Euskadi Lagunkoia” zahartze aktiboaren inguruan NBEak antolatutako Lisboako jardunaldietan egongo da. 

  • Irailaren 20tik 22ra, 56 herrialdetako ordezkarirekin
  • Lide Amilibia, “adinekoak ongizate-prozesu baten protagonista dira, gure eguneroko bizitzaren onerako izango den prozesuarena, eremu publikoen berreskuratze arrazionalagoan, herritarren arteko harremanetan eta zaintzen transferentzietan oinarrituta”
  •  “Gizarte iraunkor bat adin guztientzat”

56 herrialdetako ordezkariak Lisboan bilduko dira datorren irailaren 21ean eta 22an, biztanleriaren zahartzeari buruzko nazioarteko biltzarrean. Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoak (UNECE) antolatu du biltzarra.

UNECEko, NBEko, Europako Batzordeko eta Lanaren Nazioarteko Erakundeko (LNE) 56 estatu kideetako zahartza-arloaren arduradunez gainera, hainbat herrialde eta eskualderen ordezkariek eta askotariko erakundetako gizarte-agenteek hartuko dute parte.

Batzarra Lisboako Biltzarren Zentroan egingo da, eta foroa ireki eta ixteko ekitaldiak hauen esku egongo dira: Olga Algayerova UNECEko idazkari exekutiboa eta José António Vieira da Silva Portugalgo Lan, Solidaritate eta Gizarte Segurantzako ministroa.

Hizlari gisa agertzen dira, besteak beste, Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea, Marianne Thyssen Enplegu eta Gizarte Gaietako Europako komisarioa eta Heinz Koller Europarako eta Erdialdeko Asiarako LNEko eskualde-zuzendaria. António Guterres NBEko idazkari nagusiak mezu bat helaraziko du biltzarrean zehar.

Topaketaren amaieran, UNECEko herrialdeetako ministro eta ordezkariek Lisboako Deklarazioa sinatuko dute. Deklarazioan, zahartzearen alorrean datozen bost urteetarako orientabideak bilduko dira. Biltzarraren esparruan, irailaren 20an, 150 GKE eta 80 ikertzaile bilduko dituen topaketa egingo da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter