Euskadi Lagunkoiak kontu berria ireki du Youtube bideo plataforman atxikita dauden herrietako pertsonek egiten dituzten ekimenei bisibilitate handiagoa emateko asmoz. 

 

3 erreprodukzio zerrenda

Bideoak ikusterako garaian modu ordenatu batean egiteko, hiru erreprodukzio zerrenda sortu dira. 

Alde batetik, ondareari buruzko bideoak. Ekimen hau proiektu dokumental bat da, bideo formatuan Euskadiko lurralde osoko adineko pertsonen esperientziak biltzen dituena, bertako ondare immateriala eta kulturala transmititzeko helburuarekin. Ondarea ataleko lan dokumentalak gutxi gorabehera 5 minutuko 11 bideo barne hartzen ditu, adineko pertsona protagonista bakoitzarenak. 

Bestetik, Euskadi Lagunkoiara atxikita dauden herrietako esperientziekin zerikusia duten bideoak aurkitzen dira. Bideo hauekin talde promotoreen ekimenak eman nahi dira ezagutzera herriko eta beste leku batzuetako pertsonek kontutan eduki ditzaten. Bideo hauek hirigintza, etxebizitza edo garraioarekin zerikusia duten ekimenak islatzen dituzte, besteak beste, arlo bakoitzean lortu daitezkeen emaitzak agerian utzitz. Horrez gain, hiritartasun aktiboa eta herri naiz hirietan erabakiak hartzerako garaian botorea nola eduki erakusten dute. 

Azkenik, Merkataritza Lagunkoiarekin zerikusia duten bideoak txertatu dira, Euskadiko denda eta establezimenduetan aurrera eramaten ari diren praktika onen promozio eta zabalkunderako. Bideo hauekin gertuko merkataritza indartu nahi da zahartzen ari den gizarte bati laguntzeko, denda eta merkatal gune txikiek pertsonen autonomia eta bizi kalitate on bat eramaten lagun dezaketelako. 

Bideoak ikusi

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter