Ekainaren 22tik 26ra bitarteko astean, Euskadiko farmaziek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak eta Euskadiko Farmazialarien Elkargoak sustatutako kanpainan parte hartu dute, eta beren lokaletan egindako jardunbide lagunkoien argazkiak eta bideoak bidali dituzte.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako farmaziek euren establezimendura joaten diren adineko pertsonak nola artatzen dituzten eta eskaintzen zaien zerbitzua azaldu dute helburu argi batekin: farmaziak ikusaraztea eta balioa jartzea zahartzen ari den gizarte bateko eragile komunitario gisa.

Gabilondo farmazia bermeotarrak bideo bat bidali digu lokaleko bezeroak artatzeko zerbitzu telefoniko pertsonalizatua erakusteko, bai eta establezimenduan arreta hobetzeko eskaintzen diren praktika atseginak erakusteko ere. Donostiako Mendiaraz farmaziak DPZ pertsonalizatuak prestatzen ditu adineko pertsonei mendikamenduen kudeaketan laguntzeko.

Era berean, Laida Sarmiento, Marina Guisasola Irungoa eta Maite Zarraga Suárez farmazialariek bezeroak nola zaintzen dituzten erakusten digute, baita Eva Ramós Leioakoa ere, bezero bati belaunerako protesi bat probatzen laguntzen agertzen dena, tratu hurbil eta pertsonalizatua erakutsiz.

farmacias amigables 20203

Badakigu farmazien zeregina funtsezkoa izaten ari dela COVID-19tik eratorritako osasun-krisiaren kudeaketan; horregatik, Hondarribiko Lizarraga farmaziak lokalean hartu dituzten segurtasun-neurrien argazkiak bidali dizkigu, baita Hernaniko Karmele Aizpuruaren farmaziak ere.

farmacacias amigables 20202

Testigantzak bidali dizkiguten farmaziak ere izan dira, hala nola Amurrioko Borja Pérez Zabiur farmazia; izan ere, pertsonei arreta emateaz gain,  animaliekin keinu atseginak izaten dituzte "gure eremuan, adineko pertsona askok txakurrak dituzte farmaziara etortzeko. Konpainiako animaliak ere garrantzitsuak dira guretzat, eta badakite farmaziako atean beti dutela ura. Gainera, oso formalak direnez eta kexatu gabe itxaroten dutenez, goxokitxo bat ematen diegu ". Bestalde, Lekeitioko MC eta BM Markuerkiaga farmaziak esan digunez, "Farmazia 0 kotan dago, gurpil-aulkian dabiltzan pertsonak arazorik gabe sar daitezen barrura".

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter