Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako zahartze aktiborako programak, COVID-19aren ondorioz sortu diren beharrei erantzun egokia emateko adinekoentzako "Baliabide interesgarriak" gida kaleratu du, Matia Fundazioa eta beste hainbat erakunderen laguntzarekin.

 

Las Asociaciones Locales de los Jubilados de Gipuzkoa que están en la red de AGIJUPENS quieren mostrar su solidaridad a todo el mundo socio-sanitario como a todo el personal que trabaja con la tercera edad en estos tiempos difíciles por la pandemia del coronavirus.

Donostiako Udalak ekimena egin du behar gehien duten hiritarren artean informazioa zabaltzeko, hain zuzen ere, hiriak eskaintzen dituen zaintza- eta laguntza-zerbitzuei buruzko informazioa, bai Udalak eskaintzen dituenak, baita hiritarren sareak eta beste gizarte eragileek ematen dituztenak ere.

 

Josu Pérez de Villareal Larrea, Aguraingo Udaleko Kultur teknikaria da. Elkarrizketa honetan, herri lagunkoia bilakatzeko emandako pausoak azaldu dizkigu. Bere ustez, prozesu hau herritarrak euren artean hobetu ezagutu, adiskidetasun kate sendoagoak sortu eta Agurain pertsona nagusien beharretara egokitzeko pausoak emateko berebizikoa izaten ari da. 

Gobernu Kontseiluak premiazko hainbat neurri onartu ditu gaur, ahal den neurrian, Covid-19ren pandemiak Euskadin izango dituen eragin ekonomiko handiak arintzeko.

Tresna berri horretan, erakunde publiko guztiek, hirugarren sektore sozialeko Sareen Sareak, Cáritasek, Gurutze Gorriak eta boluntariotza-agentziek parte hartuko dute era koordinatuan, eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan antolatuko dira, Osasun Sailaren eta lehendakariaren jarraibideen arabera.

Eusko Jaurlaritzak prebentzio neurriak indartzea erabaki du, koronabirusa Euskadin ez zabaltzeko. Hala jakinarazi du Osasun sailburu Nekane Murgak Lehendakaritzan egindako agerraldi publiko batean, eta Eudeli helarazitako gomendioaren berri ere eman du, pertsona jubilatuentzako jolas-jarduerarako zentroak Euskadi osoan ixtea aholkatuz.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, indar askorekin bizi izan da Euskadin. Marea moratu batek Euskadiko herriak bete ditu, horietatik 65 Euskadi Lagunkoiara atxikita daudenak, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Departamenduak bultzaturikoa, hain zuzen ere. 

Adierazi dutenez, Floreagako irisgarritasuna hobetzeko, zintarriak kendu, barandak jarri, galtzadarriak konpondu eta abar egin behar dira.

  • Udalerria Hiri Lagunkoien Sareari atxiki zitzaion 2018. urtean, eta denbora honetan herriaren beharrak aztertu dituzte.
  • Ekitaldian Txus Romón, Muskizko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia; Borja Liaño, alkatea; Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria; Maite Iturrate, Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio zuzendaria; Abanto Lagunkoiako ordezkariak eta Muskizko Lagunkoia taldeko kideak egon dira.
  • 250 ekintza baino gehiago planteatu dira, 7 arlotan banatuta.

Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako zahartze aktiborako programak, otsailaren 4, 5 eta 6an Metz-en (Frantzian) egingo den REIACTIS Nazioarteko konferentzian parte hartuko du.

Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordea, izan da Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariak 2019 banatzearen arduraduna. Ekitaldia Zanbranan ospatu da, Araban, urtarrilaren 15ean. Bertan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garatu diren adineko pertsonentzako ingurune lagunkoiak sortzeko hiru proiektu aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak. Ekitaldian zehar, Amilibiak 2019ko ediziorako aurkeztutako zortzi hautagaitzen balioa azpimarratu du.