Euskadi Lagunkoiara atxikitako udalerriei parte hartzeko deia zabaltzen diegu. Lehenik, edukiak bidaliz, eta bigarren, kanpaina hasten denean zabalkundea eginez.  

Data garrantzitsuak:

  • Kanpaina urriaren 1ean hasiko da (Adinekoen Nazioarteko Eguna) eta azaroaren 20an amaituko da (Haurren Munduko Eguna).

  • Abuztuaren 12an irekiko da edukiak jasotzeko epea eta irailaren 17an itxiko da.

Kanpainako edukiak deskargatu

Zahartze Osasungarriaren Hamarkadaren Plataforman partekatu ditzakezu zure ezagutzak eta esperientziak. 2021eko urriaren 1etik (Adinekoen Nazioarteko Eguna) 2021eko azaroaren 20ra arte (Haurren Munduko Eguna), Plataformak munduaren inguruan edadismoari aurre egiteko hartzen ari diren hainbat ahots eta ekintza nabarmenduko ditu. Eduki hori aldizkako argitalpenetan aurkeztuko da. Aldizkariek adinekoekiko edadismoa eta gazteenekiko edadismoa aztertuko dituzte pixkanaka.

Ekimena, gainera, OMEk adinkeriari buruz egindako txosten globala argitaratu dela aprobetxatuz gauzatuko da. Aldi berean, kanpainak indar berezia egingo du ahalik eta jende gehienarengana iristeko, #AWorld4AllAges hashtagarekin mugimendu globala sortuz.

Hilabete eta erdi horretan, edukia argitaratuko da OMEren plataforman eta beste informazio-plataforma batzuetan. Hasieran, adineko pertsonengan jarriko da arreta, baita edadismoak haiengan duen eraginean ere, eta pixkanaka gaztarora eta haurtzarora eramango da.

Deialdia abuztuaren 12an ireki eta 2021eko irailaren 17an itxiko da. Deialdi hau gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dago eta hiru hizkuntza horietan egindako ekarpenak onartzen dira.

 E8lNEkVWUAINlLt

1. Zein da kanpainaren arrazoia?

Adinkeriak guztioi berdin eragiten digun zerbait da. Leku guztietan sufritzen dugu: erakundeetan, harremanetan eta baita geure buruarekin ere. Badakigu biztanleriaren erdiak adinagatik diskriminatzen dituela adinekoak, eta Europan adinkeria gazteek ere pairatzen dute.

Adinkeriak modu kolektiboan eta indibidualean eragiten digu, gure osasunean eta ongizatean. Zorionez, gai honi aurre egin dakioke politiken, legeen, hezkuntza-jardueren eta belaunaldien arteko esku-hartzeen bidez; horretarako, beharrezkoa da mugimendu kolektiboak eta kontzientziazio handiagoa izatea.

E8lRXkeXoAs7Ben 

2. Helburuak

Kanpaina honen helburua da:

  • Ikusgarritasuna eman adinekoen eta gazteen mundu mailako adinkeri-esperientziei.
  • Adinkeriaren garrantziaz eta eraginaz kontzientziatu.
  • "Defendatzaileen" komunitate bat sortu adinaren eta adinkeriaren inguruko narratiba aldatzeko.
  • Adinkeriaren inguruko tresnak eta baliabideak partekatu.

3. Nor atxiki daiteke?

Mundu guztia. Horrek esan nahi du norbanakoak eta erakundeak gonbidatuta daudela mugimendura atxikitzera.

4. Nola lagundu eta parte har daiteke?

1. Adinkeriari buruzko eduki garrantzitsua zahartze osasuntsuaren hamarkadako plataformara igo (Platform of the Decade of Healthy Ageing)

2. Plataformetan eta sareetan egingo den kanpainan lagundu.

3. Ekimenarekin zerikusia duten ekitaldietan parte hartzea

5. Edukia bidaltzeko epea

Edukia jaso eta aldez aurretik bidaliko da, aztertu eta kategorizatzeko denbora eman dezan.

Plataforma abuztuaren 12an ireki eta irailaren 17an itxiko da.

6. Nola parte har dezakete Euskadi Lagunkoiari atxikitako udalerriek?

Oso erraza da. Hainbat kategoria eta formatu daude:

- Testigantzak: adinkeria erakustea helburu duten audioak, bideoak, idatziak edo argazkiak sartzen dira. Inguruan edo komunitatean gertatu diren aldaketa positiboen esperientziak.

- Baliabideak: adinkeriarekin lotura estua duten gidak, txostenak, azterlanak...

- Defendatzaileak: adinakeriaren gakoetako bat defendatzaile talde bat sortzea da. Dagoeneko zure komunitatean bazara, kontaiguzu zure istorioa.

- Berrikuntza: adinkeriari buruzko ikerketa-programak, edadismoaren aurkako kanpainak, proiektuen inplementazioa...

- Euskarriak: adinkeriari buruzko adinekoentzako gidak (erakundeentzat bakarrik).

7. Mundu guztiarentzako kanpaina!

Mundu guztiak parte hartu dezake kanpaina honetan, pertsona, nahiz, erakunde. 

Udalerrietan egiten ari zareten ekimen guztiak partekatzera animatzen zaituztegu!

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter