Aurkezpena deskargatu "La amigabilidad en Euskadi"

 

Ekainaren 13an, Eusko Jaurlaritzako karguak, hainbat instituzioetako ordezkariak, Euskadi Lagunkoia sarera atxikirik dauden taldeetako kideak eta programara gehitzeko gogotsu dauden herrietako ordezkariak Donostiako Kursaal Jauregian ospaturiko jardunaldira bertaratu ziren. Guztira 140 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. 

Irekiera

Jardunaldia Eneko Goia, Donostiako Alkateak ireki zuen, bere hitzen arabera, "Euskadi Lagunkoian parte-hartzen duten pertsonen ekarpenak eragin zuzena dauka gizartean" eta Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordeak, atxikirik dauden herriei eskaini zizkien bere hitzak “esperientziak partekatzeak ateak irekitzen dizkio gure herritarren ongizatearen probetxurako elkartruke eta ikasketarako elkarlanari” eta “udalerri bakoitzak eskarmentu luzea du arlo honetan. Sareak bultzada eman nahi dio lan horri. Esperientziak partekatzeak ateak irekitzen dizkio gure herritarren ongizatearen probetxurako elkartruke eta ikasketarako elkarlanari”, hala azaldu zuen Amilibia andereak. Bukatzeko, oraindik atxikirik ez dauden herriei pausoa emateko gonbidapena luzatu zien, horrela, herri lagunkoiak eta pertsona helduekin errespetagarriak izateko programak aurrera eramateko. 

jornada lagunkoia sarea 1

jornada lagunkoia sarea 2

Mahai-ingurua 

Ondoren, mahai-inguruaren txanda iritsi zen. Jorraturiko gaia lagunkoitasuna Euskadin izan zen, bertan Mayte Sancho, Matia Institutu Gerontologikoko Zuzendari Zientifikoa eta Elena del Barrio, Euskadi Lagunkoiako Koordinatzaileak parte-hartu zuten. Sancho anderearen hitzen arabera "lagunkoitasunaren mugimenduak zahartze aktiboko mugimenduari zentzu guztia ematen ari zaio". Bere aldetik, Elena del Barriok "beharretatik eskubideetara doan paradigma batean aurkitzen garela" azaldu zuen eta "zahartzaro aktiboko kontzeptutik herritar aktiboen kontzeptura aurrera egiteko ordua dela" gehitu zuen. 

jornada lagunkoia sarea 3

jornada lagunkoia sarea 4

 Euskadiko hiru hiriburuetako ordezkariak

Jarraian, hiru eskal hiriburuetako ordezkariek beraien hirietan aurrera eramaten ari diren ekimenak azaldu zituzten. Iñigo Pombo, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Saila lankidetzako zinekgotziak adierazi zuen bezala, bizkaiko hiriburuak "244 ekimen aurkeztu ditu zahartze aktiboari lotuta", "osasuna, parte-hartzea eta seguritatea ziurtatzen dituen hiri bat osatzea dugu helburu" gehitu zuen. Eva Salaberria, Donostiako Udaleko Donostia Lagunkoia ekimeneko Koordinatzaileak, "Donostia lagunkoitasunari loturiko bidea hasten lehen hiriburua izan zen" eta "Donostia Lagunkoia donostiar guztion artean eraikitzen ari garen prozesua" dela gehitu zuen, "Donostia lagunkoia ekimen bizi bat" dela esaten bukatuz. Bukatzeko, Jose Antonio Jimeno, Gasteizko Udaleko Pertsona Helduen Zerbitzuko Zuzendariak, arabako hiriburuan "zahartze aktboaren promozioa 2009. urtetik aktibatua dago" adierazi zuen eta "hainbat parte-hartze esperientzi" daudela eta beraientzen "adinen arteko kolaborazioa" ezinbestekoa dela gehitu zuen. 

Ondoren, herrietako esperientzien mahaian Euskadi Lagunkoia sarera atxikiriko hiru herrietako ordezkariek testigantzak eskaini zituzten. Amurriko Alkatea, Josune Irabien (Araba); Jose Mari Anzola eta Juan Zuluaga, Igorreko Udalaren ordezkari (Bizkaia) eta A. González, Zumarragako Udaletik. 

 

jornada lagunkoia sarea 5

 

jornada lagunkoia sarea 6

 Tailer metodologikoak

Kafearen ondoren, 2 sala ezberdinetan banaturiko tailer metodologikoei hasiera eman zitzaien. Tailerretako bat "Nola egin diagnosia" izenekoa, Elena del Barriok eskaini zuen; bigarrena, "Nola burutu ekintza plana?", Erlantz Allur eta Ainara Tomasenak aurkeztu zuten. Bertaraturikoek hainbat galdera, erreflexio, euren herrietako adibideak... azaldu zituzten, eta batez ere, tailerrei esker, Euskadi Lagunkoia bere osotasunean barrutik ezagutzeko aukera izan zuten. 

jornada lagunkoia sarea 7

jornada lagunkoia sarea 8

jornada lagunkoia sarea 9

Itxiera

Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Zuzendaria, ekitaldia ixteaz arduratu zen. Denbora faltagatik Euskadi Lagunkoia herri-sareko batzordearen aurkezpena egiteko aukerarik ez zen egon, baina herri bakoitzeko ordezkariei informazioa bidaliko zaiela azaldu zitzaien. 

 jornada lagunkoia sarea 10

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter