan den uztailaren 3an ospatua. 

Age-Friendly Cities and Communities (AFCC) ekimenak mintegi digital bat antolatu du ekimenera atxikituta daude hiri eta komunitateei zuzendua, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik kasu. Gure proiektuak aktiboki hartuko du parte ikastaro on-line honetan.  

Zahartzaro aktiboan aditua eta ekimena New Yorken finkatzeaz arduratu zen Ruth Finkelsteinek elkarrizketa bat eskaini du, non, besteak beste, hiri edo komunitate baten lagunkoitasuna neurtzeko erabakiorrak diren alderdiak zenbatzen eta uztartzen dituen. 

La iniciativa Age-Friendly Cities and Communities (AFCC) ha organizado un seminario digital para aquellas ciudades y comunidades que está suscritas a la iniciativa, como es el caso de Euskadi Lagunkoia Sustraietatik. Nuestro proyecto tomará parte activa en este curso on-line para ir aprendiendo y mejorando en la metología para hacer de Euskadi una comunidad más amigable con las personas mayores. Ciudades y comunidades de todo el mundo participan en esta iniciativa, pionera a nivel mundial por su trabajo en red y las herramientas de trabajo que ofrece a los que participan en ella.

Euskadi Lagunkoiak joan den ekainaren 2an online mintegi batean hartu zuen parte, munduko hirietako eta komunitateetako lagunkoitasuna sustatzeko helburua zuen ekimena. Arrakastatsua izan zen mintegi digitala: guztira, 177 pertsonek hartu zuten parte, horietako %80 estatubatuarrak izan zirelarik. Euskadi Lagunkoia 'Sustraietatik' egitasmoak interes handia piztu zuen partehartzaileen artean, batik bat Ondarean eta Denbora Bankua ekimenek. Interneten bitartez egindako elkartrukea baliagarria izan da hirien eta komunitateen arteko esperientziak partekatzeko. Euskadi Lagunkoiak hildo beretik jarraituko du lanean, halako ekintza globaletan parte hartuz. 

age friendly
Osasunaren Mundu Erakundeak munduan zehar aurrera ateratzen diren ekimen lagunkoien inguruko datu base bat sortu du bere web orrialdean. Bertan, guk sorturiko "Establezimendu lagunkoiak" programari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzue. 

Urriaren 4an International Istanbul Initiative on Ageing ekitaldian izan ginen, Euskadi Lagunkoia proiektua aurkezten, The Best Future Vision of an Age-Friendly Initiative lehiaketan 10 finalisten artean gelditu ondoren.