Azaroaren 18an Bizkaiko Batzordea modu birtualean ospatu da. Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko kideek parte hartu dute, baita Euskadi Lagunkoia sareari atxikitako 20 udalerritako ordezkariek ere.

Amaia Olabarriaga, Abadiño Lagunkoiako taldekideak eman dio hasiera topaketari, eta ongietorria eman die bertan parte hartu duten 72 lagunei.

Asier Alustiza Bizkaiko Foru Aldundiko Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusiak Euskadi Lagunkoia ekimenarekin bat egin duten 26 udalerrietako kideen parte-hartzea eskertu du. Azaldu duenez, "bakoitza fase desberdin batean dago, baina guztiek helburu bera dute: lurraldea osatzen duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea." Txirrindularitzarekin simil bat eginez gaineratu du, "beharrezkoa da ahaleginak batu eta helmugara iristea, tropel handia zarete eta Foru Aldundia harrotasunez betetzen duzue." Amaitzeko, honakoa gehitu du "Jardunaldi honek, egindako bidea eta proiektuak erakusteko balio du. "

Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Marian Olabarrietak hartu du hitza eta pandemiaren ondorioz utzi gaituzten pertsonak gogorarazi ditu "Batzorde honek oso zentzu berezia du, bizi dugun egoera ere halakoxea baita; ahalegin handia egiten ari zarete kide guztiak." Parte-hartzaileei "gizartea bultzatzen jarraitzeko konpromisoari heusteko" deia egin die.

marian olabarrieta

66 udalerri atxiki dira dagoeneko: 24 Gipuzkoa, 24 Bizkaia eta 18 Araba. "Urte batzuk damazkigu gure esperientziak partekatzeko helburu bateratuarekin: Euskadin lagunkoitasuna eta zahartze aktiboa bultzatzea", gaineratu du Olabarrietak. Euskadi lagunkoiaren barruan aurten eman diren berrikuntzekin jarraitu du: bi gida eta bakardadeari buruzko monografikoa. Amaitzeko, abenduaren 4an "Covid-19 Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokiak IV. Jardunaldia" parte hartzera animatu ditu guztiak, baita Jardunbide Egokien Saria banaketan ere.

 

COVID-19ren eragina Bizkaian

Maite Zabala eta Jose Mari Macías Bizkaiko Adinekoen Batzordeko talde eragileko kideek Bizkaian Euskadi lagunkoiara atxikitako udalerrietan COVID-19ak izan duen eraginari buruzko informazioa eman dute.

Adierazi dutenez, 9 udalerritan erabateko geldialdia egon da, 17tan bizirik jarraitzen du programak, baina parte-hartzeak behera egin du, animoak baxuagoak baitaude, eta 4tan aktibo daude, hain zuzen ere, talde eragilea lanean hasi den tokietan. Gaineratu dutenez, hausnarketarako guneak egon beharko lirateke, besteak beste, eten digitala, nahi gabeko bakardadea eta belaunaldien arteko harremana lantzeko.

 

Josemarimacias

 

Taldekako azterketatik ateratako ondorioak pandemiaren ondorioak lantzeko

Interbentzio nagusiak egin ondoren, puntuz puntu aztertu dira, talde txikietan, gizarte-distantziaren ondorioak, gizarte-premia berrien azterketa, lagunkoitasuna lantzeko modu berrien diseinua eta tokiko esperientzia positiboen partekatzea.

Ateratako ondorioen arabera, udalerri periferikoetan egitura arazoak areagotu egin dira: banketxeen itxiera, medikuekin hitzorduak ixteko arazoak. Ekonomiaren eta osasunaren arteko talka argia hautematen da. Halaber, eten digitalak zaildu egin du adinekoen artean komunikatzeko modua; izan ere, askok ez dute smartphonerik edo ez dakite erabiltzen. Egia da beste herritar batzuentzat eguneratuta egoteko eta ikasteko balio izan duela, baina adineko pertsona batzuk atzeratuta geratu dira, eta bakardadea izan da haien lagun bakarra.

Pandemian laguntza- eta boluntariotza-sareak sortu dira, baina beharrezkoa da horiek bultzatzen jarraitzea. Lehen olatuan gazteak boluntario lanak egiteko prest zeuden bezala, oraingoan, ezinezkoa izaten ari da, gehienak lanean ari baitira.

Pandemiak udalerrien lagunkoitasun-planen barruan programatuta zeuden ekimen asko geldiarazi ditu. Horrek esan nahi du planak birplanteatu behar direla eta zehaztu behar dela zer gai egokitu beharko liratekeen egungo beharretara.

Parte-hartzaileek jakinarazi dutenez, erakundeek berriz pentsatu behar dituzte adinekoentzako politikak, egoitzen kudeaketa eta erabaki-organoetan dauden adinekoen sustapena, parte-hartzearen bidez.

Beste gai azpimarragarri bat pandemiak ekarri digun bakardade eta tristura sentsazioa izan da. Horregatik, bakardadeari buruzko batzorde bat sortzea iradoki da, fenomeno hori aztertzeko eta konponbideak aurkitzeko.

Euskadiko Lagunkoiaren COVID-19 eta Lagunsarea atalen aurkezpena

Pandemiak komunikazio, afektibitate, harreman, mugikortasun, osasun... behar asko sortu ditu, eta erakundeek premia horiei azkar egin behar izan diete aurre. Euskadi Lagunkoiako COVID-19 atalak sarera atxikitako herrietan egin diren ekimen guztiak biltzen ditu.

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19

Bestalde, Lagunsarea plataformak udalerriei beren artean komunikatzeko eta trakzio-taldeak osatzen dituzten pertsonen barne-komunikaziorako balio du. Horrela, herrietan funtzionatzen ari dena ezagutarazi nahi da, beste batzuetan inplementatu ahal izateko.

Tresna oso erabilgarria da, aplikazio askorekin. Beharrezkoa da udalerri eta/edo parte-hartzaile bakoitzak alta ematea, profil bat sortuz.

 

lagunsarea web

 

Bakardadeari buruzko monografikoaren gakoak

Matia Institutuak bakardadeari buruzko monografikoa egin du; ezagutza dokumentatua, kontrastatua eta beharrezkoa da. Dokumentu honek laguntza eman nahi die bakardadeari aurre egiteko kezka duten udalerriei; izan ere, konfinamenduak oso agerian utzi du bakardadeari aurre egiteko erreferenteak eta erabilgarriak diren dokumentuak izateko beharra.

Monografikoa 2021eko urtarriletik aurrera egongo da eskuragarri. Eusko Jaurlaritzak aurkezpen publiko bat egingo du, paperean zein formatu digitalean.

 

Talde eragileen gidaren aurkezpena

2019ko azaroaz geroztik, talde eragileek dituzten beharrei buruzko informazioa bildu da udalerriekin egindako bileretan. Aurtengo ekainean eta uztailean egindako partaidetza-saioetan, kontraste-taldeen bilerak egin dira, dokumentuari buruzko feedbacka ezagutzeko. Puntu bakoitzean informazio asko jaso da eta erantzuna oso positiboa izan da.

Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu baino lehen aurkeztuko du gida.

 

Ez badugu komunikatzen, ez gara existitzen

Saioa amaitu baino lehen, berriro gogoratu da komunikatzearen garrantzia. Hurrengo hilabeteetan elkarrizketak egingo ditugu eta udalerrien ekimenak argitaratuko ditugu, baina udalerri atxikiei eskatu diegu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo WhatsApp 673 395 565 zenbakira informazioa bidaltzeko.

whatsapp

 

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter