Martxoaren 24an Azkoitiko talde eragilea herrian egin diren ekimen lagunkoiak aztertu eta berriak martxan jartzeko bildu ziren. 

 

Bileran, talde eragilea osatzen duten azkoitiarrak, udal ordezkariak eta ekimeneko teknikaria bildu ziren. 

Azkoitia 2017ko maiatzean atxiki zen Euskadi Lagunkoia sarera eta denbora honetan diagnosia burutu eta bertako ekimenak banan-banan joan dira burutzen. Gainontzeko herrietan bezala, COVID-19aren ondorioak jasan dituzte, hainbat gai atzeratu edo bertan behera utzi behar izan baitituzte, baina taldeak tinko heldu dio lagunkoitasuna zabaltzeko ekimenari. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter