Onda Vasca irratiak Euskadi Lagukoiari buruzko saio berezia eskaini du. Bertan, saioko engranafeko hainbat kidek parte hartu dute.

Lehen gonbidatua Marian Olabarrieta izan da, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, eta Euskadi Lagunkoia zer den, zer helburu dituen eta programa nola sortu zen azaldu digu.

Ondoren, Matia Fundazioko Ainara Tomasenarekin eta Euskadi Lagunkoiako teknikariarekin hitz egin dute. Matia Fundazioa arduratu da programa honen esparruan gertatzen diren lan-prozesuak abian jartzeaz eta esku hartzeko hainbat arlotan irtenbideak sustatzeaz: garraioa, etxebizitza, herritarren parte-hartzea eta aire zabaleko espazioak, besteak beste.

Hurrengo gonbidatuak Eva Salaberria, Donostia Lagunkoiako Hiritar Planaren arduraduna, eta Jesus Mari Zaldua, Gipuzkoako hiriburuan lan egiten duen talde eragileko kidea izan dira. Horiekin batera, Euskadi Lagunkoiaren barruan egin diren proiektu zehatz batzuk ezagutu dituzte. Izan ere, Donostia izan zen aitzindaria, gaur egun 70 udalerri biltzen dituen programa honekin bat egin zuen lehen herria.

Eta azkenik, "Farmazia Lagunkoiak" mugimendua zertan datzan ezagutu dute Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoko Xabier Aizpuruaren eskutik.

Elkarrizketa entzun

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter