Euskadi Lagunkoiara atxikita dauden zenbait herrietan, Matiazaleak bultzaturiko "Nire lagun bakardadearentzat postalak" ekimenean parte hartu dute. Eskoriatza, Irura, Azkoitia, Bergara, Elgoibar, Beasain, Irun eta Ordizian buzoiak ipini ziren bakardadearen inguruko hausnarketa edo iritziak biltzen zituzten gutunak jasotzeko. 

 

Zuen eskura dituzue lagunkoitasuna bultzatzen den herri hauetan jasotako 800 postal baino gehiagoren bilduma, BAKARDADEAri buruzko gogoetak biltzen dituena. Asko dira, baina merezi du irakurtzeko denbora ematea: askotarikoak, positiboak, negatiboak, errezeta pertsonalak, marrazki alaiak, denetarik dago!

Postalak irakurri eta elkarbanatu!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter