Basaurik, 2017an Euskadi lagunkoiari atxikitako udalerriak, azaroan adineko pertsonentzako jarduerak martxan jartzea aurreikusten du, baldin eta COVID egoerak horretarako aukera ematen badu.

Basauriko Udalak adineko pertsonentzako zahartze aktiboko tailerrak azaroan berriro hastea aurreikusten du, eta, helburu horrekin, programa garatzeaz arduratuko den laguntza teknikoa kontratatzeko lizitazio-prozesua hasi du. María Larrinaga Gizarte Politikako zinegotziak azaldu duenez, gobernu-taldearen asmoa "azaroan berriro hastea da, baina azken erabakia egoera epidemiologikoaren eta une horretan dauden murrizketen mende egongo da, bai azkenean berriro has daitezkeen ala ez zehazteko, bai data horretan indarrean dagoen osasun-araudiaren arabera garatuko diren baldintzak ezartzeko".

Hasiera batean, eta aurreko edizioetan gertatu den bezala, zahartze aktiboko tailerren hartzaileak udalerriko erretiratuak eta pentsiodunak izango dira. Berriro aktibatu nahi den programaren helburua kolektibo sozial horren egoera funtzional globala hobetuko duten hainbat jarduera garatzea da, eguneroko bizitzako jardueretan autonomia mantentzeko eta gaitasun fisiko eta mentalen balizko narriadurei aurrea hartzeko. Halaber, tailerren bidez, Basauriko adinekoen eskura jartzen da pertsonen arteko topaketa eta harremanetarako gune bat. Hori guztia prentsatuta dago haien bizi-kalitatea hobetzeko eta bakardade- eta mendekotasun-egoerak ahalik eta gehien prebenitzeko, bizitza kulturalean eta sozialean parte hartuz.

ESKAINTZA ZABALA ETA ASKOTARIKOA

Aurreikuspenen arabera, guztira 48 ikastaro emango dira erretiratuen udal-etxeetan eta helburu bererako beste lokal batzuetan. Aurrekoetan bezala, interesatuek hainbat aukeren artean aukeratu ahal izango dute: yoga, gorputz-adierazpena, gimnasia, erlaxazioa, marrazketa eta pintura, dekorazio-arteak eta zur-taila.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter