Euskadi Lagunkoia Sustraietatik-ek ONDAREA izeneko egitasmoa jarri du martxan. Proiektu dokumental bat da, non bideo formatoan Euskadiko pertsona helduen esperientziak jasotzen diren, egungo eta etorkizuneko belaunaldiei Euskadiko ondare inmateriala eta kulturala transmititzeko xedez.

Lan dokumental honek 5 minutuko 12 bideo izango ditu; horiteako bakoitzean adineko pertsona bat izango da protagonista. Halaber, ikus-entzunezko bakoitzak pertsona horren egunerokotasuna islatuko du sakontasun osoz.

Hala, webgune honetan pertsona helduen testigantza bideoak biltzen joango gara. Bideo horietan euren esperientziak, bizipenak eta jakituria partekatuko dituzte, Euskadiko pertsonen arteko lagunkoitasuna sustatu eta bultzateko.

Lehenengo bi testigantza-bideoak aurkezten dizkizuego ondoren:

Felix, artzaina.

Edorta, gatzagilea.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter