Aurten, Nazio Batuek ondorengo leloa aukeratu dute urriak 1 egun esanguratsurako "Pandemiak: adina eta zahartzaroa lantzeko moduan eraginik ba al dute?" COVID-19k adinekoengan, politiketan, plangintzan eta osasunaren zaintzan duen inpaktua hobeto ulertzeko.



Euskadi Lagunkoian bat egiten dugu lelo horrekin, eta, horretarako, zuen laguntza eskatzen dizuegu. Ikusgarritasuna eman nahi diogu pandemian zehar zuen udalerrietan lagunkoitasuna sustatzeko egiten ari zareten lan guztiari, argazki eta bideoen bidez.

Aurtengo gure leloa "Egin aurre COVID-19ari lagunkoitasunetik" da, eta zuen herria eta zuen burua nola zaintzen ari zareten partekatu nahi dugu. Auzokoei laguntzeko ekintzak, harremanen eta osasunaren mantenua, ariketa fisikoko jarduerak...

 

Ekimena aurrera eramateko ondorengo argibideak jarraitzea eskatzen dizuegu:

  1. Martxotik irailera herriko pertsona nagusiekin egindako ekimenen bideo edo/eta argazkiak, taldean edo bakoitzak bere kabuz egindakoak, non jarrera osasungarriak erakusten diren: ibilaldiak, dantza, ariketak, elikaduraren zainketa...

  2. Argazki edo/eta bideoak ondorengo esaldiarekin batu:
    "Egin aurre COVID-19ari lagunkoitasunetik"

  3. Argazkia edo bideoa honako emailera bidali: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
    Edo zuen sareetan igo eta aurtengo hashtag-a erabaili edo aipa gaitzazu, gero guk partekatzeko.

Hashtag:

#hazfrentealCovid19
#covid19ariaurreegin
#1octubre
#urriak1


Sare sozialetan aipa gaitzazu:

Facebook: @euskadilagunkoia
Twitter: @EuskadiLagunkoi

 

Datak:

  • Materiala bidaltzeko epe muga irailak 28, astelehena, eguerdiko 12etan izango da.
  • Lehenagotik bidaltzea ere eskertuko genizueke dena prestatzen joateko.
  • Guk irailaren 28tik urriaren 2ra zabalduko ditugu.

Dagoeneko jaso ditugu lehen bideoak!

Portugalete Lagunkoiako taldekideek denbora honetan egin dituzten ekimen osasungarri eta lagunkoien bideoa bidali digute. 

Bideoa ikusi

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter