Kanpaina ‘Ermua, adinekoekin lagunkoia den hiria’ taldearen sustatzaileak garatu du, herriko bost farmaziatan eta osasun-zentroan orriak banatuz, tratamendu medikoetara atxikitzeko laguntzen (koordainketa) urteko deialdiaren berri zabaltzeko.

Koordainketarako laguntzen xedea gaixotasun eta premia egoeran dauden pertsonei Osakidetzatik agindu zaizkien eta finantzaketa publikoaren pean dauden tratamendu medikoak arrazoi ekonomikoengatik bertan behera ez uzteko aukera ematea da.

Laguntza horiek 16/2019 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, 247/2017 DEKRETUA, azaroaren 14koa eta 447/2013 DEKRETUA, azaroaren 19koa arautzen ditu, hura baita Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituena. Haiek lortu nahi izanez gero, beharrezkoa da eskabidea urtero aurkeztea, urtero deitzen diren laguntzak baitira, agindu bat argitaratzearen bitartez. Koordainketarako laguntzak bi prozedura desberdin eta independienteren bitartez izapidetzen dira: Erraztua: Prozedura hau deialdian zehaztutako epean. EAEn egindako gastuetarako dago aurreikusita. Esandako prozedurari heltzeko beharrezkoa da eskabide erraztu bakar bat aurkeztea. Ohikoa: Prozedura hau EAEtik kanpo egindako gastuetarako dago aurreikusita, eta klase pasibo-izaera duten pentsiodun titularrentzat eta bere onuradunentzat. Prozedura honi heltzeko, beharrezkoa da gutxienez eskabide bat aurkeztea –bi gehienez– eta itzulketa egiteko eskatzen den gastua justifikatzen duten tiketak edo fakturak aurkeztea.

‘Ermua, adinekoekin lagunkoia den hiria’ taldearen sustatzaileak lanean jarraitzen du udalerriko adinekoen egunerokotasuna errazteko helburuarekin. Gaur egun 60 urte edo gehiagoko 14 lagunek osatzen duten talde honek denbora darama lanean Ermua adinekoen bizimodua erraztuko duen ingurunea izan dadin. Hala, 2017az geroztik eta gaur egun arte, adineko pertsonentzat zailtasun bat izan zitezkeen inguruneko elementu batzuk identifikatzea ahalbidetu duen prozesu bat garatzen ari da, eta, bestetik, zailtasun horiei aurre egiteko erantzun alternatiboak. Horretarako, herritarren laguntza izan du, parte hartzeko saio batzuen bidez.

Adineko pertsonen artean egindako diagnostikoan eta identifikatutako hobekuntza-elementuen artean, tratamendu medikoetan (koordainketa) denboran atxikita (kronikoak edo iraupen luzekoak) egoteko laguntzak eskatzeko deialdiari buruzko ezjakintasuna jasotzen zen (epeak edo datak, eskaera egiteko modua, nola eta non, eta abar…).

Gabezia edo muga hori ezagututa, eta 2021eko deialdia atera berri denez, "Ermua, adinekoekin lagunkoia den hiria" taldeko kide batzuk harremanetan jarri dira udalerriko farmaziekin eta osasun-zentroarekin, eta deialdiko informazio garrantzitsuena biltzen duten kartelak prestatu eta zabaldu dituzte, epeei eta izapideei buruzko informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko eta oinarriak betetzen dituztenek laguntza horiek eskatzerik izan dezaten.

51280967003 985f20e365 b

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter