Luis Egurrola alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur goizean sinatu dute Eusko Jaurlaritzak euskal hiriburuan duen egoitza nagusian.

Markina-Xemeingo udalerria Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako “Euskadi Lagunkoia” proiektuari atxikiko zaio, ondorengo helburuekin: Komunitateko parte-hartze prozesuak sustatzea; Herritarren bizi kalitatea hobetze aldera, udalerriaren eskumen alorretan aldaketak egin daitezen ahalbidetzea; Adineko pertsonek herri eta hirietan ongizatea sortzeko duten potentziala aprobetxatzea; eta Euskadiko ekimen lagunkoien sare bat sortzea;

Luis Egurrola Markina-Xemeingo Alkatea eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako Sailburuordea atxikimendu-dokumentua sinatu dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak euskal hiriburuan duen egoitza nagusian. Bertan, Osasunaren Mundu Erakundeak (plangintza, ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza) helburuak garatzeko ezarritako lan-metodologia eta lau faseko zikloa aurreikusteen dira.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter