Joan den uztailaren 24an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak Matia Fundazioarekin batera bultzatutako "2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria" ekimen lagunkoi berriak aurkezteko deialdia burutu zen.

Hasiera batean epea abuztuaren 25ean amaitzen bazen ere, orain, parte hartu nahi duten taldeek irailaren 7ra arte izango dute horretarako aukera. Sariaren helburua da balioa ematea zahartzen ari diren pertsonentzako bizitza-ingurune erraztaileak sortzeko lagunkoitasunari dagokionez berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren Euskadiko erakundeek garatutako praktikei.

Azpimarratu behar da aurten, COVID-19tik eratorritako egoera dela eta, OMEren Hiri eta Komunitate Laguntzaileen Mundu Sareko hiri eta komunitateak, eta saretik harago, irtenbideak bilatzen ari direla adinekoei COVID-19 erantzuna ematen laguntzeko eta onurak atera ditzaten; beraz, inguruabar hori kontuan hartuko da deialdian parte hartzen duten ekimenak baloratzerako garaian. 

Lehiaketaren oinarriak ezagutu

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter