Normalean, Gabonetan aisialdia biderkatu egiten da eta horrela gertatu da Portugaleteko adinekoen kasuan. Izan ere, Udalak hogeita hamar aukera eskaini zituen bere gizarte-zentroetan 60 urtetik gorako pertsonek jai dibertigarriak bizi ez ezik, gizarte-harreman berriak ehuntzen jarraitzeko ere.

Harrera oso ona izan du pitxerretako gizarte-zentroen aisialdirako eskaintzak; izan ere, mila portugaletetar baino gehiagok egin zuten programazio horretan parte hartzeko apustua, eta abenduaren erdialdetik joan den ostiralera arte jarduerak eskaini zituen.

Hala, garai horretan, Buenavista, Zubia, San Roke, Villanueva eta Repelegako gizarte-zentroak izan dira jarrillera hiribildu nobleko adinekoentzako jarduera-gune nagusiak. Zehazki, 60 urtetik gorako pertsonek hartu dute parte programazio horretan, eta, normalean, hainbat udal-zerbitzuren erabiltzaileak izaten dira, hala nola, eguneko zentroa, autonomia sustatzeko zentroa edo Edadeko programan parte hartzen dutenak. Ekimen horrek aukera ludikoak eskaintzen dizkie adinekoei urte osoan zehar. Era berean, oraingoan herriko Aspaldiko egoitzako adineko batzuk ere izan dira. Horrela, Portugaleteko gizarte-zentroek askotariko jardueren programazioa prestatu zuten, pertsona bakoitzak bere gustuetara egokitzen zen aisialdiko aukeren aukera guztiaren artean egon zedin. Hori izanik programazioaren oinarria, Portugaleteko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak hainbat txapelketa, musika emanaldi, zozketa eta irteera antolatu zituen, besteak beste.

Horrekin guztiarekin, herriko gizarte-etxeetan adinekoen zahartze aktiboa sustatzeko lan egin da. Zahartze aktiboa, hainbat jarduera egitean ez ezik, haratago ere badoa; izan ere, alderdi horretan oso garrantzitsua da adinekoen gizarte-bizitza lantzea, bai eta pertsona horiek beren gizarte-harremanak era horretako jardueren inguruan lantzea ere. Horrela, pertsona horien autonomia hobetzeari eta beste gai didaktiko batzuei ere heltzen zaie. Horrela, adinekoak isolamendu sozialaren eta bakardadearen aurka lanean aritu dira Gabonetako proposamen hauetan dibertitzen ziren bitartean.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter