Santi Larburu "sari hauek adinekoek gizartearekiko dugun elkartasuna adierazten dute, eta oraindik ere osasuntsu gauden bitartean ekarpenak egin nahi ditugula, baina gaixorik gaudenean ere zaintzea nahi dugula."

EUSKOFEDERPEN eta “IRAKATSI” sarien arrazoia
Euskofederpen erkidego mailako federazioa da, eta hiru lurraldeetako elkarteak biltzen ditu: Gipuzkoako Agijupens, Bizkaiko Nagusiak eta Arabako Las Cuatro Torres.

Euskadiko Gizarte Zentroek, pandemian zehar ekintzak abiarazi dituzte bizikidetzara, bizipenak trukatzera eta elkarri laguntzera bideratuta, eta horien emaitzak ezagutu eta saritu nahi izan dira IRAKATSI sariekin.

Santi Larburu Euskofederpen elkarteko lehendakariak adierazi duenez, "Aurtengo edizioa lehenengoa da, Euskadiko zentro guztiei irekia. Benetan arrakastatsua izan dela iruditzen zaigu, hamabost lan jaso baitira, oso onak denak, eta guztiek saria merezi duten arren, epaimahai batek erabaki behar izan du irabazleak zeintzuk diren." Gaineratu duenez, "Lehenengo ospakizuna Donostian egin dugu, Euskofederpenen egoitza hemen dagoelako, baina, jakina, gure eremua autonomikoa da eta hurrengo entregak beste lurraldeetan egingo dira."

Amaitzeko, honako hau esan du: " sari hauek adinekoek gizartearekiko dugun elkartasuna adierazten dute, eta oraindik ere osasuntsu gauden bitartean ekarpenak egin nahi ditugula, baina gaixorik gaudenean ere zaintzea nahi dugula."

irakatsi 2

SARI BANAKETA
Sariak Eneko Goia Donostiako Alkateak banatu ditu. Hiriko gizarte zentroen eta bertako pertsonen lana goraipatu du. Oso datu esanguratsu bat emanez hasi du hitzaldia: Donostia da EAEko hiru hiriburuen artean adinekoen ehuneko handiena duena.

Azpimarratu duenez, COVID-19k mugarri bat ezarri duen une honetan, zahartzearen erronkari elkartasunez aurre egiten ari zaio, eta gizarteak aurre egin behar dion arazo handia nabarmendu du, nahi gabeko bakardadea, alegia.

IRABAZLEA
Zarauzko Udaberri Jubilatuen Elkarteak irabazi du lehen saria “Udaberri jubilatuen elkarteak, etengabeko egokitze prozesuaz erantzun nahian” proiektuarekin.

Proiektu honek, Zarauzko Udalarekin koordinatuta eta COVID-19ren osasun-arauak errespetatuz, zentro horretan baldintza normaletan ematen ziren zerbitzu asko eskaini ditu. Tresna informatikoa oso lagungarria izan da krisialdi honetan, bazkideekin etengabe komunikatzeko eta online jarduerak antolatzeko balio izan baitu. Proiektu dinamiko baten adibidea da eta COVID 19ak pairatu arazi dizkigun zailtasunei aurre egiteko balio izan du.

irakatsi 5

1 ETA 2. ACCESITAK
500€ko saria eta diploma Gasteizko Landazuri adineko zentro soziokulturalak jaso du “Programa de apoyo a la lectura” proiektuarekin.

Belaunaldien arteko proiektu honek harremanetan jartzen ditu Gasteizko Santa Maria ikastetxeko haurrak (A hizkuntza-eredua), Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan, Landázuri, El Pilar eta Koronazioko adinekoen zentro soziokulturaletako adinekoekin, "Aktiba ezazu zure auzoa" programaren barruan.

Bigarren Accesita Ispasterko "bizi Bihotzen Sarea-red de Corazones" programarentzat izan da. Laguntza, hurbiltasun, harremana, komunikazioa, laguntza emozionala eta boluntariotzako programa bat da. 2020ko martxoan, konfinamendua dekretatu zenean, jakin zuten Udalak elikagaien hornikuntzari, farmaziari eta beste beharrizan batzuei erantzungo ziela. Gizarte-zentroak auzo-mailako sare lagunkoi bat sortu zuen, eta auzoko adinekoak izan ziren protagonista; AUZOLAN proiektua da, elkartasunezkoa.

irakatsi 3

irakatsi 4

TXEMA ODRIOZOLARI OMENALDIA, EUSKOFEDERPENEKO LEHENDAKARI OHIA
Urte askoan Federazioko Presidentea izan denari, Txema Odriozola, omenaldia egingo zaio ekitaldian zehar.

Donostian jaio zen 1939ko abenduaren 22an, Zuzenbidean lizentziaduna EHUn, enpresen kudeaketan diplomaduna Sarrikoko Unibertsitatean eta giza baliabideen kudeaketan Deustuko Unibertsitatean. 31 urte egin ditu erantzukizuneko lanpostuetan, 21 zuzendaritzako lanpostuetan eta 11 Osakidetzan. Zortzi urtez izan zen ASTI Ozeanografia, Arrantza eta Elikadura Ikerketa Zentroko zuzendari, hiru aldiz izan da zuzendari Eusko Jaurlaritzan hainbatetan, eta giza baliabideen zuzendari izan zen Osakidetzan.

irakatsi 6

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter